
Baztanen kontrako derbian galdu arren hirugarren mailara igan da Doneztebe Futbol Taldea - Mendialdea - Erran.eus
Sarako Izarra errugbi taldeak Akitania Berriko hirugarren mailako finala irabazi du eta, eskubaloian, Baztango BKTko emakumeek ez dute lauko finalera sailkatzea lortu
Bere historian lehen aldiz hirugarren mailara igan da Doneztebe futbol taldea. Larunbat arratsaldean etxean Baztanen kontrako derbian etxean jokatu zuen derbiak puntu bat aski zuen, matematikoki, igoera lortzeko. Baina Baztan ere ez zen arratsalde pasa etorri eta kategoriako golegile nagusia den Imanol Zoko aurrelariaren golarekin garaipena lortu zuten (21 gol ditu dagoeneko). Baina sailkapenean gibeletik zituen taldeek ere galdu egin zutenez, hirugarren mailara igan da Donetebe futbol taldea, oraindik lau partida falta direnean. Baztan, berriz, emaitza horiei esker, promozio postuan paratu da, hirugarren. Errugbian, Akitania Berriko hirugarren mailako finala irabazi du Sarako Izarrak Okzitanian. Eskubaloian, azkenik, final kutsuko ligako azken partida zuen Baztango BKT eskubaloi taldeak Vianan, baina gol bakarragatik galdu egin zuen eta ez da lauko finalean izanen. Errekako mutiko kadeteek, berriz, Noainen jokatutako lauko finalean ez zuten garaipen bakarrik ere lortu, baina meritu handia du lauko finalera sailkatzeak berak ere.
Erran.eusIII. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak izanen dituzte gazteenek asteburuan
Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin txapelketa abiat…
https://erran.eus/mendialdea/1777019231759-iii-benito-tainta-pilota-txapelketako-partidak-izanen-dituzte-gazteenek-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #bortziriak #malerreka #irurita #lesaka #doneztebe #kirola #pilota

III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak izanen dituzte gazteenek asteburuan
Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin txapelketa abiatu da eta apirilaren 23an, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak aritu dira Lesakako udal pilotalekuan. Larunbatean, berriz, infantil mailakoak ariko dira Iruritan eta igandean, kadete eta jubenil mailakoak Lesakan eta Donezteben.
Erran.eusNafarroako 4x4 sokatira txapelketako lehen txapelak igandean banatuko dituzte Donezteben
Gizonezkoen 320 kiloko eta emakumeen 255 kiloko bigarren jardunaldia eta finalak jokatuko dituzte 11:30etik aitzinera Ezkurra pilotalekuan
Nafarroak…
https://erran.eus/mendialdea/1777025227009-nafarroako-4x4-sokatira-txapelketako-lehen-txapelak-igandean-banatuko-dituzte-donezteben?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #bortziriak #malerreka #amaiur #lesaka #doneztebe #kirola #pilota

Nafarroako 4x4 sokatira txapelketako lehen txapelak igandean banatuko dituzte Donezteben - Mendialdea - Erran.eus
Gizonezkoen 320 kiloko eta emakumeen 255 kiloko bigarren jardunaldia eta finalak jokatuko dituzte 11:30etik aitzinera Ezkurra pilotalekuan
Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa joan den larunbatean abiatu zen Antsoainen. Gizonezkoen 320 kiloko eta emakumezkoen 255 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten eta pisu horietako bigarren jardunaldia eta finalak apirilaren 26an, igandean 11:30ean hasita, jokatuko dituzte Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Gizonezkoen pisu astunenean Beti Gazte, Berriozar eta Txantrea ariko dira eta emakumeen pisu astunenean, berriz, Amaiur, Antsoain, Araxes A-B, Berriozar A-B, Beti Gazte eta Txantrea A-B.
Erran.eusIgandean jokatuko dute Herri Haitadako Berako museko kanporaketa
Maiatzaren 23an eginen dute Herri Haitada eta igande honetan jokatuko dute museko kanporaketa. 16:00etan izanen da lehia Espidobaitan eta bikote bako…
https://erran.eus/bortziriak/1777020822101-igandean-jokatuko-dute-herri-haitadako-berako-museko-kanporaketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bortziriak #bera #gizartea

Igandean jokatuko dute Herri Haitadako Berako museko kanporaketa
Maiatzaren 23an eginen dute Herri Haitada eta igande honetan jokatuko dute museko kanporaketa. 16:00etan izanen da lehia Espidobaitan eta bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. Irabazleek Herri Haitadan Bera ordezkatzeaz gain, bi botila ardo hartuko dituzte saritzat.
Erran.eus
Ehne nekazal sindikatuko Patxiku Irisarrirekin elean
Erran.eus
Indarkeria matxistaren eraginari buruzko diagnostikoa aurkeztuko dute heldu den astean Beran
Heldu den asteazkenean, apirilaren 29an, 18:00etan aurkezpena Beralandetan eginen dute.
Erran.eus
Baztanen kontrako futbol derbian puntu bat aski du Doneztebek historian lehen aldiz hirugarren mailara igateko - Mendialdea - Erran.eus
Sarako Izarra errugbi taldeak Akitania Berriko hirugarren mailako finala jokatuko du eta, eskubaloian, Baztango BKTk final kutsuko azken jardunaldia izanen du Vianan, lauko finalerako sailkatzea helburu eta Errekako mutiko kadeteek lauko finala jokatuko dute.
2025-2026 kirol denboraldia azken txanpan sartua da, une erabakigarrian, eta apirileko azken asteburu zirraragarri honetan lau foku nagusi izanen dira: futbolean, bere historian lehen aldiz hirugarren mailara igateko aukera izanen du Doneztebe futbol taldeak larunbat arratsaldean etxean eta horretarako puntu bat aski izanen du Baztanen kontrako derbian. Baina Baztanek ere baditu igateko aukerak oraindik eta horretarako garaipena behar du. Punta-puntako derbia espero da, beraz. Errugbian, Akitania Berriko hirugarren mailako finala jokatuko du Sarako Izarrak Okzitanian. Eskubaloian, azkenik, final kutsuko ligako azken partida izanen du Baztango BKT eskubaloi taldeak Vianan. Gaur gaurkoz laugarren dira baztandarrak eta lauko finalera sailkatzeko berdinketa aski dute, bosgarren den Vianako taldeak baino puntu bat gehiago dutelako sailkapenean. Errekako mutiko kadeteek, berriz, lauko finala jokatuko dute Noainen.
Erran.eusLiteratura solasaldiak egin dituzte Arantzan eta Lesakan
Atzo arratsaldean literatura hitzorduak izan zituzten Arantzan eta Lesakan Literatura Geraldiak zikloaren barrenean. Itxaso Martin idazlea Arantzako …
https://erran.eus/bortziriak/1776945342141-literatura-geraldiak-egin-dituzte-arantzan-eta-lesakan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bortziriak #arantza #lesaka #kultura

Literatura solasaldiak egin dituzte Arantzan eta Lesakan
Atzo arratsaldean literatura hitzorduak izan zituzten Arantzan eta Lesakan Literatura Geraldiak zikloaren barrenean. Itxaso Martin idazlea Arantzako liburutegian izan zen 'Puntobobo' liburua aurkezten. Lesakan, berriz, Danele Sarriugarte idazlea izan zen 'Beste zerbait' liburuaz solasean.
Erran.eusInes Bengoa ipuin kontalaria izanen dute ortziralean Lesakako liburutegian
Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera eraman zela hamar urte bete direla eta urte osoan antolatutako ekitaldien barrenean, hilaren 24an, Ines…
https://erran.eus/bortziriak/1776945752028-ines-bengoa-ipuin-kontalaria-izanen-dute-ortziralean-lesakako-liburutegian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bortziriak #lesaka #kultura

Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen dute ortziralean Lesakako liburutegian - Bortziriak - 2026-04-24 - Erran.eus
Lesakako liburutegia Harriondoa kultur etxera eraman zela hamar urte bete direla eta urte osoan antolatutako ekitaldien barrenean, hilaren 24an, Ines Bengoa ipuin kontalaria izanen dute, herri ipuinez osatutako Sar dadila kalabazan ipuin saioarekin. Lau urtetik goitiko haurrei zuzendutako saioa, ortziralean 18:00etan hasiko da Lesakako liburutegian.
Erran.eusRamada Inn taldearen emanaldia izanen da larunbatean Berako Kataku ostatuan
Bere hirugarren lana aurkezten izanen da Ramada Inn talde oñatiarra larunbatean Beran. Emanaldia 21:00etan izanen da Kataku herri ostatuan.
https://erran.eus/bortziriak/1776940900332-ramada-inn-taldearen-emanaldia-izanen-da-larunbatean-berako-kataku-ostatuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bortziriak #bera #kultura

Ramada Inn taldearen emanaldia izanen da larunbatean Berako Kataku ostatuan
Bere hirugarren lana aurkezten izanen da Ramada Inn talde oñatiarra larunbatean Beran. Emanaldia 21:00etan izanen da Kataku herri ostatuan.
Erran.eus