Gaizka Ormaza: «Hemen ezin da aurrera egin politika arloan ez bada aintzat hartzen nondik gatozen, zer garen eta zer nahi dugun»
Cerdanyola del Vallesen eta Burgosen erail zituzten 1975eko irailaren 27an Juan Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi Etxeberria. Hain zuzen, duela 50…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1758705834204-gaizka-ormaza-hemen-ezin-dela-aurrera-egin-politika-arloan-ez-bada-aintzat-hartzen-nondik-gatozen-zer-garen-eta-zer-nahi-dugun?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bera #biriatu #bortziriak #hendaia #hondarribia #irun #lesaka #urrunapausu #historia
Gaizka Ormaza: «Hemen ezin da aurrera egin politika arloan ez bada aintzat hartzen nondik gatozen, zer garen eta zer nahi dugun»
Cerdanyola del Vallesen eta Burgosen erail zituzten 1975eko irailaren 27an Juan Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi Etxeberria. Hain zuzen, duela 50 urte, FRAPeko hiru militanterekin batera (José Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz), gerra kontseilu batean epaitu zituzten, eta Francoren erregimenak burututako azken heriotza zigorrak ezarri zizkieten. Haizea eta Sustraiak fundazioak haien memoria ohoratzea du xede, eta bertako kide den Gaizka Ormaza izan dugu gurean, egun hura gogoratu eta bizitakoa partekatzeko.