Doneztebe Titi eta Oiz B zuzenean sailkatu dita XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako finalerdietarako

Joan den asteburuan jokatu zuten XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia, eta ondorioz kanporaketetako lehen sailkapenak zeha…
https://erran.eus/mendialdea/1781673026040-doneztebe-titi-eta-oiz-b-zuzenean-sailkatu-dita-xlvi-nafarroako-laxoa-txapelketako-finalerdietarako?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #malerreka #arraioz #irurita #doneztebe #oiz #kirola

Doneztebe Titi eta Oiz B zuzenean sailkatu dita XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako finalerdietarako

Joan den asteburuan jokatu zuten XLVI. Nafarroako Laxoa Txapelketako ligaxkako azken jardunaldia, eta ondorioz kanporaketetako lehen sailkapenak zehaztuta gelditu dira.

Erran.eus

Ansa II.a eta Zubiri izanen dira Ezkurra II.aren eta Azpirozen aurkariak Erremontariko finalerdian

9-15 eta 8-15 garaitu dituzte Goikoetxea V eta Juanenea astelehenean Galarretan jokatutako playoffean
Imanol Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak And…
https://erran.eus/mendialdea/1781605623019-ansa-iia-eta-zubiri-izanen-dira-ezkurra-iiaren-eta-azpirozen-aurkariak-erremontariko-finalerdian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#leitzaldea #malerreka #goizueta #doneztebe #saldias #kirola #pilota

Ansa II.a eta Zubiri izanen dira Ezkurra II.aren eta Azpirozen aurkariak Erremontariko finalerdian - Mendialdea - Erran.eus

9-15 eta 8-15 garaitu dituzte Goikoetxea V eta Juanenea astelehenean Galarretan jokatutako playoffean Imanol Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak Ander Goikoetxeari eta Aritz Juanenea saldiastarrari irabazi diete Erremontari-Sagardoaren Txapelketako playoffetako partida, Galarreta pilotalekuan. Bereziartua sagardotegiko bikoteak 9-15 eta 8-15 hartu du mendean Alorrenekoa. Beraz, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak datorren asteleheneko finalerdian.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Sunbillako gaztetxoak ederki aritu dira asteburuan antzerkian eta dantzan

Ekainaren 14a egun berezia izan zen Sunbillako gaztetxoendako: alde batetik antzerki taldeak Oporrik ez! antzezlana aurkeztu uzten Donezteben, bertze…
https://erran.eus/malerreka/1781609464046-argazkiak-sunbillako-gaztetxoak-ederki-aritu-dira-asteburuan-antzerkian-eta-dantzan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #sunbilla #kultura

[ARGAZKIAK] Sunbillako gaztetxoak ederki aritu dira asteburuan antzerkian eta dantzan - Malerreka - Erran.eus

Ekainaren 14a egun berezia izan zen Sunbillako gaztetxoendako: alde batetik antzerki taldeak Oporrik ez! antzezlana aurkeztu uzten Donezteben, bertzetik, herriko dantzariek ikuskizun ederra egin zuten frontoian. Argazkiak: Esti Gastearena eta Maider Petrirena

Erran.eus

Erik Igoa etxalartarrak eta Mattin Leiza iturendarrak txapelak ekarri dituzte Naiarako pilota txapelketatik

Aldiz, Eñaut Zubieta beratarra eta Julen Baleztena leitzarra txapeldunorde izan dira beraien kategoriatan
Igandean jokatu zituzten Reino de Nájera p…
https://erran.eus/mendialdea/1781607048372-erik-igoa-etxalartarrak-eta-mattin-leiza-iturendarrak-txapelak-ekarri-dituzte-naiarako-pilota-txapelketatik?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #leitzaldea #malerreka #bera #etxalar #leitza #ituren #kirola #pilota

Erik Igoa etxalartarrak eta Mattin Leiza iturendarrak txapelak ekarri dituzte Naiarako pilota txapelketatik - Mendialdea - Erran.eus

Aldiz, Eñaut Zubieta beratarra eta Julen Baleztena leitzarra txapeldunorde izan dira beraien kategoriatan Igandean jokatu zituzten Reino de Nájera pilota txapelketa entzutetsuko bosgarren edizioko finalak Naiaran (Errioxa) eta eskualdeko lau pilotari izan ziren lehian. Horietatik bi txapelarekin bueltatu ziren eta bertze biak txapeldunorde izan ziren.  

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Plaza Zaharrak Bizirik ekimenaren bueltan, giro ederra Urrozen

Musika, pilota eta bertsoak uztartuz, saio polita egin zuten larunbatean Plaza Zaharrak Bizirik ekimeneko kideek Urrozen.
Argazkiak: Aitziber Zozaia…
https://erran.eus/malerreka/1781610056523-gutuna?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #urroz #kultura

[ARGAZKIAK] Plaza Zaharrak Bizirik ekimenaren bueltan, giro ederra Urrozen - Malerreka - Erran.eus

Musika, pilota eta bertsoak uztartuz, saio polita egin zuten larunbatean Plaza Zaharrak Bizirik ekimeneko kideek Urrozen. Argazkiak: Aitziber Zozaiak utzitakoak. 

Erran.eus

Arrizabalagak eta Nahia Bertiz sunbildarrak partidarik galdu gabe lortu dute San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela

Gauzak dezente argitu ditu hiru jardunaldiko asteburu honek Emakume Master Cup Zirkuituko Sanfermin Torneoan, bai behintzat, lehen postuei dagokionea…
https://erran.eus/mendialdea/1781521218092-arrizabalagak-eta-nahia-bertiz-sunbildarrak-partidarik-galdu-gabe-lortu-dute-san-fermin-torneoko-finalerdietarako-txartela?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #leitzaldea #malerreka #igantzi #lesaka #goizueta #sunbilla #kirola #pilota

Arrizabalagak eta Nahia Bertiz sunbildarrak partidarik galdu gabe lortu dute San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela

Gauzak dezente argitu ditu hiru jardunaldiko asteburu honek Emakume Master Cup Zirkuituko Sanfermin Torneoan, bai behintzat, lehen postuei dagokionean. Orain arte jokatutako partida guztiak irabazita, hiru Arrizabalagak eta Nahia Bertiz sunbildarrak eta bi Etxegarai-Gamindek, erosotasunez lortu dute finalerdietarako txartela bi bikoteek.

Erran.eus

Zeberio II.ak eta Mitxeok lortu dute finalerdietarako txartela Beran

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko final laurdenetako…
https://erran.eus/mendialdea/1781508722706-zeberio-iiak-eta-mitxeok-lortu-dute-finalerdietarako-txartela-beran?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #malerreka #irurita #bera #donamaria #doneztebe #oiz #kirola #pilota

Zeberio II.ak eta Mitxeok lortu dute finalerdietarako txartela Beran

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko final laurdenetako azken jardunaldi erabakigarria jokatu zuten ekainaren 13an, larunbat eguerdian, Berako Eztegara pilotalekuan. Txapelketako partidan, dagoeneko finalerdietarako sailkapena segurtatua zuten Matxin III.a eta Otano, Zeberio II.aren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra aritu ziren. Hauek, garaipena edo guttienez 33 tanto egin behar zituzten finalerdietara sartzeko eta azkenean irabaztea lortu zuten, 35-34.

Erran.eus

Kontzertu ibiltaria eskaini du Mendi Abesbatzak Donezteben

Eguraldi bikaina lagun, Doneztebeko karrikak musikaz bete zituen Mendi Abesbatzak ortziralean egin zuen kontzertu ibiltarian. Hiru geldialdi egin zit…
https://erran.eus/malerreka/1781514682352-kontzertu-ibiltaria-eskaini-du-mendi-abesbatzak-donezteben?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #kultura

Kontzertu ibiltaria eskaini du Mendi Abesbatzak Donezteben

Eguraldi bikaina lagun, Doneztebeko karrikak musikaz bete zituen Mendi Abesbatzak ortziralean egin zuen kontzertu ibiltarian. Hiru geldialdi egin zituen abesbatzak: Parrokia karrikan, Xarmant Ostatuaren gibeleko aldean eta herriko etxearen aitzinean (argazkian). Bakoitzean hiru kantu abestu zituzten eta herriko etxearen aitzinean pianoaren laguntza izan zuten, gainera. Emanaldi hau akitzeko, leku berezia eta herriko besten hurbiltasuna aitzaki hartuta, doneztebarrek hain maite duten Jose Antonio Irigoien herritarraren Agur Doneztebe! abestu zuten, denen gozamenerako. 

Erran.eus

Plaza Zaharrak Bizirik daudela erakutsiko dute Iturenen ere igandean

Ekaineko lehen asteburuan Ezkurran eta Areson eta larunbat honetan Urrozen bezala, igandean Iturenera ailegatuko da Plaza Zaharrak Bizirik jaialdia, …
https://erran.eus/malerreka/1781259630786-plaza-zaharrak-bizirik-daudela-erakutsiko-dute-iturenen-ere-igandean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #ituren #kultura

Plaza Zaharrak Bizirik daudela erakutsiko dute Iturenen ere igandean - Malerreka - 2026-06-14 - Erran.eus

Ekaineko lehen asteburuan Ezkurran eta Areson eta larunbat honetan Urrozen bezala, igandean Iturenera ailegatuko da Plaza Zaharrak Bizirik jaialdia, musika, pilota eta bertsolaritza uztartuz.

Erran.eus

Doneztebe Futbol taldearen bestaren baitan hainbat jarduera izanen dira gaur eta bihar

Donezteben aurten denboraldi bikaina izan da kirolean, Erreka kirol elkartearekin egoteko tartea izan genuen eta gaur Doneztebeko futbol taldeaz sola…
https://erran.eus/malerreka/1781265786521-doneztebe-futbol-taldearen-bestaren-baitan-hainbat-jarduera-izanen-dira-gaur-eta-bihar?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #kirola #xorroxin #irratia

Doneztebe Futbol taldearen bestaren baitan hainbat jarduera izanen dira gaur eta bihar

Donezteben aurten denboraldi bikaina izan da kirolean, Erreka kirol elkartearekin egoteko tartea izan genuen eta gaur Doneztebeko futbol taldeaz solastuko gara. Denboraldi bikaina egin dute, gainera lehen aldiz taldeak hirugarren mailera igotzea lortu du. Ekainak 13 ospatuko dute taldearen eguna eta aurten lortutako garaipenengatik besta inoiz baino berexiago izango da. Aurtengo denboraldiaz eta taldearen egunaz solasteko gurekin izanen dugu Gari Urroz Doneztebe Futbol taldeko lehendakaria.

Erran.eus