[BIDEOA] Kontzertu pedagogikoak eskaini dituzte Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak bi kontzertu pedagogiko eskaini zituen asteazkenean Berako Kultur Etxean. Eskualde osoko 350 haurrek parte…
https://erran.eus/bortziriak/1778234490386-bideoa-kontzertu-pedagogikoak-eskaini-dituzte-berako-isidoro-fagoaga-udal-musika-eskolako-ikasleek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura

[BIDEOA] Kontzertu pedagogikoak eskaini dituzte Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak bi kontzertu pedagogiko eskaini zituen asteazkenean Berako Kultur Etxean. Eskualde osoko 350 haurrek parte hartu zuten. Lehenengoa, zortzi urte arteko umeei zuzendutako ipuin musikal antzeztua eskaini zuten eta bigarrenean emozioak landu zituzten eta zortzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoentzako zuzendutakoa izan zen. 

Erran.eus

Bukatu dituzte San Miguel eta Zubizabal zubien arteko bidea eta Zubizabal jostalekuko obrak

Paseoan ibiltzeko, kirola egiteko eta jostetan aritzeko bi leku berri egokitu dituzte Beran. Berako Udalaren ekimenez, bizikleta bidea egin dute San …
https://erran.eus/bortziriak/1778221787192-bukatu-dituzte-san-miguel-zubiaren-eta-zubixabalen-arteko-bidea-eta-parkea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #gizartea

Bukatu dituzte San Miguel eta Zubizabal zubien arteko bidea eta Zubizabal jostalekuko obrak

Paseoan ibiltzeko, kirola egiteko eta jostetan aritzeko bi leku berri egokitu dituzte Beran. Berako Udalaren ekimenez, bizikleta bidea egin dute San Miguel zubian hasi eta Zubizabaleraino, eta Zubizabalen bertan haurrentzako parkea, kirola egiteko makinak eta mahaiak paratu dituzte.

Erran.eus

Liga sakelan, eskubaloi kopako finalaren bila lehiatuko dira Errekako gizonezkoak eta emakumeak asteburuan

Futbolean, maila autonomikoko txapeldun izan daiteke Doneztebe eta mailaz igotzeko lehian Giltxaurdin jokatuko du Baztanek.
Apirileko azken eta maia…
https://erran.eus/mendialdea/1778149963715-liga-sakelean-eskubaloi-kopako-finalaren-bila-lehiatuko-dira-errekako-gizonezkoak-eta-emakumeak-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #lekaroz #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola #futbola

Liga sakelan, eskubaloi kopako finalaren bila lehiatuko dira Errekako gizonezkoak eta emakumeak asteburuan - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, maila autonomikoko txapeldun izan daiteke Doneztebe eta mailaz igotzeko lehian Giltxaurdin jokatuko du Baztanek. Apirileko azken eta maiatzeko lehen asteburuak aski kitzikagarriak izan dira eskualdeko kirol taldeentzat, batez ere Doneztebeko futbol eta eskubaloi taldeentzat, baina lehiak oraindik aitzinera segitzen du. Errekako gizonezkoek eta emakumeek, liga irabazi ondotik eta sektorea jokatu aitzinetik, kopa dute amets eta ez dute atsedenerako tarterik. Gizonezkoek finalerdietako partida dute larunbat arratsaldean Doneztebeko kiroldegian eta emakumeek lehen faseko azken partida igande eguerdian Donezteben. Irabazten badute, finalerdietan izanen dira. Futbolean, hirugarren mailarako igoera lortu ondotik, matematikoki maila autonomikoko txapeldun izan daiteke asteburu honetan Doneztebe. Baztan, bere aldetik, promozioko hirugarren postuari eutsi nahiko dio larunbatean Giltxaurdin eta, zergatik ez, igoera zuzeneko aukera ematen duen bigarren postura hurbildu. Gipuzkoako ligan, Beti Gaztek etxean jokatuko du, ohorezko maila mantenduko duela segurtatuta dagoeneko eta Gure Txokoa Donostian ariko da, preferentera igotzeko aukerak agortuta dituela. Errugbian, departamentuko txapeldun izan ondotik, Frantziako txapelketako final hogeita hamabirenak jokatuko diru Sarako Izarrak.

Erran.eus

Berako Labiaga eta Sarako Olhain ikastolek bat egin dute Benta Beltzan

Bazen denbora bat, nola Berako Labiaga Ikastolaren aldetik, hala Sarako Olhain Ikastolaren aldetik, zerbait elkarrekin egin beharra sentitzen zutela.…
https://erran.eus/mendialdea/1778144699877-berako-labiaga-eta-sarako-olhain-ikastolek-bat-egin-dute-benta-beltzan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #sara #euskara

Berako Labiaga eta Sarako Olhain ikastolek bat egin dute Benta Beltzan

Bazen denbora bat, nola Berako Labiaga Ikastolaren aldetik, hala Sarako Olhain Ikastolaren aldetik, zerbait elkarrekin egin beharra sentitzen zutela. Hori dela eta, maiatzaren 3an elkartu dira Benta Beltzan. «Elkartu gara iruditzen zaigulako gure antzinako belaunaldikoek, guk dugun baino harreman hurbilagoa zutela elkarrekin, eta Beratik Sararat edo Saratik Berarat aiseago mugitzen zirela, izan lanerako edo izan bestarako. Nolabait errateko ez zegoela batetik bertzera hainbertze distantzia. Orain ere bi herriak lehengo distantzia berera daude, mendiak ez dira handitu, baina jendea urrunago bezala dabil, eta gura aldean asetzen ditugu gure behar gehienak, eta ez dugu aunitzetan bertze alde horretan zer gertatzen den ere jakiten», diote oharrean.

Erran.eus

Larun Haizpe elkarteko zuzendaritza berria «gogotsu» hasi da lanean

Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak bide berria hasi du ordezkari berriekin. Jende berria sartu da zuzendaritzan, et…
https://erran.eus/bortziriak/1778147505408-larun-haizpe-elkarteko-zuzendaritza-berria-gogotsu-hasi-da-lanean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #ekonomia

Larun Haizpe elkarteko zuzendaritza berria «gogotsu» hasi da lanean

Larun Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak bide berria hasi du ordezkari berriekin. Jende berria sartu da zuzendaritzan, eta «indarberrituta» eta «gogoz» ari dira. Azaldu dutenez, «erronka, ekintza eta ideia berritzaileak» dituzte eta bazkide denen «kezkak eta beharrak» ase nahi dituzte.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak bi kontzertu pedagogiko eskaini ditu

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak bi kontzertu pedagogiko eskaini ditu maiatzaren 6an Berako Kultur Etxean. Lehenengoa, asteazkenean 09:30ea…
https://erran.eus/bortziriak/1778142897469-argazkiak-berako-isidoro-fagoaga-udal-musika-eskolak-bi-kontzertu-pedagogiko-eskaini-ditu?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura

[ARGAZKIAK] Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak bi kontzertu pedagogiko eskaini ditu

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak bi kontzertu pedagogiko eskaini ditu maiatzaren 6an Berako Kultur Etxean. Lehenengoa, asteazkenean 09:30ean egin dute, eta zortzi urte arteko umeei zuzendutako ipuin musikal antzeztua eskaini dute. Bigarren  saioan, 11:30ean, emozioak landu dituzte eta zortzi eta hamabi urte bitarteko gaztetxoentzako zuzendutakoa izan da. Eskualde osoko 350 haurrek parte hartu dute.

Erran.eus

Larunbatean Beran ariko den Jeiki Abesbatzako zuzendari den Vinaixa Gartziarekin egon gara

Leitzako Jeiki Abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbat honetan Beran. Vinaixa Gartzia zuzendariarekin egon gara.
https://erran.eus/bortziriak/1778066126880-larunbatean-beran-ariko-den-jeiki-abesbatzako-zuzendaria-den-vinaixa-gartziarekin-egon-gara?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura #xorroxin #irratia

Larunbatean Beran ariko den Jeiki Abesbatzako zuzendari den Vinaixa Gartziarekin egon gara

Leitzako Jeiki Abesbatzak emanaldia eskainiko du larunbat honetan Beran. Vinaixa Gartzia zuzendariarekin egon gara.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako ikasgelak plazara atera dira

Nafarroa osoko ikastolek Nafarroako Gobernu Hezkuntza Departamenduak hartutako «erabaki arbitrarioak bertan behera utzi dezan exijitzeko» elkarretara…
https://erran.eus/bortziriak/1778141444693-argazkiak-baztan-labiaga-eta-tantirumairu-ikastoletako-ikasgelak-plazara-atera-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #bera #lesaka #hezkuntza

[ARGAZKIAK] Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako ikasgelak plazara atera dira

Nafarroa osoko ikastolek Nafarroako Gobernu Hezkuntza Departamenduak hartutako «erabaki arbitrarioak bertan behera utzi dezan exijitzeko» elkarretaratzeak egin dituzte maiatzaren 6an. Ikasgelak kalera atera dituzte Nafarroako hamabortz herritan, tartean Baztanen, Beran eta Lesakan. Baztan, Labiaga eta Tantirumairu ikastoletako ikasle, irakasle, langile, guraso eta laguntzaileak Elizondoko Foruen Plazan, Berako Herriko Etxeko Plazan eta Lesakako Plaza Zaharrean elkartu ziren eta eskualdeko eta Nafarroa osoko ikastolen aldarrikapena irakurri zuten.

Erran.eus

Jeiki Abesbatzak kontzertua emanen du larunbatean Beran

Euskal soinu ondarearen ibilbideak zikloa abiatu zuen apirilaren 25ean Leitzako Jeiki Abesbatzak. Lehenbiziko kontzertua Elizondon egin zuen, eta hur…
https://erran.eus/bortziriak/1778135674780-jeiki-abesbatzak-kontzertua-emanen-du-larunbatean-beran?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura

Jeiki Abesbatzak kontzertua emanen du larunbatean Beran - Bortziriak - 2026-05-09 - Erran.eus

Euskal soinu ondarearen ibilbideak zikloa abiatu zuen apirilaren 25ean Leitzako Jeiki Abesbatzak. Lehenbiziko kontzertua Elizondon egin zuen, eta hurrengoa Beran izanen da. Maiatzaren 9an 19:00etan Kultur Etxean eginen dute emanaldia.

Erran.eus

Laugarrenez Herri Haitada ospatuko da maiatzaren 23an

Aurten Berak eginen die harrera herri-mugakideei: Sara, Urdazubi, Ainhoa, Etxalar eta Zugarramurdiri. Muga inposatuen gainetik, euskarak batzen gaitu…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1778064412997-laugarrenez-herri-haitada-ospatuko-da-maiatzaren-23an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bera #bortziriak #euskara

Laugarrenez Herri Haitada ospatuko da maiatzaren 23an

Aurten Berak eginen die harrera herri-mugakideei: Sara, Urdazubi, Ainhoa, Etxalar eta Zugarramurdiri. Muga inposatuen gainetik, euskarak batzen gaituela aldarrikatuz

Antxetamedia.eus