121 erakusketari bilduko ditu Bioterra 2026k Ficoban
Ekainaren 5etik 7ra egingo da Bioterra 2026 Ficoban, bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko erreferentziazko azoka ekologikoa. 23. edizio hon…
https://antxetamedia.eus/irun/1780499172990-121-erakusketari-bilduko-ditu-bioterra-2026k-ficoban?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #hezkuntza

121 erakusketari bilduko ditu Bioterra 2026k Ficoban
Ekainaren 5etik 7ra egingo da Bioterra 2026 Ficoban, bizimodu jasangarri eta osasungarriaren aldeko erreferentziazko azoka ekologikoa. 23. edizio honetan, 120 enpresa erakusle eta 50 jarduera baino gehiago bilduko dira, elikadura ekologikoa, ongizatea eta kontsumo arduratsua ardatz hartuta. “Irauten duena zaintzen dugu” lelopean, publiko guztiari zuzendutako proposamen praktiko eta inspiratzaileak eskainiko ditu azokak. Gai honi buruz hitz egiteko gurekin dugu Maialen Gaztañaga.
Antxetamedia.eusIrungo jaietako San Juan plazako ekitaldi nagusiak denen eskura jarriko dituzte
Puro Relajo, Mikel Erentxun, Chenoa, Henry Mendez eta Jamaica Show taldeen kontzertuak eta ekainaren 23ko San Juan suaren ekitaldiaz gozatzeko aukera…
https://antxetamedia.eus/irun/1780473487860-irungo-jaietako-kontzertu-eta-ekitaldi-nagusiak-denen-eskura-jarriko-dituzte?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #aktualitatea

Irungo jaietako San Juan plazako ekitaldi nagusiak denen eskura jarriko dituzte - Irun - Antxetamedia.eus
Puro Relajo, Mikel Erentxun, Chenoa, Henry Mendez eta Jamaica Show taldeen kontzertuak eta ekainaren 23ko San Juan suaren ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute mugikortasun urriko pertsonek aurten ere. Haientzako erreserbatutako 20 lagunentzako espazio goratu bat instalatu du Irungo Udalak, jaiak irundar guztientzako irisgarri izan daitezen. Lekua udalaren webgunean aldez aurretik erreserbatu beharko da, emanaldia hasi baino bi egun lehenago arte.
Antxetamedia.eusCAF tren-ekoizlea Gazako genozidioaren konplize dela salatuko dute Irunen larunbatean
Irun Palestinarekin kolektiboak mobilizatzera deitu du ekainaren 6an, larunbatean, Irungo San Juan plazan. "Gerra eta genozidioekin ez dugu kolaborat…
https://antxetamedia.eus/irun/1780433792025-caf-tren-ekoizlea-gazako-genozidioaren-konplize-dela-salatuko-dute-irunen-larunbatean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #elkartasuna

CAF tren-ekoizlea Gazako genozidioaren konplize dela salatuko dute Irunen larunbatean - Irun - Antxetamedia.eus
Irun Palestinarekin kolektiboak mobilizatzera deitu du ekainaren 6an, larunbatean, Irungo San Juan plazan. "Gerra eta genozidioekin ez dugu kolaboratu nahi!" lelopean, Israelek Palestinan, Libanon eta Iranen darabilen eraso estrategiari aski dela adierazteko, eta CAF tren-ekoizle enpresari Jerusalemgo apartheidaren tren proiektua bertan behera utz dezan eskatzeko elkartuko dira San Juan plazan. Elkarretaratzea 13:00ean egingo dute, baina aurretik haurrentzako tailerrak antolatu dituzte.
Antxetamedia.eus`Txotxongiloak Parkean´ antolatu dute Sanmartzialetan «euskara emozioekin lotzeko eta jai eredu ezberdin bat proposatzeko»
OMAK elkarteak "Txotxongiloak Parkean" ekimena antolatu du ekainaren 23tik 26ra Irungo Euskara arloaren babesarekin. Sanmartzial bete betean, haur et…
https://antxetamedia.eus/irun/1780404102877-txotxongiloak-parkean-antolatu-dute-sanmartzialetan-euskara-emozioekin-lotzeko-eta-jai-eredu-ezberdin-bat-proposatzeko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #euskara

`Txotxongiloak Parkean´ antolatu dute Sanmartzialetan «euskara emozioekin lotzeko eta jai eredu ezberdin bat proposatzeko» - Irun - Antxetamedia.eus
OMAK elkarteak "Txotxongiloak Parkean" ekimena antolatu du ekainaren 23tik 26ra Irungo Euskara arloaren babesarekin. Sanmartzial bete betean, haur eta familien gozagarri izango diren txotxongilo emanaldiak programatu dituzte euskaraz, Sargia parkean lau egunez. Eguerdian izango dira ikusgarriak, goi mailako konpainien eskutik. Ekainaren 23an, Ameztu Antzerkia konpainiak "Kay Robot" obra modernoa aurkeztuko du. Ekainaren 24an, "Katxaruloren Alaba" ikusgarria izango da, Mirari Urruzolaren eskutik. Eta ekainaren 25ean Bilboko El Tenderete talde ospetsuaren "Hamaika gatazka" obraren ondotik, ekainaren 26an, Familientzako Kabareta izango da jaialditxoa amaitzeko.
Antxetamedia.eusNeandertalen gainbehera ezagutzeko bi aste gehiago emango ditu Oiasso Museoak
Oiasso Museoak Europako Subsilience ikerketa-proiektuaren berri ematen duen Neandertalei buruzko aldi baterako erakusketa ekainaren 14a arte luzatuko…
https://antxetamedia.eus/irun/1780388225770-neandertalen-gainbehera-ezagutzeko-bi-aste-gehiago-emango-ditu-oiasso-museoak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #kultura

Neandertalen gainbehera ezagutzeko bi aste gehiago emango ditu Oiasso Museoak
Oiasso Museoak Europako Subsilience ikerketa-proiektuaren berri ematen duen Neandertalei buruzko aldi baterako erakusketa ekainaren 14a arte luzatuko du. Ekainaren 12an, 19:30ean, erakusketaren komisarioak komentatutako bisita antolatu dute Europako Arkeologia Jardunaldiak direla eta. EvoAdapta Giza Eboluzioaren ikerketa-taldeko Ana Belen Marin-Arroyok eskainiko du, zehazki, Errenteriako Aitzbitarte kobazuloko indusketen berri emango du.
Antxetamedia.eus'Beti itzultzen naizen tokia' lelopean Irungo dendak suspertzeko kanpaina berria abian jarri dute
Urte bukaera arte sare sozialetan kanpaina egingo dute Irungo Udalak lagunduta, baina euskarri digitalean oinarritutako kanpaina izango bada ere, mer…
https://antxetamedia.eus/irun/1779956132111-beti-itzultzen-naizen-tokia-lelopean-irungo-dendak-suspertzeko-kanpaina-berria-abian-jarri-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #ekonomia

'Beti itzultzen naizen tokia' lelopean Irungo dendak suspertzeko kanpaina berria abian jarri dute
Urte bukaera arte sare sozialetan kanpaina egingo dute Irungo Udalak lagunduta, baina euskarri digitalean oinarritutako kanpaina izango bada ere, merkatarien eta bezeroen arteko aurrez aurreko harremanak balioan jarri nahi dituzte, auzoak biziarazi eta bezero eta saltzaileen arteko konfiantzazko harremanak aldea egiten duela oroitaraziz.
Antxetamedia.eusMeliton Manzanas torturatzailearen biktimei justizia eta egia zor zaielako mozioa bozkatuko da Irunen
Meliton Manzanas torturatzaileari aitortutako 50etik gora «domina eta ohoreak» baliogabetzeko mozioa aurkeztuko du Egiari Zor fundazioak ostiraleko I…
https://antxetamedia.eus/irun/1779895270676-meliton-manzanas-torturatzailearen-biktimei-justizia-eta-egia-zor-zaielako-mozioa-bozkatuko-da-irunen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #memoria

Meliton Manzanas torturatzailearen biktimei justizia eta egia zor zaielako mozioa bozkatuko da Irunen - Irun - Antxetamedia.eus
Meliton Manzanas torturatzaileari aitortutako 50etik gora «domina eta ohoreak» baliogabetzeko mozioa aurkeztuko du Egiari Zor fundazioak ostiraleko Irungo udal osoko bilkuran. Diktadura frankistaren garaietan hasi eta 1968ko abuztuaren 2an ETAk Irunen hil zuen artean, Gipuzkoako Polizia Politiko Sozialaren Brigadako buruak eragindako errepresioaren biktimen zerrenda luzea bada ere, torturatzailea Irungo Terrorismoaren Biktimen Oroigarrian agertzen da. Ohore horiek mantentzeak «legearen izpiritua eta letra urratzea» dakarrelako, eta estatu demokratiko baten «printzipio etikoekin talka» egiten duelako, mozioaren alde egin dezaten interpelatu dituzte udal talde politikoak.
Antxetamedia.eusPintaketa misoginoak ezabatzeagatik 3.000 euroko isuna ezarri die Irungo Udalak GKS eta Itaiako militanteei
Joan den azaroan Irungo erdigune osoan agertu ziren pintaketa homofobo eta misoginoak ezabatzeko lanetan ari zirela identifikatu zituzten udaltzainek…
https://antxetamedia.eus/irun/1779878330195-pintaketa-misoginoak-ezabatzeagatik-3000-euroko-isuna-ezarri-die-irungo-udalak-gks-eta-itaiako-militanteei?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #aktualitatea

Pintaketa misoginoak ezabatzeagatik 3.000 euroko isuna ezarri die Irungo Udalak GKS eta Itaiako militanteei - Irun - Antxetamedia.eus
Joan den azaroan Irungo erdigune osoan agertu ziren pintaketa homofobo eta misoginoak ezabatzeko lanetan ari zirela identifikatu zituzten udaltzainek GKS eta Itaiako zenbait militante, eta orain 3.000 euroko isuna iritsi zaie. "Irungo Udalaren hipokresiari stop. Zentsurarik ez” lelopean kanpainari ekin diote, eta isunak kentzeko eskatzeaz gain, «lan militantea despenalizatzeko» propaganda politikoari lotutako «zentsura» ahalbidetzen duen udal ordenantza aldatzea exijitzen dute.
Antxetamedia.eusIrungo Udalak 70.000 euroko laguntza zuzena esleitu zuen astelehenean Europako OCR Txapelketa antolatzeko, baina Israelgo taldeen parte hartzeak kolokan jarri du dena
AZKEN EGUNERAKETA: Irungo Udalak atzo aurreikusia zuen OCR Europako Txapelketaren aurkezpena bertan behera utzi zuen, BDZ Euskal Herria kolektiboak «…
https://antxetamedia.eus/irun/1779803528947-europako-ocr-txapelketan-israelgo-taldeen-partehartzeari-buruzko-polemika-aztertzeko-bilera-deitu-du-irungo-udalak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #aktualitatea

Irungo Udalak 70.000 euroko laguntza esleitu zuen astelehenean bertan Europako OCR Txapelketa antolatzeko, baina Israelgo taldeen presentziak kolokan jarri du dena
AZKEN EGUNERAKETA: Irungo Udalak atzo aurreikusia zuen OCR Europako Txapelketaren aurkezpena bertan behera utzi zuen, BDZ Euskal Herria kolektiboak «euskal erakundeen jarrera zinikoa» salatu ondoren. Azken orduko bilera egin zuten udal ordezkariek, eta Europako OCR Federazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan daude, maiatzaren 28tik 31ra Irunen ospatuko den txapelketan Isralego taldeen partehartzeari buruz erabaki bat hartzeko. Irungo Udalak 70.000 euroko dirulaguntza zuzena esleitu zion antolakuntzako Espainiako OCRA elkarteari joan den maiatzaren 25ean bertan. Israeli boikota, desinbertsioa eta zigorrak aldarrikatzen dituen kolektiboak, eta horri aurre egiteko mobilizatzeko prest agertu da.
Antxetamedia.eusBidasoatik Kanarietara: migrazioa eta elkartasuna ardatz Urmuga 2026an
Urmuga 2026 egitasmoak muga fisiko eta sinbolikoei buruz hausnartzeko gonbita egingo du aurten ere, musika, mendia eta elkartasuna uztartuz. Zazpigar…
https://antxetamedia.eus/irun/1779865934350-bidasoatik-kanarietara-migrazioa-eta-elkartasuna-ardatz-urmuga-2026an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #hezkuntza

Bidasoatik Kanarietara: migrazioa eta elkartasuna ardatz Urmuga 2026an
Urmuga 2026 egitasmoak muga fisiko eta sinbolikoei buruz hausnartzeko gonbita egingo du aurten ere, musika, mendia eta elkartasuna uztartuz. Zazpigarren edizioak Euskal Herria eta Kanariar Uharteak lotuko ditu, migrazioaren errealitatea eta mugetan gertatzen diren tragediak ikusgarri eginez. Uztailaren 18an, Irun izango da egitarauaren nagusia, Bidasoa ibaiaren inguruan egingo den omenaldi artistiko eta herrikoiarekin. Ekitaldiak memoria, kultura eta salaketa soziala uztartuko ditu, hainbat artistaren parte-hartzearekin. Migel Zeberio, Urmuga kultur elkarteko eta Et Incarnatus orkestrako zuzendariarekin hitzegin dugu
Antxetamedia.eus