Zubietako joaldunak Kantabriako maskarada topaketara joanen dira
Asociación Cultural Amigos de la Vinajera kultur elkarteak bigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Maskarada Topaketa eginen dute apirilaren 24tik 2…
https://erran.eus/malerreka/1775043373499-zubietako-joaldunak-kantabriako-maskarada-topaketara-joanen-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Zubietako joaldunak Kantabriako maskarada topaketara joanen dira
Asociación Cultural Amigos de la Vinajera kultur elkarteak bigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Maskarada Topaketa eginen dute apirilaren 24tik 26ra Silió/Puente Viesgon (Kantabria, Espainia) eta bertara joateko gonbidapena hartu dute Zubietako joaldunek ere. Joaldunekin batera, gisa bereko inauteriak dituzten Sardiniako Mamuthones de Mamoaida, Galizako Folions Ruais Viana do Bolo eta Entroido Ribeirao, Portugaleko Caretos de Arcas eta Caretos de Lazarim eta Arabako Zalduondoko inauteriak gonbidatuak daude.