Dunboako baranda ballet barra bilakatuko dute igandean eskualdeko dantza klasikoko eskolek
Igandean, apirilak 18, Irungo eta Hondarribiko zortzi ballet dantza eskolek urteroko agerraldia egingo dute Dunboako kanalaren barandan. Dantzaren Na…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1776175390979-dunboako-baranda-ballet-barra-bilakatuko-dute-igandean-eskualdeko-dantza-klasikoko-eskolek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #irun #kultura

Dunboako baranda ballet barra bilakatuko dute igandean eskualdeko dantza klasikoko eskolek
Igandean, apirilak 18, Irungo eta Hondarribiko zortzi ballet dantza eskolek urteroko agerraldia egingo dute Dunboako kanalaren barandan. Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ehunka dantzari elkartuko dira 12:00etatik aurrera jendaurreko saioa eskaintzeko.
Antxetamedia.eusHondarribiko landa eremuetan zaborren eta tamaina handiko hondakinen arazoa salatu du EAJ-PNVk
Jaitzubiko auzo elkartearen aurrean dagoen edukiontzien gunean aspaldi errepikatzen ari den egoera salatu dute jeltzaleek. Aditzera eman dutenez, «oh…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1776154876841-hondarribiko-landa-eremuetan-zaborren-eta-tamaina-handiko-hondakinen-arazoa-salatu-du-eaj-pnvk?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #aktualitatea

Hondarribiko landa eremuetan zaborren eta tamaina handiko hondakinen arazoa salatu du EAJ-PNVk
Jaitzubiko auzo elkartearen aurrean dagoen edukiontzien gunean aspaldi errepikatzen ari den egoera salatu dute jeltzaleek. Aditzera eman dutenez, «ohikoa da zaborra edukiontzietatik kanpo agertzea, baita tamaina handiko hondakinak modu desegokian uztea ere». Ohartarazi dutenez, arazo hau ez da kasu isolatua, udalerriko beste landa eremu batzuetan ere gertatzen ari dela azpimarratu baitute. Hartara, indarrean diren «arauak betearazteko kontzientziazioa eta kontrola» egin dezala eskatu diote udal gobernuari.
Antxetamedia.eusRealaren kopako finala pantaila erraldoian jarraitzeko fanzone bat antolatuko dute Arrantzale auzoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, lurraldeko bost udalerritan Reala-Madrilgo Atletico taldeen arteko finala jarraitzeko fanzone bana antolatuko du…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1775814020407-realaren-kopako-finala-pantaila-erraldoian-jarraitzeko-fanzone-bat-antolatuko-dute-arrantzale-auzoan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #kirola #futbola

Realaren kopako finala pantaila erraldoian jarraitzeko fanzone bat antolatuko dute Arrantzale auzoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, lurraldeko bost udalerritan Reala-Madrilgo Atletico taldeen arteko finala jarraitzeko fanzone bana antolatuko dute apirilaren 18an. Hondarribian ekimena Itxaropena tabernak eta Basque Txuri Urdin Peñak bultzatu dute udalarekin lankidetzan. Arrantzale auzoan ezarriko dute, eta eguna girotzeko, eguerdian eta 17:30etik 20:30era txaranga, kaleko animazioak eta ikusle guztientzako jarduerak proposatuko dituzte. Realzaleen topaketaren ondoren, 21:30ean finala jarraitzeko pantaila erraldoia egongo da.
Antxetamedia.eusAdinekoen bide-segurtasuna hobetu eta istripuak saihesteko sentsibilizazio kanpaina egingo dute Hondarribian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak antolatutako “Arriskua gutxien espero duzunean dago. 100 aldiz begiratu” sentiberatze ka…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1775729640529-adinekoen-bide-segurtasuna-hobetu-eta-istripuak-saihesteko-sentsibilizazio-kanpaina-egingo-dute-hondarribian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #hezkuntza

Adinekoen bide-segurtasuna hobetu eta istripuak saihesteko sentsibilizazio kanpaina egingo dute Hondarribian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak antolatutako “Arriskua gutxien espero duzunean dago. 100 aldiz begiratu” sentiberatze kanpaina egingo dute Hondarribian, apirilaren 21ean, 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. Adineko pertsonek trafiko istripuak prebenitzeko helburua dute, izan oinezko, izan auto-gidarien kasuan ere.
Antxetamedia.eusAviation weather for San Sebastián airport in Hondarribia area (Spain) is “SPECI LESO 011118Z 33010KT 270V020 9000 FEW009 BKN013 BKN020 13/12 Q1027 RERA” : See what it means on
https://www.bigorre.org/aero/meteo/leso/en #sansebastianairport #airport #hondarribia #spain #leso #eas #metar #aviation #aviationweather #avgeek vl

San Sebastián airport in Hondarribia (Spain) aviation weather and informations LESO EAS
Aviation weather with TAF and METAR, Maps, hotels and aeronautical information for San Sebastián airport in Hondarribia (Spain)
Bigorre.orgHondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta
Hondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta.Helburua da aparkaleku arautua erosoagoa eta azkarragoa b…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774971563991-hondarribiko-udalak-tao-zerbitzua-modernizatzeko-urratsa-eman-du-makina-berriak-instalatuta?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #aktualitatea

Hondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta
Hondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta.Helburua da aparkaleku arautua erosoagoa eta azkarragoa bihurtzea.Ordainketa-sistema berriek aukera gehiago eskaintzen dizkiete erabiltzaileei. Mugikorraren bidezko ordainketa ere ahalbidetu da TelPark aplikazioarekin.Neurriak herritarren eguneroko beharrei erantzun nahi die. Igor Enparan eta Iñaki Vielba Udaltzain burua
Antxetamedia.eusIrungo terrorismoaren biktimen oroigarrian Josu Zabala Erasun estatuaren biktima ez egotea eta Melitón Manzanas omendua izatea deitoratu dute
Josu Zabala Erasun irundarra Guardia Zibilak hil zuenetik mende erdi beteko delarik, auzia mahai gainera eraman du Euskal Herriko Giza Eskubideen Beh…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1774880128738-irungo-terrorismoaren-biktimen-oroigarrian-josu-zabala-erasun?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #irun #memoria

Irungo terrorismoaren biktimen oroigarrian Josu Zabala Erasun estatuaren biktima ez egotea eta Melitón Manzanas omendua izatea deitoratu dute
Josu Zabala Erasun irundarra Guardia Zibilak hil zuenetik mende erdi beteko delarik, auzia mahai gainera eraman du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak. Estatuari aitortza eta hilketaren epaia baliogabetzeko galdegin diote, eta Irungo udalari memorialareko egoera “immorala” konpontzeko eskatu diote.
Antxetamedia.eusUnai Emeryren enpresak babestuko du Ama Guadalupekoa datozen hiru urteetan
EKIPATE BY UE markak eta Ama Guadalupekoak elkar babesean zeharkatuko dituzte Kantauri Itsasoko urak Euskolabel Ligako estropadetan uda honetan, eta …
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774720675817-unai-emeryren-enpresak-babestuko-du-ama-guadalupekoa-datozen-hiru-urteetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #kirola

Unai Emeryren enpresak babestuko du Ama Guadalupekoa datozen hiru urteetan
EKIPATE BY UE markak eta Ama Guadalupekoak elkar babesean zeharkatuko dituzte Kantauri Itsasoko urak Euskolabel Ligako estropadetan uda honetan, eta 2028 arte. Berdearen aldeko apustua egin baitu Aston Villako entrenatzaile hondarribiarrak, eta bere enpresa taldeko markak Hondarribiko Ama Guadalupekoaren brankan serigrafiatua agertzeko hitzarmena izenpetu du arraun elkartearekin.
Antxetamedia.eusZuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribiko jaiotza-tasaren apaltzearen lekuko
Larunbatean iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna eki…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774528173777-zuhaitz-eguna-ospatuko-dute-larunbatean-hondarribiko-jaiotza-tasaren-apaltzearen-lekuko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hondarribia #aktualitatea

Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribiko jaiotza-tasaren apaltzearen lekuko
Larunbatean iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna ekimen sinbolikoa bada ere, mendia basoberritzeko helburua ere badu, eta ospatzen hasi zenetik 31 urteotan izandako kopururik txikiena da aurtengoa. Hala ere, orain artean 4.042 zuhaitz landatu dituzte Jaizkibelgo eremu ezberdinetan. Guadalupen hasi ziren 1995ean, eta urteotan Larrezuri, Artzutik Portomokorako bidean, eta 2019tik San Telmo inguruko eremu berean egiten dituzte landaketak, baso txikien modura.
Antxetamedia.eusAviation weather for San Sebastián airport in Hondarribia area (Spain) is “METAR LESO 260930Z 04011KT 010V070 9999 FEW036 SCT050 09/05 Q1026” : See what it means on
https://www.bigorre.org/aero/meteo/leso/en #sansebastianairport #airport #hondarribia #spain #leso #eas #metar #aviation #aviationweather #avgeek vl

San Sebastián airport in Hondarribia (Spain) aviation weather and informations LESO EAS
Aviation weather with TAF and METAR, Maps, hotels and aeronautical information for San Sebastián airport in Hondarribia (Spain)
Bigorre.org