Lekarozko irakasleak A ereduko postuak erdaldun elebakarrekin betetzeko erabakiaren kontra agertu dira
Heldu den ikasturtera begira, Hezkuntza Departamentuak erabaki du A ereduan aritzeko bortz irakasle A ereduko plazatik aterako dituztela, hau da, ira…
https://erran.eus/baztan/1780930912104-lekarozko-irakasleak-a-ereduko-postuak-erdaldun-elebakarrekin-betetzeko-erabakiaren-kontra-agertu-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #lekaroz #hezkuntza

Lekarozko irakasleak A ereduko postuak erdaldun elebakarrekin betetzeko erabakiaren kontra agertu dira
Heldu den ikasturtera begira, Hezkuntza Departamentuak erabaki du A ereduan aritzeko bortz irakasle A ereduko plazatik aterako dituztela, hau da, irakasle erdaldun elebakarrek eginen dutela gaur egun D ereduko irakasle elebidunek egiten duten lana, lanaldi osoak zirenak lanaldi erdi bihurtuz. Institutuko irakasleak erabakiaren kontra agertu dira, eta arrazoiak azaltzeko agerraldia egin dute gaur goizean.
Erran.eusHeldu den ikasturtean A ereduko plazak erdaldun elebakarrekin beteko dituztela salatu du Lekarozko klaustroak
Hezkuntza Departamentuaren erabakia «eraso euskarafoboa» dela adierazi dute eta «A ereduko ikasleen integrazioa» moztuko duela salatu dute.
https://erran.eus/baztan/1780638702833-heldu-den-ikasturtean-a-ereduko-plazak-erdaldun-elebakarrekin-beteko-dituztela-salatu-du-lekarozko-klaustroak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #lekaroz #euskara

Heldu den ikasturtean A ereduko plazak erdaldun elebakarrekin beteko dituztela salatu du Lekarozko klaustroak
Hezkuntza Departamentuaren erabakia «eraso euskarafoboa» dela adierazi dute eta «A ereduko ikasleen integrazioa» moztuko duela salatu dute.
Erran.eus
Lekarozko eskolako ikasleen irratsaioa
Gaur goizean, Lekarozko eskolako lagunen bisita izan dugu.
Erran.eusJoritz Barberena txirrindulari lekaroztarra Nafarroako txapeldun junior mailan
Joritz Barberena Meoki (Vizcay Hermanos - CC. Villaves) lekaroztarra junior mailako Nafarroako txapeldun suertatu zen junior maiatzaren 10ean Lizarra…
https://erran.eus/baztan/1779350602371-joritz-barberena-txirrindulari-lekaroztarra-nafarroako-txapeldun-junior-mailan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #lekaroz #kirola

Joritz Barberena txirrindulari lekaroztarra Nafarroako txapeldun junior mailan
Joritz Barberena Meoki (Vizcay Hermanos - CC. Villaves) lekaroztarra junior mailako Nafarroako txapeldun suertatu zen junior maiatzaren 10ean Lizarran jokatutako Trofeo Robert Innova lasterketan. Joritz Barberena hirugarren postuan sailkatu zen lasterketa honetan, baina junior mailako Nafarroako txapeldun izateko aski izan zuen. Lizarrako Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketak 103 kilometroko ibilbidea izan zuen eta 159 txirrindularik parte hartu zuten.
Erran.eus
Eskubaloi kopako finalean izanen dira Errekako emakumeak, baina ez gizonezkoak - Mendialdea - Erran.eus
Futbolean, Doneztebek galdu egin du eta Baztanek igateko aukerei eusteko garaipen garrantzitsua lortu du; Gipuzkoan irabazi egin du Beti Gaztek eta berdindu Gure Txokoak eta errugboan, Frantziako txapelketako final hamaseirenetara sailkatu da Sarako Izarra
Nafarroako eskubaloi liga irabazi ondotik, kopan ere finalera sailkatzeko aukera zuten Errekako gizonezkoek eta emakumeek eta erdizka lortu dute. Emakumeek garaipen garbia lortu eta heldu den asteburuan jokatuko den finalerako sailkatzea lortu dute baina gizonezkoek, aldiz, galdu egin zuten Ardoiren kontra eta finaletik kanpo gelditu dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, maila autonomikoko txapeldun izateko lehian dabil Doneztebe, baina galdu egin du eta bortz puntura hurbildu da Gazte Berriak Ansoain, hiru partida falta direla. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eusten dio Giltxaurdin lortutako azken orduko garaipenari esker. Gipuzkoako ligan, ohorezko maila mantenduko duela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin, Beti Gaztek hirugarren garaipena segidan lortu du eta Gure Txokoak berdindu egin du. Errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseirenetarako sailkatzea lortu du Sarako Izarra.
Erran.eus
Liga sakelan, eskubaloi kopako finalaren bila lehiatuko dira Errekako gizonezkoak eta emakumeak asteburuan - Mendialdea - Erran.eus
Futbolean, maila autonomikoko txapeldun izan daiteke Doneztebe eta mailaz igotzeko lehian Giltxaurdin jokatuko du Baztanek.
Apirileko azken eta maiatzeko lehen asteburuak aski kitzikagarriak izan dira eskualdeko kirol taldeentzat, batez ere Doneztebeko futbol eta eskubaloi taldeentzat, baina lehiak oraindik aitzinera segitzen du. Errekako gizonezkoek eta emakumeek, liga irabazi ondotik eta sektorea jokatu aitzinetik, kopa dute amets eta ez dute atsedenerako tarterik. Gizonezkoek finalerdietako partida dute larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian eta emakumeek lehen faseko azken partida igande eguerdian Donezteben. Irabazten badute, finalerdietan izanen dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, matematikoki maila autonomikoko txapeldun izan daiteke asteburu honetan Doneztebe. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eutsi nahiko dio larunbatean Giltxaurdin eta, zergatik ez, igoera zuzeneko aukera ematen duen bigarren postura hurbildu. Gipuzkoako ligan, Beti Gaztek etxean jokatuko du, ohorezko maila mantenduko duela segurtatuta dagoeneko eta Gure Txokoa Donostian ariko da, preferentera igotzeko aukerak agortuta dituela. Errugbian, departamentuko txapeldun izan ondotik, Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenak jokatuko diru Sarako Izarrak.
Erran.eusLekaroz Institutuko musika ikasleek proiektu soziala martxan dute bertze urte batez
Martxoan Benito Menni Ospitalean eman zuten kontzertua, apirilean Doneztebeko eskolan eta ekainean Elizondoko Zahar Etxera joanen dira
Argazkiak eta…
https://erran.eus/baztan/1778067063400-lekarozko-musikako-ikasleek-proiektu-soziala-martxan-dute-bertze-urte-batez?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #lekaroz #hezkuntza

Lekaroz Institutuko musika ikasleek proiektu soziala martxan dute bertze urte batez - Baztan - Erran.eus
Martxoan Benito Menni Ospitalean eman zuten kontzertua, apirilean Doneztebeko eskolan eta ekainean Elizondoko Zahar Etxera joanen dira
Argazkiak eta informazioa: Amaia Cordoba
Erran.eus
Baztanen kontrako derbian galdu arren hirugarren mailara igan da Doneztebe Futbol Taldea - Mendialdea - Erran.eus
Sarako Izarra errugbi taldeak Akitania Berriko hirugarren mailako finala irabazi du eta, eskubaloian, Baztango BKTko emakumeek ez dute lauko finalera sailkatzea lortu
Bere historian lehen aldiz hirugarren mailara igan da Doneztebe futbol taldea. Larunbat arratsaldean etxean Baztanen kontrako derbian etxean jokatu zuen derbiak puntu bat aski zuen, matematikoki, igoera lortzeko. Baina Baztan ere ez zen arratsalde pasa etorri eta kategoriako golegile nagusia den Imanol Zoko aurrelariaren golarekin garaipena lortu zuten (21 gol ditu dagoeneko). Baina sailkapenean gibeletik zituen taldeek ere galdu egin zutenez, hirugarren mailara igan da Donetebe futbol taldea, oraindik lau partida falta direnean. Baztan, berriz, emaitza horiei esker, promozio postuan paratu da, hirugarren. Errugbian, Akitania Berriko hirugarren mailako finala irabazi du Sarako Izarrak Okzitanian. Eskubaloian, azkenik, final kutsuko ligako azken partida zuen Baztango BKT eskubaloi taldeak Vianan, baina gol bakarragatik galdu egin zuen eta ez da lauko finalean izanen. Errekako mutiko kadeteek, berriz, Noainen jokatutako lauko finalean ez zuten garaipen bakarrik ere lortu, baina meritu handia du lauko finalera sailkatzeak berak ere.
Erran.eus
Baztanen kontrako futbol derbian puntu bat aski du Doneztebek historian lehen aldiz hirugarren mailara igateko - Mendialdea - Erran.eus
Sarako Izarra errugbi taldeak Akitania Berriko hirugarren mailako finala jokatuko du eta, eskubaloian, Baztango BKTk final kutsuko azken jardunaldia izanen du Vianan, lauko finalerako sailkatzea helburu eta Errekako mutiko kadeteek lauko finala jokatuko dute.
2025-2026 kirol denboraldia azken txanpan sartua da, une erabakigarrian, eta apirileko azken asteburu zirraragarri honetan lau foku nagusi izanen dira: futbolean, bere historian lehen aldiz hirugarren mailara igateko aukera izanen du Doneztebe futbol taldeak larunbat arratsaldean etxean eta horretarako puntu bat aski izanen du Baztanen kontrako derbian. Baina Baztanek ere baditu igateko aukerak oraindik eta horretarako garaipena behar du. Punta-puntako derbia espero da, beraz. Errugbian, Akitania Berriko hirugarren mailako finala jokatuko du Sarako Izarrak Okzitanian. Eskubaloian, azkenik, final kutsuko ligako azken partida izanen du Baztango BKT eskubaloi taldeak Vianan. Gaur gaurkoz laugarren dira baztandarrak eta lauko finalera sailkatzeko berdinketa aski dute, bosgarren den Vianako taldeak baino puntu bat gehiago dutelako sailkapenean. Errekako mutiko kadeteek, berriz, lauko finala jokatuko dute Noainen.
Erran.eusElkartasun kantaldi jendetsuarekin borobildu du diru bilketa kanpaina Aroztegiko Elkartasun Komiteak
1.000 lagun inguru elkartu ziren Lekarozko plazan Ibil Bedi, Zea Mays, Bidenabar, Joseba Tapia, Kattalin eta Ane Barcena, Pello Reparaz, Iñigo Astiz …
https://erran.eus/baztan/1776668015971-elkartasun-kantaldi-jendetsuarekin-borobildu-du-diru-bilketa-kanpaina-aroztegiko-elkartasun-komiteak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #lekaroz #gizartea

Elkartasun kantaldi jendetsuarekin borobildu du diru bilketa kanpaina Aroztegiko Elkartasun Komiteak
1.000 lagun inguru elkartu ziren Lekarozko plazan Ibil Bedi, Zea Mays, Bidenabar, Joseba Tapia, Kattalin eta Ane Barcena, Pello Reparaz, Iñigo Astiz eta Gorka Urbizuren emanaldiak aditu eta auzipetuei elkartasuna adierazteko. Antolatzaileek balorazio «bikaina» egin dute, «bai jende kopuru aldetik eta baita ekarpen ekonomikoengatik ere».
Erran.eus