Manttaleko udalekuetan apuntatzeko epea astelehenean irekiko dute

Gaztetxoentzako udako proposamenak ugaritzen ari dira, eta Berako Manttale Mendi Taldeak ere egin du bere eskaintza.
https://erran.eus/bortziriak/1778843592545-manttaleko-udalekuetan-apuntatzeko-epea-astelehenean-irekiko-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kirola

Manttaleko udalekuetan apuntatzeko epea astelehenean irekiko dute

Gaztetxoentzako udako proposamenak ugaritzen ari dira, eta Berako Manttale Mendi Taldeak ere egin du bere eskaintza.

Erran.eus

Berako Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeak airetik

Larhun gainean hartutako irudiekin batera, mendiaren magalean dauden Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeko irudiak dituzue hemen. Berako inguru at…
https://erran.eus/bortziriak/1778598010829-mendialdea-airetik-berako-kaule-garaitarreta-eta-lizuniaga-aldeak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #ondarea

Berako Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeak airetik

Larhun gainean hartutako irudiekin batera, mendiaren magalean dauden Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeko irudiak dituzue hemen. Berako inguru atsegina, Sarako bidean, belai eta baserri ederrez zipriztindua.

Erran.eus

Valentin Larrearen omenezko zikloa maiatzaren 22an abiatuko da

Maiatzaren 22an abiatuko da Valentin Larrea musikariaren omenezko zikloa, bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko. Valentin zenaren biloba den Elen…
https://erran.eus/bortziriak/1778749398337-valentin-larrearen-omenezko-zikloa-eginen-da-maiatzaren-22an-hasiko-dena?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura #xorroxin #irratia

Valentin Larrearen omenezko zikloa maiatzaren 22an abiatuko da

Maiatzaren 22an abiatuko da Valentin Larrea musikariaren omenezko zikloa, bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko. Valentin zenaren biloba den Elena Berazadi beratarrarekin egon gara

Erran.eus

Ribera Beka irabazi dute Jon Abril eta Asier Gogortza beratarrek

Ribera Beka Irungo Udalak Bidasoa Ibaiaren eta memoria historikoaren eta mugaren inguruko ikerketa ekintza proiektuak garatzeko ematen du. Bi beka em…
https://erran.eus/bortziriak/1778839703931-ribera-beka-irabazi-du-jon-abril-eta-asier-gogortza-beratarren-lanak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura

Ribera Beka irabazi dute Jon Abril eta Asier Gogortza beratarrek

Ribera Beka Irungo Udalak Bidasoa Ibaiaren eta memoria historikoaren eta mugaren inguruko ikerketa ekintza proiektuak garatzeko ematen du. Bi beka eman ditu eta horietako bat bi beratarren Bidasoko Toponimia ttikia lanarentzat izan da. 

Erran.eus

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketako lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira

Aurtengo bestetako azal lehiaketaren deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak. Lanak Berako besta giroa islatu beharko du. Nahi duten guziek parte h…
https://erran.eus/bortziriak/1778839389745-berako-bestetako-egitarauaren-azal-lehiaketako-lanak-ekainaren-2ra-arte-aurkezten-ahal-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #bestak

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketako lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira

Aurtengo bestetako azal lehiaketaren deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak. Lanak Berako besta giroa islatu beharko du. Nahi duten guziek parte hartzen ahal dute eta bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal ditu.

Erran.eus

Hemeretzi herrik eta ia 500 pilotarik parte hartuko dute Nafarroako 56. Herriarteko pilota txapelketan

Txapelketa txikian Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka izanen dira eskualdeko ordezkariak eta txapelketa handian Leitza bakarrik
Na…
https://erran.eus/mendialdea/1778824039807-hemeretzi-herrik-eta-ia-500-pilotarik-parte-hartuko-dute-nafarroako-56-herriarteko-pilota-txapelketan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #bera #lesaka #goizueta #leitza #doneztebe #kirola #pilota

Hemeretzi herrik eta ia 500 pilotarik parte hartuko dute Nafarroako 56. Herriarteko pilota txapelketan - Mendialdea - Erran.eus

Txapelketa txikian Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka izanen dira eskualdeko ordezkariak eta txapelketa handian Leitza bakarrik Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketaren 56. edizioaren aurkezpena egin dute maiatzaren 14an Iruñean. Nafarroako Pilota Federazioko eta parte hartuko duten zenbait herrietako ordezkariak bertan izan ziren. Txapelketa txikian Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka izanen dira eskualdeko ordezkariak eta txapelketa handian Leitza bakarrik. Denera hemeretzi herrik eta 487 pilotarik hartuko dute parte, maiatzaren 23-24ko asteburutik aitzinera. Finalak uztailaren 4an jokatuko dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan.  

Erran.eus

Eskubaloi kopako finala jokatuko dute Errekako emakumeek igandean Zizurren

Futbolean, Doneztebe ligako txapeldun izan daiteke eta Baztanek promozio postuan segitzeko lehia izanen du eta errugbian, Frantziako txapelketako fin…
https://erran.eus/mendialdea/1778757440325-eskubaloi-kopako-finala-jokatuko-dute-errekako-emakumeek-igandean-zizurren?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola

Eskubaloi kopako finala jokatuko dute Errekako emakumeek igandean Zizurren - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, Doneztebe ligako txapeldun izan daiteke eta Baztanek promozio postuan segitzeko lehia izanen du eta errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseireneko partida jokatuko du igandean Sarako Izarra taldeak Maiatzaren 3an liga irabazi zuen Errekako emakumeen eskubaloi taldeak historian lehen aldiz, eta bi aste beranduago, igande goizean, kopako finala jokatuko du, berriz ere BM Ardoi taldearen kontra, baina oraingoan, zailagoa oraindik, Zizur Nagusian. Beraz, hurrengo asteburuko sektoreko txapelketaren atarian, doblete oraindik historikoagoa lortu dezake. Futbolean ere, ligako txapeldun izan daiteke Doneztebe Futbol Taldea asteburu honetan etxean. Horretarako, bere partida irabazi eta Gazte Berriak Ansoain taldeak berea ez irabaztea beharko luke. Baztanek ere garaipena behar du promozio postuan segitzeko eta, Antsoaingo taldeak huts eginen balu, igoera zuzeneko bigarren postura hurbiltzeko. Beti Gaztek Zumaian eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute ortzirale arratsean, jokoan deus handirik ez dutela. Errugbian, Frantziako txapelketako final hamaseirenetako partida jokatuko du Sarako Izarra errugbi taldeak Landetan.  

Erran.eus

Berako Matzada auzoan uholdeak prebenitzeko lanak hasi dituzte

Berako Udalak azaldu duenez, orain arteko hodiek ez zuten ekaitz egunetan sortzen den ur emari guzia xurgatzeko kapazitaterik eta, horren ondorioz, M…
https://erran.eus/bortziriak/1778742496370-berako-matzada-auzoan-uholdeak-prebenitzeko-lanak-hasi?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #gizartea

Berako Matzada auzoan uholdeak prebenitzeko lanak hasi dituzte

Berako Udalak azaldu duenez, orain arteko hodiek ez zuten ekaitz egunetan sortzen den ur emari guzia xurgatzeko kapazitaterik eta, horren ondorioz, Matzada karrika maiz urez betetzen zen. Arazoari konponbidea emateko eginen dituzte orain egokitze lanak.

Erran.eus

“Egin nirekin ere euskaraz” kanpaina aurkeztu dute Bortzirietan ere

Hirugarren urtez jarraian, UEMAk kanpaina abiatu du etorri berri euskaldunak ikusarazteko. Aurtengoan euskara ikasleak dira protagonista, eta horieki…
https://erran.eus/bortziriak/1778759970339-egin-nirekin-ere-euskaraz-kanpaina-aurkeztu-dute-bortzirietan-ere?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #arantza #bera #etxalar #igantzi #lesaka #euskara

“Egin nirekin ere euskaraz” kanpaina aurkeztu dute Bortzirietan ere

Hirugarren urtez jarraian, UEMAk kanpaina abiatu du etorri berri euskaldunak ikusarazteko. Aurtengoan euskara ikasleak dira protagonista, eta horiekin erdaraz hasten diren euskaldunen aurreiritziak gainditzea da helburua. Kanpainaren bideoak, kartelak eta esku orriak zabaltzen hasiak dira dagoeneko. Bortzirietan, Matxinbeltzenea euskaltegian egin dute aurkezpena eta bertan izan dira Marianela Veintimilla, sorterria Ekuadorren duen Arantzako herritarra eta euskara ikaslea, aurtengo Egin nirekin ere euskaraz! kanpainako protagonistetako bat, Xanta Souza, sorterria Brasilen duen Lesakako herritarra eta euskara ikaslea, Monika Agirre, Bortzirietako IKA Euskaltegiko irakaslea, Eneko Fernandez, Bortzirietako Mankomunitateko ordezkaria eta Patxi Castillo, Bortzirietako Mankomunitateko lehendakaria.

Erran.eus

«Naturaren zaintza eta errespetua» aldarrikatzeko murala aurkeztu dute Beran

Andrea Gouraudek eta Ainhoa Lekuonak egin dituzte ilustrazioak, Manuel Gourauden ideian oinarrituta. Maiatzaren 9an aurkeztu zuten murala eta lanaren…
https://erran.eus/bortziriak/1778762870531-naturaren-zaintza-eta-errespetua-aldarrikatzeko-murala-aurkeztu-dute-beran?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #gizartea

«Naturaren zaintza eta errespetua» aldarrikatzeko murala aurkeztu dute Beran - Bortziriak - Erran.eus

Andrea Gouraudek eta Ainhoa Lekuonak egin dituzte ilustrazioak, Manuel Gourauden ideian oinarrituta. Maiatzaren 9an aurkeztu zuten murala eta lanaren nondik norakoak azaldu zituzten egileek. Argazkiak: utzitakoak

Erran.eus