Zapi morea jantzi eta garaipena lortu du Baztango BKTko emakumeeen eskubaloi talde nagusiak
Errekako emakumeek berdindu eta gizonezkoek irabazi egin dute; futbolean, garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Doneztebek, Beti Gaztek, Aurrerak eta…
https://erran.eus/mendialdea/1773039080008-zapi-morea-jantzi-eta-garaipena-lortu-du-baztango-bktko-emakumeeen-eskubaloi-talde-nagusiak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #lekaroz #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola

Zapi morea jantzi eta garaipena lortu du Baztango BKTko emakumeeen eskubaloi talde nagusiak
Errekako emakumeek berdindu eta gizonezkoek irabazi egin dute; futbolean, garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Doneztebek, Beti Gaztek, Aurrerak eta erregionaleko Baztanek, berdindu egin du Gure Txokoak eta galdu Autonomikako Baztanek; errugbian, Sarako Izarrak irabazi eta BRT Menditarrak taldeak galdu egin dute Martxoaren 8ko data seinalatuari seinale egin eta zapi morea jantzi dute Baztango BKTko emakumeek, garaipen polita eskuratuz gainera. Errekako gizonezkoek ere lidergoan sendotzeko eta lauko finala Doneztebera ekartzelo bidean garaipen handia lortu dute eta emakumeek berdindu egin dute. Futbolean, garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Doneztebek lider sendo segitzeko, Beti Gaztek maila mantentzeko eta erregionaleko Aurrerak eta Baztanek; Gure Txokoak berdinketa lortu zuen Soraluzen eta maila autonomikoko Baztanek galdu egin zuen Irunberrin. Errugbian, Sarako Izarrak garaipen garbia lortu zuen Asasp Arrosen eta BRT Menditarrak taldeak doi-doi galdu zuen Usurbilen.