[#AAs eta hezkuntza]
Datuak ikusirik, ondorioztatu dezakegu dagoeneko zentzurik ez duela muturreko BAI/EZ eztabaidan murgilduta segitzea.
Zalantzarik gabe, une hauetan premiazkoa eta efizienteagoa da bazter guztietan eskura dugun AAren inguruko hausnarketa prozesuak sustatzea, arakatzeko norberaren eta AAs-ren arteko harremana zein den.
👇
https://blogak.eus/hezitzaile-bat-sarean/aa-eta-hezkuntza-sormenarekiko-beldurrak-eta-zalantzak

AAs hezkuntzako bazterrak inarrosten
Itzal luzeko gaiak hezkuntzako bazterrak inarrosten segitzen du. Ez da harritzekoa, datuek garbi hitz egiten baitigute [1]: 14-18 urteko ikasle zein irakasleen erdia baino gehiago AA sortzailea erabiltzen ari da bere egunerokoan. Zertarako batzuk eta besteek? Ikus taulak: Irakasleen kasuan, ia heren batek AAs zuzenketak egiteko erabiltzen omen du. Beñat Erezumak Berriako iritzi artikuluan gaia mahai gainean jarri eta honako hau adierazi zuen: [2] ... irakasleok jasotzen ditugun ikasleen ebidentziak adimen artifizialaren esku uztea legez kanpokoa eta metodologiko...


