Ostrazismoan zegoen Higer itsasargiari distira atera nahi diote herritarrei ateak zabaltzeko
Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseiluak ekainean onartuko du Higer itsasargiari atxikitako eraikina, eta inguruko 2.100 metro koadrok…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1779198405294-higer-itsasargia-ostrazismotik-atera-eta-distira-atera-nahi-diote-herritarrei-ateak-zabaltzeko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Ostrazismoan zegoen Higer itsasargiari distira atera nahi diote herritarrei ateak zabaltzeko
Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseiluak ekainean onartuko du Higer itsasargiari atxikitako eraikina, eta inguruko 2.100 metro koadroko lursaila, Hondarribiko Udalari lagatzea. Akordioa 30 urterako izango da, eta udalak itsasargien historia eta oraina ezagutzara emateko, eta itsas-kulturari zuzendutako proiektu bat garatzeko konpromisoa hartu du. Igor Enparan alkateak argitu duenez, San Telmo gazteluarekin eta Talaia Bidearen abiapuntuarekin batera, «ikuspegi integral batetik landu beharreko proiektua» da.







