Baztan Futbol Taldeak hirugarren mailara igateko lehen urratsa eman nahi du larunbatean Giltxaurdin
Errugbian, berriz, Sarako Izarrak Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko du Lit-et-Mixen.
Ekainean sartuta, kirol denbora…
https://erran.eus/mendialdea/1780485545579-baztan-futbol-taldeak-hirugarren-mailara-igateko-lehen-urratsa-eman-nahi-du-larunbatean-giltxaurdin?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #xareta #elizondo #sara #kirola #errugbia

Baztan Futbol Taldeak hirugarren mailara igateko lehen urratsa eman nahi du larunbatean Giltxaurdin - Mendialdea - Erran.eus
Errugbian, berriz, Sarako Izarrak Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko du Lit-et-Mixen.
Ekainean sartuta, kirol denboraldia bukatua da eskualdeko talde gehien gehienentzat, baina futbolean eta errugbian, oraindik partida garrantzitsuak dituzte Baztanek eta Sarako Izarrak. Baztandarrek, hirugarren mailarako igoera faseko joaneko partida izanen dute larunbatean Giltxaurdin Cantolaguaren kontra. Astebete beranduago itzulerakoa jokatu beharko dute Zangozan. Saratarrek, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako partida jokatuko dute igandean Landetako Lit-et-Mixen, Rugby Club Pomarez-Amou taldearen kontra.
Erran.eusGiro ederra izan dute Sarako Olhain Ikastolaren besta egunean
Sarako Olhain Ikastolaren besta giro ederrean joan da maiatzaren 30ean, larunbatean, Lur Berri gelan. Aurten, usaian baino jende guttixeago izan zute…
https://erran.eus/xareta/1780475608372-giro-ederra-izan-dute-sarako-olhain-ikastolaren-besta-egunean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#xareta #sara #hezkuntza

Giro ederra izan dute Sarako Olhain Ikastolaren besta egunean
Sarako Olhain Ikastolaren besta giro ederrean joan da maiatzaren 30ean, larunbatean, Lur Berri gelan. Aurten, usaian baino jende guttixeago izan zuten, baina halere 150 bat lagun bildu ziren. Eguna ongi alaitua izan zute, beti bezala jateko onak eta ikastolako burasoek bero bero zerbitzatuak. Sagarnotegi menua izan zuten, kupelekin eta txuleta egur sutan errea. Arratsalde apalean, Kaxkatu taldearekin eta DJ Elepuntorekin musikaizan zuten..
Erran.eusHerria aldizkariak argitaratutako testuak digitalizatu eta erabiltzaileen eskura jarriko ditu Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak eta Herria aldizkaria kudeatzen duen elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute ortzirale honetan Baionako Herriko Etxean. Peio Jora…
https://erran.eus/xareta/1780054577576-herria-aldizkariak-argitaratutako-testuak-digitalizatu-eta-erabiltzaileen-eskura-jarriko-ditu-euskaltzaindiak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#xareta #sara #senpere #euskara

Herria aldizkariak argitaratutako testuak digitalizatu eta erabiltzaileen eskura jarriko ditu Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak eta Herria aldizkaria kudeatzen duen elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute ortzirale honetan Baionako Herriko Etxean. Peio Jorajuria Herria elkarteko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak izenpetu dute hitzarmena. Akordio horri esker, Euskaltzaindiak 1944tik 2028ko abenduaren 31 bitartean Herriak argitara eman dituen eta emanen dituen testuak digitalizatzeko konpromisoa hartu du, testu horiek erabiltzaileen eskura jarriz.
Erran.eus
ものまねタレント、カンヌで話題の映画『箱の中の羊』の主演ふたりを完コピ⇨「ご夫婦ですね」「本物かと思った!」の声
話題の映画でW主演を果たした2人をものまねし、話題を集めています。
ハフポストSarako Olhain Ikastolaren besta ospatuko dute maiatzaren 30ean
Olhain Ikastolaren besta eginen dute maiatzaren 30ean, 13:00etan hasita, Lur Berri gelan. Sagarnotegi menua izanen dute eta txuleta egur sutan errea …
https://erran.eus/xareta/1779962214567-sarako-olhain-ikastolaren-besta-ospatuko-dute-maiatzaren-30ean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#xareta #sara #hezkuntza

Sarako Olhain Ikastolaren besta ospatuko dute maiatzaren 30ean - Xareta - 2026-05-30 - Erran.eus
Olhain Ikastolaren besta eginen dute maiatzaren 30ean, 13:00etan hasita, Lur Berri gelan. Sagarnotegi menua izanen dute eta txuleta egur sutan errea (helduak 30 euro, haurrak 8 euro, erreserbatzeko: 06 85 54 58 72 edo 06 23 60 63 17) eta, bazkalondoan, kontzertuak Kaxkatu eta DJ Elepuntorekin.
Erran.eusGazte Xilabako finalera sailkatu da Unax Aizpurua saratarra
Gazte Xilabako finalerako sailkapen saioa larunbatean jokatu zuten Larzabalen. Hamahiru bertsolari gazte aritu ziren kantari, eta seik lortu dute eka…
https://erran.eus/xareta/1779709640007-gazte-xilabako-finalera-sailkatu-da-unax-aizpurua-saratarra?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#xareta #sara #kultura

Gazte Xilabako finalera sailkatu da Unax Aizpurua saratarra
Gazte Xilabako finalerako sailkapen saioa larunbatean jokatu zuten Larzabalen. Hamahiru bertsolari gazte aritu ziren kantari, eta seik lortu dute ekainaren 7an Itsasun eginen duten finalera sailkatzea.
Erran.eus[ARGAZKIAK] Aurten ere beratarrak irabazle Herri Haitadan
Eguraldi ederra lagun, Herri Haitada jendetsua eta koloretsua egin dute Beran. Etxean gelditu da garaipena, baina lehiatik haratago eta muga inposatu…
https://erran.eus/mendialdea/1779714665716-argazkiak-aurten-ere-beratarrak-irabazle-herri-haitadan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bortziriak #xareta #bera #etxalar #sara #urdazubi #zugarramurdi #gizartea

[ARGAZKIAK] Aurten ere beratarrak irabazle Herri Haitadan
Eguraldi ederra lagun, Herri Haitada jendetsua eta koloretsua egin dute Beran. Etxean gelditu da garaipena, baina lehiatik haratago eta muga inposatuen gainetik, bat direla aldarrikatu dute egun osoko bestan.
Erran.eus
Lehen Maila Nazionalera igoera historikoa lortu dute Errekako gizonezkoek Alacanten - Mendialdea - Erran.eus
Emakumeek aldiz, hiru partidak galdu zituzten Errenterian, baina itxura bikaina eman zuten
Doneztebeko Erreka eskubaloi taldeko gizonezkoek inoiz lortu gabeko igoera historikoa lortu dute asteburu honetan Torrellanon (Elx, Alacant). Igoera faseko hiru partidak irabazi zituzten Iban Mindegiaren mutilek, Torrellanoraino joandako 60 errekazaleen babesarekin eta datorren urtean Lehen Maila Nazionalean jokatzeko eskubidea izanen dute. Errekako emakumeek, aldiz, Errenterian jokatutako hiru partidak galdu zituzten, baina Nafarroako liga eta kopa irabazita akitu dute denboraldi bikaina. Futbolean ere, Doneztebeko futbol talde nagusiak lehen maila autonomikoko txapeldun izatea lortu du, Gazte Berriak Ansoain taldearekin berdinduta eta Baztan promozio postura bueltatu da, partida baten faltan. Beti Gazteko jubenilak ohorezko mailara bueltatu dira, azken partidan hamalau gol eginez eta Baztango neska kadeteek kopako finala jokatuko dute. Errugbian, euskal derbia irabazita, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetara sailkatu da Sarako Izarra.
Erran.eus
Igoera fasea jokatuko dute gaur hasita Errekako emakumeek Errenterian eta gizonek Alacanten - Mendialdea - Erran.eus
Futbolean, ligako txapeldun izan daiteke Doneztebe eta errugbian, hirugarren mailako Frantziako txapelketako final zortzirenetan derbia jokatuko dute Sarako Izarrak eta Ziburuk Arrangoitzen.
Denboraldiko azken txanpan sartuak daude eskualdeko kirol talde gehienak eta asteburu hau handia izan daiteke horietako batzuentzat, Doneztebeko eskubaloi eta futbol taldeentzat batez ere. Eskubaloian, sektoreko txapelketa edo igoera fasea jokatuko dute Errekako bi talde seniorrek, emakumeek Errenterian eta gizonek Torrellanon (Elx, Alacant). Futbolean, etxean Nafarroako lehen maila autonomikoko txapeldun izan daiteke igandean Doneztebe. Horretarako berdinketa aski luke, baina bigarren sailkatua, Gazte Berriak Ansoain dator bisitari, final kutsuko norgehiagokan. Baztanek ere garaipena behar du promozio postuetatik ez urruntzeko. Gipuzkoako ligan ari diren Beti Gaztek eta Gure Txokoak ligako azken partidak jokatuko dituzte, deus handirik ez dutela jokoan. Errugbian, aldiz, Frantziako txapelketako final zortzirenetan Sarako Izarra eta Zibururen arteko euskal derbia jokatuko dute Arrangoitzen, final laurdenetako txartela jokoan.
Erran.eus