Urruñarrei bigarren itzulian zer bozkatzen duten hausnartzeko eskatu die Filipe Aramendik
Orotara 1.935 bozkarekin, orain dela sei urte baino 300 gehiago eskuratu arren, Elgarrekin Urruña taldea bigarren iristen da martxoaren 22ko bozketar…
https://antxetamedia.eus/urruna-pausu/1773657282500-urrunarrei-bigarren-itzulian-zer-bozkatzen-duten-hausnartzeko-eskatu-die-filipe-aramendik?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#urrunapausu #politika

Urruñarrei bigarren itzulian zer bozkatzen duten hausnartzeko eskatu die Filipe Aramendik
Orotara 1.935 bozkarekin, orain dela sei urte baino 300 gehiago eskuratu arren, Elgarrekin Urruña taldea bigarren iristen da martxoaren 22ko bozketara. Sebastien Etxebarne enpresariaren Ongi Bizi Urruñan taldeak %36,86 egin du, 2.030 bozka eskuratuta. Filipe Aramendi auzapezak urruñarrei kasu egiteko eskatu die, bere lantaldea balioan jarri du, eta agintaldi honetan abian jarritako proiektuak ezeztatuak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Antxetamedia.eusMugaldeko Udalekuetan izena emateko aukera martxoaren 31ra arte
Udaleku ibiltaria Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, eta egunez egun Sara arteko ibilbidea osatuko dute, Oiartzundik eta gero Urruñatik igarota. 20…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1772504045202-mugaldeko-udalekuetan-izen-emateko-aukera-martxoaren-31ra-arte?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bortziriak #urrunapausu #aktualitatea

Mugaldeko Udalekuetan izena emateko aukera martxoaren 31ra arte
Udaleku ibiltaria Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, eta egunez egun Sara arteko ibilbidea osatuko dute, Oiartzundik eta gero Urruñatik igarota. 2011-2012 urteetan jaiotako gazteei zuzenduta dago, eta herriz herri jarduera ezberdinak eginen dituzte euskal kultura ardatz hartuta, euskalki ezberdinak ezagutuz eta muga administratiboak gaindituz.
Antxetamedia.eusM8ko eskualdeko martxak Hendaiatik Hondarribira egingo du "Beste mundu bat feminismotik" aldarrikatzeko
M8 Asanblada Feminista Bidasoak antolatuta, martxa feminista erreibindikatzailea Pausu-Hendaiatik abiatuko da 11:00etan, eta Santiago zubia zeharkatu…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1772012498409-m8ko-eskualdeko-martxak-hendaiatik-hondarribira-egingo-du-beste-mundu-bat-feminismotik-aldarrikatzeko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #hondarribia #irun #urrunapausu #berdintasuna

M8ko eskualdeko martxak Hendaiatik Hondarribira egingo du "Beste mundu bat feminismotik" aldarrikatzeko - Behe bidasoa - Antxetamedia.eus
M8 Asanblada Feminista Bidasoak antolatuta, martxa feminista erreibindikatzailea Pausu-Hendaiatik abiatuko da 11:00etan, eta Santiago zubia zeharkatuta, Hondarribiko San Pedro kaleraino joango da, 12:00etan Irungo Zabaltza plazan ere manifestua irakurtzeko geldialdia egin ondoren.
Antxetamedia.eusFilipe Aramendi: «Egitekoa den lana ez da bukatu oraino, dinamika positibo eta sortzaile bat dago nire inguruan»
Martxoaren 15 eta 22ko hauteskundeetarako Elgarrekin Urruñak «zerrenda gaztetua» aurkeztu du 12 zerrendakide berriekin. Filipe Aramendi egungo auzape…
https://antxetamedia.eus/urruna-pausu/1768912652655-filipe-aramendi-egitekoa-den-lana-ez-da-bukatu-oraino-dinamika-positibo-eta-sortzaile-bat-dago-nire-inguruan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#urrunapausu #politika

Filipe Aramendi: «Egitekoa den lana ez da bukatu oraino, dinamika positibo eta sortzaile bat dago nire inguruan»
Martxoaren 15 eta 22ko hauteskundeetarako Elgarrekin Urruñak «zerrenda gaztetua» aurkeztu du 12 zerrendakide berriekin. Filipe Aramendi egungo auzapeza buru izanen da, «herriko sukaldeari lotutako baratze eremua eta tokiko elikadura bultzatzeko, Iturluxiako 89 bizitegien proiektua bururaino eramatea» lehentasunetan emanik. Programa osoa berantago plazaratuko dute.
Antxetamedia.eusErrolda eguneratzeko bisitak egingo dituzte teknikariek Hendaia eta Urruñan
Urtarrilaren 15etik otsailaren 21era errolda eguneratzeko kanpainari ekingo diote Hendaian eta Urruñan. INSEE erakundeak urtero 10.000 biztanle baino…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1768211654160-errolda-eguneratzeko-bisitak-egingo-dituzte-teknikariek-hendaia-eta-urrunan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #urrunapausu #aktualitatea

Errolda eguneratzeko bisitak egingo dituzte teknikariek Hendaia eta Urruñan
Urtarrilaren 15etik otsailaren 21era errolda eguneratzeko kanpainari ekingo diote Hendaian eta Urruñan. INSEE erakundeak urtero 10.000 biztanle baino gehiagoko herrietan, biztanleen %8aren gainean egiten du inkesta, errolda eguneratzen joateko. Etxez etxeko bisitak eginen dituzte teknikari erroldatzaileek.
Antxetamedia.eusUrtearen gurpil errituala
Joseba Aurkenerenak “Urtearen gurpil errituala” izenburuko artikulua argitaratu berri du. Testuan, euskal arbasoen mundu-ikuskeran urtearen eta denbo…
https://antxetamedia.eus/urruna-pausu/1767367576027-urtearen-gurpil-errituala?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#urrunapausu #hezkuntza

Urtearen gurpil errituala
Joseba Aurkenerenak “Urtearen gurpil errituala” izenburuko artikulua argitaratu berri du. Testuan, euskal arbasoen mundu-ikuskeran urtearen eta denboraren zikloak izan duen garrantzia azaltzen du. Neolitotik abiatuta, eguzkiaren eta ilargiaren mugimenduek bizitza eta laborantza nola gidatzen zituzten azaltzen da. Josebarekin hitzegin dugu
Antxetamedia.eus"Urrezko bihotza" Xerar Urrutiaren kantu berria
Xerar Urrutiak kantu berri bat aurkeztu digu, “Urrezko bihotza” izenekoa. Abestiak adiskidetasuna du ardatz, neska eta mutil baten arteko harreman zi…
https://antxetamedia.eus/urruna-pausu/1767092994105-urrezko-bihotza-xerar-urrutiaren-kantu-berria?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#urrunapausu #hezkuntza

"Urrezko bihotza" Xerar Urrutiaren kantu berria - Urruna-pausu - Antxetamedia.eus
Xerar Urrutiak kantu berri bat aurkeztu digu, “Urrezko bihotza” izenekoa. Abestiak adiskidetasuna du ardatz, neska eta mutil baten arteko harreman zintzo eta berezi hori oinarri hartuta. 2026Ko urte hasieran beste bi kantu grabatuko dituztela aurreratu digu. Xerar Urrutiarekin hitzegin dugu
Antxetamedia.eusAHTaren «arazo ekologiko, sozial eta demokratikoa» aztertzeko hitzaldia antolatu dute Urruñan
Abenduaren 5ean (19:30ean), Iturbidea gelan, AHTari buruzko hitzaldia antolatu dute Bizi!, CADE eta ELA sindikatuko kideek diskurtso ofizialen gibele…
https://antxetamedia.eus/urruna-pausu/1764245316325-ahtaren-arazo-ekologiko-sozial-eta-demokratikoa-aztertzeko-hitzaldia-antolatu-dute-urrunan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#urrunapausu #aktualitatea

AHTaren «arazo ekologiko, sozial eta demokratikoa» aztertzeko hitzaldia antolatu dute Urruñan
Abenduaren 5ean (19:30ean), Iturbidea gelan, AHTari buruzko hitzaldia antolatu dute Bizi!, CADE eta ELA sindikatuko kideek diskurtso ofizialen gibelean dagoena argitzeko. AHTak ingurumenaren, jendartearen eta demokraziaren ikuspegitik ekartzen dituen arazoak aztertuko dituzte.
Antxetamedia.eusUrruña Kultur Aldizkariaren 7. ale berria aurkeztu dute
Urruña Kultur Aldizkariak bere 7. alea plazaratu du, Urrunaga elkartearen urtekari gisa. Ale berria Loraldi Berrin, Urruñako liburu eta diska azokan,…
https://antxetamedia.eus/urruna-pausu/1763711095317-urruna-kultur-aldizkariaren-7-ale-berria-aurkeztu-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#urrunapausu #hezkuntza

Urruña Kultur Aldizkariaren 7. ale berria aurkeztu dute
Urruña Kultur Aldizkariak bere 7. alea plazaratu du, Urrunaga elkartearen urtekari gisa. Ale berria Loraldi Berrin, Urruñako liburu eta diska azokan, aurkeztuko dute azaroaren 30ean. 135 orrialdeko lan mardula da, gehienbat euskaraz idatzia. Urruña eta euskal kulturaren inguruko eduki aberatsak biltzen ditu. Joseba Aurkenerena, idazlea eta Urrunaga elkarteko kidearekin hitzegin dugu
Antxetamedia.eusUrruña eta Bidasoaldea usoen Europako migrazio pasabide nagusia bilakatu dira
GIFS France erakundeak eta ehiza elkarteen federazioak emandako datuen arabera, aste honetan 550.000 usomandok trabeskatu dute Urruña, Sara, Banka et…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1762422006612-urruna-eta-bidasoaldea-usoen-europako-migrazio-pasabide-nagusia-bilakatu-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#irun #urrunapausu #aktualitatea

Urruña eta Bidasoaldea usoen Europako migrazio pasabide nagusia bilakatu dira
GIFS France erakundeak eta ehiza elkarteen federazioak emandako datuen arabera, aste honetan 550.000 usomandok trabeskatu dute Urruña, Sara, Banka eta Arnegitik Iberiar Penintsularako bidean, eta gehienak kostaldera jotzen dute, Bidasoaldetik Tolosako norantza hartzeko. Azaroaren 4an 335.000 uso iragan ziren Urruña gainetik, eta Txingudiko kostaldean bando ugari begiztatu ziren.
Antxetamedia.eus