Eskubaloi kopako finalean izanen dira Errekako emakumeak, baina ez gizonezkoak

Futbolean, Doneztebek galdu egin du eta Baztanek igateko aukerei eusteko garaipen garrantzitsua lortu du; Gipuzkoan irabazi egin du Beti Gaztek eta b…
https://erran.eus/mendialdea/1778477219338-eskubaloi-kopako-finalean-izanen-dira-errekako-emakumeak-baina-ez-gizonezkoak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #lekaroz #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola #futbola

Eskubaloi kopako finalean izanen dira Errekako emakumeak, baina ez gizonezkoak - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, Doneztebek galdu egin du eta Baztanek igateko aukerei eusteko garaipen garrantzitsua lortu du; Gipuzkoan irabazi egin du Beti Gaztek eta berdindu Gure Txokoak eta errugboan, Frantziako txapelketako final hamaseirenetara sailkatu da Sarako Izarra Nafarroako eskubaloi liga irabazi ondotik, kopan ere finalera sailkatzeko aukera zuten Errekako gizonezkoek eta emakumeek eta erdizka lortu dute. Emakumeek garaipen garbia lortu eta heldu den asteburuan jokatuko den finalerako sailkatzea lortu dute baina gizonezkoek, aldiz, galdu egin zuten Ardoiren kontra eta finaletik kanpo gelditu dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, maila autonomikoko txapeldun izateko lehian dabil Doneztebe, baina galdu egin du eta bortz puntura hurbildu da Gazte Berriak Ansoain, hiru partida falta direla. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eusten dio Giltxaurdin lortutako azken orduko garaipenari esker. Gipuzkoako ligan, ohorezko maila mantenduko duela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin, Beti Gaztek hirugarren garaipena segidan lortu du eta Gure Txokoak berdindu egin du. Errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseirenetarako sailkatzea lortu du Sarako Izarra.

Erran.eus