Lesakako XVII. Mendi Itzulia ospatuko dute ekainaren 14an

Beti Gazte elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen ekitaldia da mendi itzulia eta aurten, bere hamazazpigarren edizioa ospatuko du igande honetan.…
https://antxetamedia.eus/lesaka/1781100599116-lesakako-xvii-mendi-itzulia-ospatuko-dute-ekainaren-14an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#lesaka #kirola

Lesakako XVII. Mendi Itzulia ospatuko dute ekainaren 14an

Beti Gazte elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen ekitaldia da mendi itzulia eta aurten, bere hamazazpigarren edizioa ospatuko du igande honetan. Betiko moduan, bi ibilbidea izanen dira aukeran: 23 kilometroko motza eta 28 kilometroko luzea. Mendizaleek, Amargun, Alasta, Gardelkopagoeta, Agiña, Aritxulegi, Bianditz, Galtzarrieta, Elutxa, Itsaszelaita eta Sastrin bezalako mendiak igaro ahal izanen dituzte.

Antxetamedia.eus

III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak gaur Donezteben eta bihar Lesakan

Gazte mailako final laurdenetako azken partida jokatuko dute asteazkenean Donezteben eta senior mailako jardunaldia ortzegunean Lesakan
Arkupe pilot…
https://erran.eus/mendialdea/1781076727010-iii-benito-tainta-pilota-txapelketako-partidak-gaur-donezteben-eta-bihar-lesakan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #malerreka #lesaka #doneztebe #kirola #pilota

III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak gaur Donezteben eta bihar Lesakan - Mendialdea - Erran.eus

Gazte mailako final laurdenetako azken partida jokatuko dute asteazkenean Donezteben eta senior mailako jardunaldia ortzegunean Lesakan Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketaren barrenean, ekainaren 11n, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak ariko dira Lesakako udal pilotalekuan. Tartean, lehen partidan, Aurrerako Hegoi Txoperena leitzarra ariko da eta Enaitz Anso oronoztarra bigarrenean. Horien aitzinetik, igandean jokatu gabe gelditu zen jubenil mailako final laurdenetako azken partida jokatuko dute ekainaren 10ean, asteazken arratsaldean, Donezteben.

Erran.eus

Eñaut Arburua lesakarrak Euskadiko 400 metro lauetako txapelketa absolutua irabazi du

Irungo Bidasoa Atletiko taldean ari den Eñaut Arburua Portu atleta lesakarrak Euskadiko 400 metro lauetako txapelketa absolutua irabazi zuen larunbat…
https://erran.eus/bortziriak/1780992313105-enaut-arburua-lesakarrak-euskadiko-400-metro-lisoetako-txapelketa-absolutua-irabazi-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kirola #lasterketak

Eñaut Arburua lesakarrak Euskadiko 400 metro lauetako txapelketa absolutua irabazi du

Irungo Bidasoa Atletiko taldean ari den Eñaut Arburua Portu atleta lesakarrak Euskadiko 400 metro lauetako txapelketa absolutua irabazi zuen larunbatean Durangoko Landako pistan. Urrea eramateaz gain, modalitate honetan ere Europako txapelketan parte hartu ahal izateko guttieneko denbora (48.55) lau segundo ehunenetan hobetu zuen (48.51). Aipatzekoa da maiatzaren 9an modalitate honetako 18 urtez beheitiko txapeldun izan zela korrikalari lesakarra eta orain, adin guztietako atletei nagusitu zaie, oraindik 16 urte dituela.

Erran.eus

Lesakako XVII. Mendi Itzulia eginen dute ekainaren 14an

Bi ibilbide paratu ditu Beti Gaztek aukeran, 23 kilometro luzekoa 1.092 metroko desnibelarekin eta 28 kilometro luzekoa, 1.329 metroko desnibelarekin…
https://erran.eus/bortziriak/1780989466015-lesakako-xvii-mendi-itzulia-eginen-dute-ekainaren-14an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kirola #lasterketak

Lesakako XVII. Mendi Itzulia eginen dute ekainaren 14an - Bortziriak - 2026-06-14 - Erran.eus

Bi ibilbide paratu ditu Beti Gaztek aukeran, 23 kilometro luzekoa 1.092 metroko desnibelarekin eta 28 kilometro luzekoa, 1.329 metroko desnibelarekin Lesakako XVII. Mendi Itzulia eginen dute ekainaren 14an, igandean, bi urtetik behin Beti Gazte elkarteak antolatzen duen hitzordua. Lesakako ingurune naturala kirol jardunaldi paregabearen agertoki izanen da berriro, paisaia ikusgarriekin eta mimoz zaindutako antolaketarekin.

Erran.eus

Amaiur Martinez Olazabal lesakarrak irabazi du Nafarroako Foru Komunitateko pilota txapelketa

Promesa mailako eskuz binakakoan, Iparragirrekin batera, 18-13 irabazi zien Arrutiri eta Gomezi larunbat goizean Labriten
Nafarroako Foru Komunitate…
https://erran.eus/bortziriak/1780917359866-amaiur-martinez-olazabal-lesakarrak-irabazi-du-nafarroako-foru-komunitateko-pilota-txapelketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kirola #pilota

Amaiur Martinez Olazabal lesakarrak irabazi du Nafarroako Foru Komunitateko pilota txapelketa - Bortziriak - Erran.eus

Promesa mailako eskuz binakakoan, Iparragirrekin batera, 18-13 irabazi zien Arrutiri eta Gomezi larunbat goizean Labriten Nafarroako Foru Komunitateko emakumezkoen pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbat goiz eta arratsaldez, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Guztira sei final jokatu zituzten eta promesa mailako eskuz binakako finalean, Amaiur Martinez Olazabal lesakarra txapeldun izan zen, Itsaso Iparragirrerekin bikote eginez, 18-13 irabazi baitzieten Arrutiri eta Gomezi.

Erran.eus

Ehun urte bete ditu Alkaiagako Joxe Fagoaga Goiak ekainaren 7an

Senideekin, bortz seme-alabekin, bederatzi bilobekin eta bortz birbilobekin ospatu du igande honetan
1926ko ekainaren 7an sortu zen Joxe Fagoaga Goi…
https://erran.eus/bortziriak/1780919321156-ehun-urte-bete-ditu-alkaiagako-joxe-fagoaga-goiak-ekainaren-7an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #lesaka #gizartea

Ehun urte bete ditu Alkaiagako Joxe Fagoaga Goiak ekainaren 7an - Bortziriak - Erran.eus

Senideekin, bortz seme-alabekin, bederatzi bilobekin eta bortz birbilobekin ospatu du igande honetan 1926ko ekainaren 7an sortu zen Joxe Fagoaga Goia Alkaiagako Bordan. Sei senidetan zaharrena, sei urte zituela joan zen bizitzera aitaren sortetxera, Alkaiagako Iparragirrera. 30 urterekin esposatu zen (gaur egun alargundua da) eta bortz seme-alaba izan zituzten Bederatzi biloba eta bortz birbilobekin batera ospatu du mendeurrena igande honetan, giro ederrean.

Erran.eus

Burlatako Daniel Menendezek irabazi du Lesakako XIII. Elias Garralda margo lehiaketa

Maria Maldonado irundarrak eskuratu zuen bigarren saria eta herriko margolarien artean, Jacinto Otxoteko izan zen onena
Artistaz bete zen Lesaka iga…
https://erran.eus/bortziriak/1780910523837-burlatako-daniel-menendezek-irabazi-du-lesakako-xiii-elias-garralda-margo-lehiaketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #kultura

Burlatako Daniel Menendezek irabazi du Lesakako XIII. Elias Garralda margo lehiaketa - Bortziriak - Erran.eus

Maria Maldonado irundarrak eskuratu zuen bigarren saria eta herriko margolarien artean, Jacinto Otxoteko izan zen onena Artistaz bete zen Lesaka igande goizean. 'Lesakako herrigunea’ zen margotzeko gaia eta herriko karrikak izan ziren protagonista Beti Gazte elkarteak hamahirugarren urtez Elias Garralda zenaren omenez antolatutako margo azkarreko lehiaketan margotutako koadro guztietan. Burlatako Daniel Menendez margolariak lortu zuen lehenbiziko postua eta 800 euro jaso zituen. Irungo Maria Maldonadok (2024ko irabazleak) lortu zuen bigarren saria, 450 eurokoa. Etxeko margolariaren saria Jacinto Otxotekok lortu zuen, 250 euro.

Erran.eus

Lesakako bi argazki hauen artean 70 urte pasatu dira

Ikustekoa da zenbat aldatzen den herri bat denboraren joanean. 70 urteko tartea dago Lesakako herriari airetik ateratako bi fotografia hauen artean. …
https://erran.eus/bortziriak/1780407856739-lesakako-bi-argazki-hauen-artean-70-urte-pasatu-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #ondarea

Lesakako bi argazki hauen artean 70 urte pasatu dira

Ikustekoa da zenbat aldatzen den herri bat denboraren joanean. 70 urteko tartea dago Lesakako herriari airetik ateratako bi fotografia hauen artean. Duela 70 urte ez zen fabrikaren arrastorik ere, eta Onin errekatik Nabaz aldera karmeldarren komentua eta zahar etxea ziren eraikinik nagusienak. Ikusi hemen:

Erran.eus

«Uste dut Londresen geldituko naizela»

Ainhoa ZAPIRAIN MARIEZKURRENA, Londresen bizi den lesakarra.
https://erran.eus/bortziriak/1780585765205-uste-dut-londresen-geldituko-naizela?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #gizartea

«Uste dut Londresen geldituko naizela»

Ainhoa ZAPIRAIN MARIEZKURRENA, Londresen bizi den lesakarra.

Erran.eus

«Aunitz eskertzen diot 2021eko Garaziri beldur eta duden gainetik pausoa eman izana»

Garazi CONDE ORUBE, Bartzelonan bizi den lesakarra.
https://erran.eus/bortziriak/1780573489588-aunitz-eskertzen-diot-2021eko-garaziri-beldur-eta-duden-gainetik-pausoa-eman-izana?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #gizartea

«Aunitz eskertzen diot 2021eko Garaziri beldur eta duden gainetik pausoa eman izana»

Garazi CONDE ORUBE, Bartzelonan bizi den lesakarra.

Erran.eus