Doneztebe Futbol taldearen bestaren baitan hainbat jarduera izanen dira gaur eta bihar

Donezteben aurten denboraldi bikaina izan da kirolean, Erreka kirol elkartearekin egoteko tartea izan genuen eta gaur Doneztebeko futbol taldeaz sola…
https://erran.eus/malerreka/1781265786521-doneztebe-futbol-taldearen-bestaren-baitan-hainbat-jarduera-izanen-dira-gaur-eta-bihar?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #kirola #xorroxin #irratia

Doneztebe Futbol taldearen bestaren baitan hainbat jarduera izanen dira gaur eta bihar

Donezteben aurten denboraldi bikaina izan da kirolean, Erreka kirol elkartearekin egoteko tartea izan genuen eta gaur Doneztebeko futbol taldeaz solastuko gara. Denboraldi bikaina egin dute, gainera lehen aldiz taldeak hirugarren mailera igotzea lortu du. Ekainak 13 ospatuko dute taldearen eguna eta aurten lortutako garaipenengatik besta inoiz baino berexiago izango da. Aurtengo denboraldiaz eta taldearen egunaz solasteko gurekin izanen dugu Gari Urroz Doneztebe Futbol taldeko lehendakaria.

Erran.eus

Udaberriko erremonte txapelketako finalerdietako gurutzaketak Beran erabakiko dira

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko final laurdenetako…
https://erran.eus/mendialdea/1781253345890-udaberriko-erremonte-txapelketako-finalerdietako-gurutzaketak-beran-erabakiko-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #malerreka #irurita #bera #donamaria #doneztebe #oiz #kirola

Udaberriko erremonte txapelketako finalerdietako gurutzaketak Beran erabakiko dira - Mendialdea - Erran.eus

Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko Erremonte Profesionaleko Txapelketa-Microlan Aerospace Sari Nagusiko final laurdenetako azken jardunaldi erabakigarria jokatuko dute ekainaren 13an, larunbatean 12:00etan Berako Eztegara pilotalekuan. Txapelketako partidan, dagoeneko finalerdietarako sailkapena segurtatua duten Matxin III.a eta Otano, Zeberio II.aren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira. Hauek, garaipena ez bada, guttienez 33 tanto egin beharko dituzte finalerdietan sartzeko.  

Erran.eus

Doneztebeko Futbol Taldearen Eguna ospatuko dute asteburuan

Doneztebeko Futbol Taldearen urteroko hitzordua izaten da eta aurten ospakizunerako motiborik ez zaie falta: lehen maila autonomikoko txapeldun izan …
https://erran.eus/malerreka/1781154788793-doneztebeko-futbol-taldearen-eguna-ospatuko-dute-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #bestak

Doneztebeko Futbol Taldearen Eguna ospatuko dute asteburuan

Doneztebeko Futbol Taldearen urteroko hitzordua izaten da eta aurten ospakizunerako motiborik ez zaie falta: lehen maila autonomikoko txapeldun izan dira berriki eta hirugarren mailara igoera lortu zuten duela hilabete bat. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte ostiralean eta larunbatean.

Erran.eus

Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertu ibiltaria eginen du ortzirale honetan

Abesbatza eta karrikako giroa uztartzeko asmoz, Doneztebeko hiru txokotan saio laburrak eginen dituzte, eta batetik bertzera kalejira eginen dute. 
https://erran.eus/malerreka/1781091714540-doneztebeko-mendi-abesbatzak-kontzertu-ibiltaria-eginen-du-ortzirale-honetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #kultura

Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertu ibiltaria eginen du ortzirale honetan - Malerreka - 2026-06-12 - Erran.eus

Abesbatza eta karrikako giroa uztartzeko asmoz, Doneztebeko hiru txokotan saio laburrak eginen dituzte, eta batetik bertzera kalejira eginen dute. 

Erran.eus

III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak gaur Donezteben eta bihar Lesakan

Gazte mailako final laurdenetako azken partida jokatuko dute asteazkenean Donezteben eta senior mailako jardunaldia ortzegunean Lesakan
Arkupe pilot…
https://erran.eus/mendialdea/1781076727010-iii-benito-tainta-pilota-txapelketako-partidak-gaur-donezteben-eta-bihar-lesakan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #malerreka #lesaka #doneztebe #kirola #pilota

III. Benito Tainta Pilota Txapelketako partidak gaur Donezteben eta bihar Lesakan - Mendialdea - Erran.eus

Gazte mailako final laurdenetako azken partida jokatuko dute asteazkenean Donezteben eta senior mailako jardunaldia ortzegunean Lesakan Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketaren barrenean, ekainaren 11n, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak ariko dira Lesakako udal pilotalekuan. Tartean, lehen partidan, Aurrerako Hegoi Txoperena leitzarra ariko da eta Enaitz Anso oronoztarra bigarrenean. Horien aitzinetik, igandean jokatu gabe gelditu zen jubenil mailako final laurdenetako azken partida jokatuko dute ekainaren 10ean, asteazken arratsaldean, Donezteben.

Erran.eus

Baxi Basajaunako kirolariak bikain Nafarroako VI. Disko Golf Irekian

Iñaki Gonzalez garaiile izan zen MP50 kategorian eta Elixabete Lorenzo eta Lander Jugera bigarrenak beraien kategorietan
Nafarroako VI. Disko Golf I…
https://erran.eus/mendialdea/1781020109367-baxi-basajaunako-kirolariak-bikain-nafarroako-vi-disko-golf-irekian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #malerreka #igantzi #doneztebe #kirola

Baxi Basajaunako kirolariak bikain Nafarroako VI. Disko Golf Irekian - Mendialdea - Erran.eus

Iñaki Gonzalez garaiile izan zen MP50 kategorian eta Elixabete Lorenzo eta Lander Jugera bigarrenak beraien kategorietan Nafarroako VI. Disko Golf Irekia ekainaren 5etik 7ra jokatu dute Igantziko Irrisarri Landeko zelaian, Baxi Basajauna elkarteak, antolatua eta AEDGk antolatutako Espainiako Koparako baliagarria. Txapelketa honetako bortz probetatik laugarrena izan da Igantzikoa. Etxeko Baxi Basajauna taldekoek emaitza bikainak lortu dituzte.

Erran.eus

'Hegaztiak' liburuaren irakurketa eginen dute ortzegunean Doneztebeko Liburutegian

Nafarroako Gobernuaren Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barrenean antolatutako hitzordua izanen da. 
https://erran.eus/malerreka/1781013589669-hegaztiak-liburuaren-irakurketa-eginen-dute-ortzegunean-doneztebeko-liburutegian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #kultura

'Hegaztiak' liburuaren irakurketa eginen dute ortzegunean Doneztebeko Liburutegian - Malerreka - 2026-06-11 - Erran.eus

Nafarroako Gobernuaren Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barrenean antolatutako hitzordua izanen da. 

Erran.eus

"Mitze" Magoa gehixeago ezagutzeko aukera izan dugu

Harat eta honat emanaldiak eskaintzen ari den "Mitze" magoarekin egon gara.
https://erran.eus/malerreka/1780998209489-mitze-magoa-gehixeago-ezagutzeko-aukera-izan-dugu?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #kultura #xorroxin #irratia

"Mitze" Magoa gehixeago ezagutzeko aukera izan dugu - Malerreka - Erran.eus

Harat eta honat emanaldiak eskaintzen ari den "Mitze" magoarekin egon gara.

Erran.eus

325 lagun bildu ditu XVIII. Errekaren Eguneko herri afariak

50. urteurrena mugarria izan da Erreka elkartearendako. Mende erdia bete izana bestarako nahikoa arrazoi zen, berez, eta eskubaloi taldeak inoizko de…
https://erran.eus/malerreka/1780920960902-325-lagun-bildu-ditu-xviii-errekaren-eguneko-herri-afariak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #gizartea

325 lagun bildu ditu XVIII. Errekaren Eguneko herri afariak

50. urteurrena mugarria izan da Erreka elkartearendako. Mende erdia bete izana bestarako nahikoa arrazoi zen, berez, eta eskubaloi taldeak inoizko denboraldirik hoberena osatuta borobildu dute. Emakumeak ligako eta kopako txapeldun izan dira historian lehen aldiz eta gizonezkoek Nafarroako txapeldun izan ondotik, lehen maila nazionalera igotzea lortu dute, hau ere lehen aldiz. Ortziralean eta larunbatean ederki ospatu dute XVIII. Errekaren Egunean.

Erran.eus

Uholde arriskua murrizteko Galbaraialde erreka garbitu eta dragatu dute Donezteben

Uholde arriskuagatik kezkatuta zegoen Doneztebeko Udala, eta horregatik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak eta Kantauriko Ur Konfederazio…
https://erran.eus/malerreka/1780561584691-uholde-arriskua-murrizteko-galbaraialde-erreka-garbitu-eta-dragatu-dute-donezteben?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #doneztebe #gizartea

Uholde arriskua murrizteko Galbaraialde erreka garbitu eta dragatu dute Donezteben

Uholde arriskuagatik kezkatuta zegoen Doneztebeko Udala, eta horregatik, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak eta Kantauriko Ur Konfederazioak emandako bi dirulaguntzekin, eta bere ikuskaritzapean, Galbaraialde errekaren garbiketa lanak egin ditu egunotan. Ezkurra eta Ezpelura errekak Doneztebeko herrigunean elkartuta sortzen da Galbaraialde erreka, 800 bat metrokoa, Bidasoarekin bat egin arte.

Erran.eus