Kote Agerre Indaburu Zugarramurdiko pilotaria omenduko du Pilotarien Batzarrak

Ekainaren 14an Pilotarien Batzarrak ospatuko duen XXXVIII. edizioan, bertzeak bertze, Zugarramurdiko Kote Agerre Indaburu (1957) pilotaria omenduko d…
https://erran.eus/xareta/1781172129276-kote-agerre-indaburu-zugarramurdiko-pilotaria-omenduko-du-pilotarien-batzarrak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #zugarramurdi #kirola #pilota

Kote Agerre Indaburu Zugarramurdiko pilotaria omenduko du Pilotarien Batzarrak

Ekainaren 14an Pilotarien Batzarrak ospatuko duen XXXVIII. edizioan, bertzeak bertze, Zugarramurdiko Kote Agerre Indaburu (1957) pilotaria omenduko du Tafallan. Urtero Pilotarien Batzarrak lurralde batean antolatzen du besta hau (Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Errioxa, Katalunia eta Iparraldea). Aurten Tafallan pilotari eta pilotazale anitz bilduko dira. Gure inguruan Pilotarien Batzarraren besta egun hau ospatu da Lesakan (1995), Leitzan (2000) eta Elizondon (2005).

Erran.eus

Senpereko plazako Akerreta errota ezagutzeko jardunaldia eginen dute asteburuan

Asteburu honetan Herrialdeen eta Erroten Ondarearen Jardunaldiak izanik, Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzen ahalko da, larunbatean eta igan…
https://erran.eus/xareta/1781173925483-senpereko-plazako-akerreta-errota-ezagutzeko-jardunaldia-eginen-dute-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #ondarea

Senpereko plazako Akerreta errota ezagutzeko jardunaldia eginen dute asteburuan

Asteburu honetan Herrialdeen eta Erroten Ondarearen Jardunaldiak izanik, Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzen ahalko da, larunbatean eta igandean. Joanes Etxeberri eiherazainak garia eta artoaren mundu paregabea, bihiak porroskatzeko bi eihera harriak, gari eta arto irina, ogi beltz eta zuria, ogiaren bilakaera egun arte… aurkeztuko ditu. Eta bisitaren atsegina luzatzeko, sagarnoa, garagarnoa, euskal pastiza eta taloak izanen dituzte bisitariek.

Erran.eus

‘Hurrup eta xo!’ esperientzia berria abiatuko dute ekainaren 12an Sarako lezeetan

Sarako lezeek Hurrup eta xo! aurkeztu dute, zentzumenak eta gastronomia uztartzen dituen gaualdi berezien ziklo berria. Hitzordu berri horrek lezea b…
https://erran.eus/xareta/1781155620060-hurrup-eta-xo-esperientzia-berria-abiatuko-dute-ekainaren-12an-sarako-lezeetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #gizartea

‘Hurrup eta xo!’ esperientzia berria abiatuko dute ekainaren 12an Sarako lezeetan - Xareta - 2026-06-12 - Erran.eus

Sarako lezeek Hurrup eta xo! aurkeztu dute, zentzumenak eta gastronomia uztartzen dituen gaualdi berezien ziklo berria. Hitzordu berri horrek lezea bertze modu batean deskubritzera gomitatzen du, Euskal Herriko zenbait eskualde zaporeak eta jakitateak ezagutuz. Ekitaldiaren edizio bakoitzak Euskal Herriko eskualde bat izanen du ardatz, haren ekoizleak eta kultura gastronomikoa balioan emanez. Lehen hitzordu honetan Nafarroa izanen da protagonista. Ekainaren 12an, ortziralean, 19:00etan, parte hartzaileek lezea baldintza berezietan deskubrituko dute, behaketa, entzutea eta sentsazioak sustatzen dituen ibilbide baten bidez. Sarrera 20 euro ordaindu beharko da eta gehienez 20 lagunentzat tokia izanen da. Erreserba

Erran.eus

Martiko eta Venta Peioren urteurrenak ospatzera, 1.400 pertsona elkartu dira Dantxarinean

Aspaldixkotik Dantxarineko Landibar bentaren azpian karpa handi bat ikusten zen eta, ekainaren 8an, karpa handi hura 1.400 pertsonekin leporaino bete…
https://erran.eus/xareta/1781089075601-peio-bentaren-urteurrenak-1400-lagun-bildu-ditu-dantxarinean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #urdazubi #ekonomia

Martiko eta Venta Peioren urteurrenak ospatzera, 1.400 pertsona elkartu dira Dantxarinean

Aspaldixkotik Dantxarineko Landibar bentaren azpian karpa handi bat ikusten zen eta, ekainaren 8an, karpa handi hura 1.400 pertsonekin leporaino bete zen. Urdazubiko herriak berak dituenak baino mila lagun gehiago elkartu ziren ospakizunean. Arrazoia: Martiko enpresak 40 urte bete dituela eta Venta Peiok 30 urte. Nahikoa motibo ospakizun handi bat egiteko Martiko enpresa-talde osoko langile, langile ohi eta gainerako gonbidatu guztiekin.

Erran.eus

30. urteurrena ospatuko du Sarako Zangoak Arin Elkarteak ereiaroaren 19an

Lezetako gelan gosari ttikia eta argazki erakusketa izanen dute eta zikiro jatea eginen dute Halty ostatuko lezetan
Sarako Zangoak Arin elkarteak 30…
https://erran.eus/xareta/1780998571905-30-urteurrena-ospatuko-du-sarako-zangoak-arin-elkarteak-ereiaroaren-19an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #gizartea

30. urteurrena ospatuko du Sarako Zangoak Arin Elkarteak ereiaroaren 19an - Xareta - 2026-06-19 - Erran.eus

Lezetako gelan gosari ttikia eta argazki erakusketa izanen dute eta zikiro jatea eginen dute Halty ostatuko lezetan Sarako Zangoak Arin elkarteak 30 urte beteko ditu aurten. Karia horretara, ereiaroaren 19an, ortziralearekin, eginen dute egun pasa ateraldia. Lezetako gelan goizeko hamarretan geldituak dira, gosari ttikia egiteko. 30 urte hauetako argazkien erakusketa ikusi eta, gero, Halty ostatuan, kanpoan erretako zikiroa dastatzeko aukera izanen dute lezean.

Erran.eus

Unax Aizpurua Ibargarai saratarrak irabazi du Gazte Xilabako finala

Atzo, igandea, jokatu zuten Gazte Xilabako edo Ipar Euskal Herriko Eskolarteko finala. Sei bertsolari aritu ziren kantari, eta saratarrarentzat izan …
https://erran.eus/xareta/1780927464792-unax-aizpurua-ibargarai-saratarrak-irabazi-du-gazte-xilabako-finala?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #kultura

Unax Aizpurua Ibargarai saratarrak irabazi du Gazte Xilabako finala

Atzo, igandea, jokatu zuten Gazte Xilabako edo Ipar Euskal Herriko Eskolarteko finala. Sei bertsolari aritu ziren kantari, eta saratarrarentzat izan zen txapela. Gisa honetara, erabakia gelditu da larunbatean Arantzan eginen den Euskal Herriko Eskolartekoan ariko diren bertsolariak nor izanen diren. 

Erran.eus

Sarako Herriko Etxeko bulegoan saindamendua izan da

Pantxika Mortalenak hartu du azken hiru urteetan Veronique Etxegaraik egindako lana
https://erran.eus/xareta/1780906738767-sarako-herriko-exeko-bulegoko-lanpostuan-saindamendua-izan-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #gizartea

Sarako Herriko Etxeko bulegoan saindamendua izan da

Pantxika Mortalenak hartu du azken hiru urteetan Veronique Etxegaraik egindako lana

Erran.eus

Baztan Futbol Taldeak bana berdindu du hirugarren mailara igateko joaneko partidan

Errugbian, berriz, Sarako Izarra Frantziako hirugarren mailako finalerdietarako sailkatu da Lit-et-Mixeko partida lehiatua irabazi ondotik
Partida g…
https://erran.eus/mendialdea/1780895982050-baztan-futbol-taldeak-bana-berdindu-du-hirugarren-mailara-igateko-joaneko-partidan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #xareta #elizondo #sara #kirola #errugbia

Baztan Futbol Taldeak bana berdindu du hirugarren mailara igateko joaneko partidan - Mendialdea - Erran.eus

Errugbian, berriz, Sarako Izarra Frantziako hirugarren mailako finalerdietarako sailkatu da Lit-et-Mixeko partida lehiatua irabazi ondotik Partida garrantzitsuak zituzten asteburuan Baztan Futbol Taldeak eta Sarako Izarra errugbi taldeak. Baztandarrek, hirugarren mailarako igoera faseko joaneko partida jokatu zuten larunbatean Giltxaurdin Cantolaguaren kontra. Zangozakoak aitzineratu ziren bigarren zati erditsuan, baina baztandarrek berdinketa lortu zuten, Mikel Sansiñenak ia partidako azken jokaldian lortutako golari esker. Bera, datorren larunbatean 18:00etan Zangozan jokatuko den itzulerako partidan erabakiko da Doneztebe eta Gazte Berriak Ansoain taldeekin batera, hirugarren mailara igoko den taldea. Partida horretara joateko autobusak antolatuko dituzte Elizondotik. Sarako Izarra errugbi taldeak, berriz, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako parida lehiatua irabazi zuen igandean Landetako Lit-et-Mixen, Rugby Club Pomarez-Amou taldearen kontra (24-22).

Erran.eus

'Etxea eta familia' gaiaren inguruan, museo birtuala egiteko lanean ari da Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Etxea eta familia gaiaren inguruan, museo birtual bat egiteko lanean sartua dago Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Lleidako Esterri herriko museoarekin…
https://erran.eus/xareta/1780565848411-etxea-eta-familia-gaiaren-inguruan-museo-birtuala-egiteko-lanean-ari-da-zugarramurdiko-sorginen-museoa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #zugarramurdi #gizartea

'Etxea eta familia' gaiaren inguruan, museo birtuala egiteko lanean ari da Zugarramurdiko Sorginen Museoa

Etxea eta familia gaiaren inguruan, museo birtual bat egiteko lanean sartua dago Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Lleidako Esterri herriko museoarekin eta Huescako Ayerbeko museoarekin batera. Bertzeren artean, Zugarramurdiko biztanleriaren ttikitzea zergatik gertatu zen ikusiko da.

Erran.eus

Baztan Futbol Taldeak hirugarren mailara igateko lehen urratsa eman nahi du larunbatean Giltxaurdin

Errugbian, berriz, Sarako Izarrak Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko du Lit-et-Mixen.
Ekainean sartuta, kirol denbora…
https://erran.eus/mendialdea/1780485545579-baztan-futbol-taldeak-hirugarren-mailara-igateko-lehen-urratsa-eman-nahi-du-larunbatean-giltxaurdin?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #xareta #elizondo #sara #kirola #errugbia

Baztan Futbol Taldeak hirugarren mailara igateko lehen urratsa eman nahi du larunbatean Giltxaurdin - Mendialdea - Erran.eus

Errugbian, berriz, Sarako Izarrak Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko du Lit-et-Mixen. Ekainean sartuta, kirol denboraldia bukatua da eskualdeko talde gehien gehienentzat, baina futbolean eta errugbian, oraindik partida garrantzitsuak dituzte Baztanek eta Sarako Izarrak. Baztandarrek, hirugarren mailarako igoera faseko joaneko partida izanen dute larunbatean Giltxaurdin Cantolaguaren kontra. Astebete beranduago itzulerakoa jokatu beharko dute Zangozan. Saratarrek, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko dute igandean Landetako Lit-et-Mixen, Rugby Club Pomarez-Amou taldearen kontra.

Erran.eus