Senpereko plazako Akerreta errota ezagutzeko jardunaldia eginen dute asteburuan

Asteburu honetan Herrialdeen eta Erroten Ondarearen Jardunaldiak izanik, Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzen ahalko da, larunbatean eta igan…
https://erran.eus/xareta/1781173925483-senpereko-plazako-akerreta-errota-ezagutzeko-jardunaldia-eginen-dute-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #ondarea

Senpereko plazako Akerreta errota ezagutzeko jardunaldia eginen dute asteburuan

Asteburu honetan Herrialdeen eta Erroten Ondarearen Jardunaldiak izanik, Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzen ahalko da, larunbatean eta igandean. Joanes Etxeberri eiherazainak garia eta artoaren mundu paregabea, bihiak porroskatzeko bi eihera harriak, gari eta arto irina, ogi beltz eta zuria, ogiaren bilakaera egun arte… aurkeztuko ditu. Eta bisitaren atsegina luzatzeko, sagarnoa, garagarnoa, euskal pastiza eta taloak izanen dituzte bisitariek.

Erran.eus

Lesakako bi argazki hauen artean 70 urte pasatu dira

Ikustekoa da zenbat aldatzen den herri bat denboraren joanean. 70 urteko tartea dago Lesakako herriari airetik ateratako bi fotografia hauen artean. …
https://erran.eus/bortziriak/1780407856739-lesakako-bi-argazki-hauen-artean-70-urte-pasatu-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #lesaka #ondarea

Lesakako bi argazki hauen artean 70 urte pasatu dira

Ikustekoa da zenbat aldatzen den herri bat denboraren joanean. 70 urteko tartea dago Lesakako herriari airetik ateratako bi fotografia hauen artean. Duela 70 urte ez zen fabrikaren arrastorik ere, eta Onin errekatik Nabaz aldera karmeldarren komentua eta zahar etxea ziren eraikinik nagusienak. Ikusi hemen:

Erran.eus

💻 La próxima semana continuamos con taller de introducción a Wikipedia, Wikidata y Wikimedia Commons en #Agurain.

🎯 El propósito es activar un grupo de edición para mejorar el patrimonio de Llanada Alavesa/Arabako Lautada en los proyectos Wikimedia. Y el grupo, promete!!
#ConMiWiki #VeniVidiWiki #Patrimonio #Ondarea

Ostrazismoan zegoen Higer itsasargiari distira atera nahi diote herritarrei ateak zabaltzeko

Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseiluak ekainean onartuko du Higer itsasargiari atxikitako eraikina, eta inguruko 2.100 metro koadrok…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1779198405294-higer-itsasargia-ostrazismotik-atera-eta-distira-atera-nahi-diote-herritarrei-ateak-zabaltzeko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#hondarribia #ondarea

Ostrazismoan zegoen Higer itsasargiari distira atera nahi diote herritarrei ateak zabaltzeko

Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseiluak ekainean onartuko du Higer itsasargiari atxikitako eraikina, eta inguruko 2.100 metro koadroko lursaila, Hondarribiko Udalari lagatzea. Akordioa 30 urterako izango da, eta udalak itsasargien historia eta oraina ezagutzara emateko, eta itsas-kulturari zuzendutako proiektu bat garatzeko konpromisoa hartu du. Igor Enparan alkateak argitu duenez, San Telmo gazteluarekin eta Talaia Bidearen abiapuntuarekin batera, «ikuspegi integral batetik landu beharreko proiektua» da.

Antxetamedia.eus

Berako Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeak airetik

Larhun gainean hartutako irudiekin batera, mendiaren magalean dauden Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeko irudiak dituzue hemen. Berako inguru at…
https://erran.eus/bortziriak/1778598010829-mendialdea-airetik-berako-kaule-garaitarreta-eta-lizuniaga-aldeak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #ondarea

Berako Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeak airetik

Larhun gainean hartutako irudiekin batera, mendiaren magalean dauden Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeko irudiak dituzue hemen. Berako inguru atsegina, Sarako bidean, belai eta baserri ederrez zipriztindua.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Goizuetako txondorra piztuta, memoriaren sugarrak dantzan jarri dituzte

Maiatzaren 1ean ospatu zuten Goizuetako Txondorraren Eguna.Xabi Solanok izan zuen txondorrari sua emateko ohorea eta aurretik, 2025eko azaroaren 9an …
https://erran.eus/leitzaldea/1777972205252-argazkiak-goizuetako-txondorra-piztuta-memoriaren-sugarrak-dantzan-jarri-dituzte?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#leitzaldea #goizueta #ondarea

[ARGAZKIAK] Goizuetako txondorra piztuta, memoriaren sugarrak dantzan jarri dituzte

Maiatzaren 1ean ospatu zuten Goizuetako Txondorraren Eguna.Xabi Solanok izan zuen txondorrari sua emateko ohorea eta aurretik, 2025eko azaroaren 9an zendu zen Jose Ramon Zubieta Motzari omenaldia eskaini zioten. Txondorra piztuta, hura zaintzen segiko dute datozten asteetan. (Argazkiak: Garazi eta Felix Loiarte)  

Erran.eus

150.000 euroko inbertsioa egin dute Zugarramurdiko ondare naturalaren digitalizaziorako

Lezearen eta Pottokaren Ibilbidearen berrikuntza aurkeztu du Zugarramurdiko Udalak, QR bidez eskuragarri dauden eduki multimediekin
Bai Zugarramurdi…
https://erran.eus/xareta/1777547465191-150000-euroko-inbertsioa-egin-dute-zugarramurdiko-ondare-naturalaren-digitalizaziorako?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #zugarramurdi #ondarea

150.000 euroko inbertsioa egin dute Zugarramurdiko ondare naturalaren digitalizaziorako - Xareta - Erran.eus

Lezearen eta Pottokaren Ibilbidearen berrikuntza aurkeztu du Zugarramurdiko Udalak, QR bidez eskuragarri dauden eduki multimediekin Bai Zugarramurdiko lezean, baita Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa eta Sara lotzen dituen Pottoka bidean ere, QR bidezko informazio berria eskaintzen duten panelak eman dira. 150.000 euroko aurrekontua duen proiektuak paperezko esku-orriak kendu ditu eta esperientzia turistiko jasangarri eta eleanitza sustatzen du. Hainbat gairen inguruan jakingarriak eskaintzen dira: natura, sinesmenak, tradizioa, lanak, historia, jokoak… (bertzeren artean, 3D irudietan lezearen sorrera nolakoa izan zen ere erakusten da).

Erran.eus

Zubietako joaldunak Kantabriako Nazioarteko Maskarada Topaketan izan dira

Asociación Cultural Amigos de la Vinajera kultur elkarteak bigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Maskarada Topaketan izan dira joaldunak apirileko…
https://erran.eus/malerreka/1777544782234-zubietako-joaldunak-kantabriako-nazioarteko-maskarada-topaketan-izan-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #zubieta #ondarea

Zubietako joaldunak Kantabriako Nazioarteko Maskarada Topaketan izan dira

Asociación Cultural Amigos de la Vinajera kultur elkarteak bigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Maskarada Topaketan izan dira joaldunak apirileko azken asteburuan Kantabrian. Zubietakoaren gisa beretsuko inauteak dituzten Sardiniako Mamuthones de Mamoaida, Galizako Folions Ruais Viana do Bolo eta Entroido Ribeirao, Portugaleko Caretos de Arcas eta Caretos de Lazarim eta Arabako Zalduondokoak ere han izan ziren, giro ederrean.

Erran.eus

Ione F. Zabaleta: «Erakutsi diezaiogun Irungo Udalari eta Irungo Emakumeen Etxeari euskaraz tailerrak betetzen direla»

Ara!Gorputzek hainbat tailer antolatu ditu maiatzean. Haur, nerabe eta gazteei bideratutako tailerra maiatzaren 8an eta 22an eskainiko dute, arratsal…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1777555531615-ione-f-zabaleta-erakutsi-diezaiogun-irungo-udalari-eta-irungo-emakumeen-etxeari-euskaraz-tailerrak-betetzen-direla?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#ondarea

Ione F. Zabaleta: «Erakutsi diezaiogun Irungo Udalari eta Irungo Emakumeen Etxeari euskaraz tailerrak betetzen direla»

Ara!Gorputzek hainbat tailer antolatu ditu maiatzean. Haur, nerabe eta gazteei bideratutako tailerra maiatzaren 8an eta 22an eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etan Irungo Emakumeen Etxean. Bestalde, helduei bideratuta, osasun hormonala lantzeko tailerrean parte hartzeko deialdia luzatu dute maiatzaren 27rako. Tailerra euskaraz eskainiko da. Euskarazko tailerretako parte-hartzea betetzea zaila dela dio Ionek, horregatik, gonbita bereziki hilerokoan interesatuak dauden euskaldunei bideratu die. Izen ematea [email protected] egin daiteke.

Antxetamedia.eus

«Lezeak modu ludiko eta dinamikoan deskubritzea da bisiten helburua»

Sarako lezeetan familia guztiarendako bisita gidatuak egiten hasi da Joanes Etxebeste 'Pontx' pailazoa: «duela urtebete pasa atera zen ideia, eta Eus…
https://erran.eus/xareta/1777368174374-lezeak-modu-ludiko-eta-dinamikoan-deskubritzea-da-bisiten-helburua?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #ondarea

«Lezeak modu ludiko eta dinamikoan deskubritzea da bisiten helburua»

Sarako lezeetan familia guztiarendako bisita gidatuak egiten hasi da Joanes Etxebeste 'Pontx' pailazoa: «duela urtebete pasa atera zen ideia, eta Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Herriko Etxearen laguntzarekin sortu genuen bisita. Saiakera batzuk egin genituen urrian eta abenduan, eta Pazko astean hasi gara bisitak egiten. Arrakasta handia ukan dute; talde guziak bete dira eta Euskal Herri osoko jendea hurbildu da. Etorri ez direnek ere izanen dute ikusteko aukera aitzinerago».

Erran.eus