Motxiladun haurren bizipenak bilduko dituen "Izan zirenen alabak" mahai-ingurua antolatu du Antxeta Irratiak Enbata gaztetxean
Gatazka politikoaren ondorioak lehen pertsonan bizi izan dituzten preso, errefuxatu eta iheslarien alabak gonbidatu ditu Antxeta Irratiak haien lekuk…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1780475258746-motxiladun-haurren-bizipenak-bilduko-dituen-izan-zirenen-alabak-mahai-ingurua-antolatu-du-antxeta-irratiak-enbata-gaztetxean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #aktualitatea

Motxiladun haurren bizipenak bilduko dituen "Izan zirenen alabak" mahai-ingurua antolatu du Antxeta Irratiak Enbata gaztetxean - Hendaia - Antxetamedia.eus
Gatazka politikoaren ondorioak lehen pertsonan bizi izan dituzten preso, errefuxatu eta iheslarien alabak gonbidatu ditu Antxeta Irratiak haien lekukotasunen berri emateko. Hendaiako Enbata gaztetxea, ekainaren 5ean (18:30ean) mahai-ingurua antolatu du irrati elkarteak "Izan zirenen alabak" podcastarekin egindako memoria historikoaren inguruko ariketan sakontzeko.
Antxetamedia.eusHendaiako Futbol 7 txapelketak Sagardo egunarekin bat egingo du aurten
Ekainaren 13an preso eta iheslari politikoen aldeko Hendaiako Futbol 7 txapelketa ospatuko da Ondarraitz hondartzan. Aurtengo edizioak, gainera, Hend…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1780411602118-hendaiako-futbol-7-txapelketak-sagardo-egunarekin-bat-egingo-du-aurten?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #hezkuntza

Hendaiako Futbol 7 txapelketak Sagardo egunarekin bat egingo du aurten
Ekainaren 13an preso eta iheslari politikoen aldeko Hendaiako Futbol 7 txapelketa ospatuko da Ondarraitz hondartzan. Aurtengo edizioak, gainera, Hendaiako Sagardo Eguna izango du bidelagun, egun osoko egitarau oparoarekin. Goizean futbol partidak eta bazkaria izango dira protagonista, eta arratsaldetik gauera sagardoa, kontzertuak eta giro aparta nagusituko dira herrian. Kirola, aldarria eta festa uztartuko dituen hitzordu berezia izango da.Garazi eta Larrun, txapelketaren antolakuntzan ari diren kideekin hitzegin dugu
Antxetamedia.eusPoliziak gutxiago atxilotzen du, baina epe luzeagoan atxikitzen ditu migratzaileak Hendaiako erretentzio zentroan
Hendaiako erretentzio zentroan, batez bestean 33 eguneko egonaldiak egiten dituzte iaz bertan atxikitutako migratzaileek, 2020an baino bi aldiz gehia…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1779376971688-hendaiako-erretentzio-zentroan-poliziak-atxilotu-gutxiago-baina-epe-luzeagoan-atxikitzen-ditu-migratzaileak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #aktualitatea

Poliziak gutxiago atxilotzen du, baina epe luzeagoan atxikitzen ditu migratzaileak Hendaiako erretentzio zentroan
Hendaiako erretentzio zentroan, batez bestean 33 eguneko egonaldiak egiten dituzte iaz bertan atxikitutako migratzaileek, 2020an baino bi aldiz gehiago. La Cimade elkarteak 2024ko Darmanin legearen ondorioak ere salatu ditu, polizia-etxeko atxikitze zentroan gero eta egoera prekarioagoetan ematen dutelako atxilotze denbora. Bestalde, frantses nazionalitatea dutenen aita-amak eta senar-emazteak kanporatzen dituzte geroz eta usuago.
Antxetamedia.eusHendaia eta Bidasoko suhiltzaileek elkarrekin lan egiteko akordioa ofizialdu dute
Bidasoko suhiltzaile-etxean egindako simulakro ariketa batekin, eta ondoko sinadura ekitaldian, sute eta hondamendien aurrean Bidasoaren bi aldeetan …
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1779372416416-hendaiako-eta-bidasoko-suhiltzaileak-elkarrekin-lan-egiteko-akordioa-ofizialdu-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #hondarribia #irun #aktualitatea

Hendaia eta Bidasoko suhiltzaileek elkarrekin lan egiteko akordioa ofizialdu dute
Bidasoko suhiltzaile-etxean egindako simulakro ariketa batekin, eta ondoko sinadura ekitaldian, sute eta hondamendien aurrean Bidasoaren bi aldeetan suhiltzaile egoitza bakar bat bezala erantzun ahal izateko hitzarmena ofizialdu dute. 2018tik ALERT-PYR proiektuaren eskutik formakuntza eta baliabideak partekatu, zerbitzuak koordinatu eta simulakro ezberdinetan elkarrekin trebatu dira. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Pirinio Atlantikoetako Sute eta Salbamendu zerbitzuek lankidetza hitzarmena ofizialdu dute, lankidetza egituratzen jarraitzeko,
Antxetamedia.eusAireportuak eragiten dituen arazoak aztertzeko bilera egin dute Hendaian
Hendaiako aireko espazioaren okupazioaren aurkako herritar kolektibo batek iaz 1.300 sinadura bildu zituen hegazkinen zarata, ingurumen eta osasun ar…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1779264026185-hondarribiko-aireportuak-eragiten-dituen-arazoak-aztertzeko-bilera-egin-dute-hendaian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #hondarribia #aktualitatea

Aireportuak eragiten dituen arazoak aztertzeko bilera egin dute Hendaian
Hendaiako aireko espazioaren okupazioaren aurkako herritar kolektibo batek iaz 1.300 sinadura bildu zituen hegazkinen zarata, ingurumen eta osasun arazoak eta segurtasun neurriengatik kezkaturik. Estatuak esku-hartu dezala eskatu zioten Kotte Ezenarro alkateari. Eta orain, Hendaiako herriko etxean, tokiko agintariek, prefetak eta aireportuetako estatu ordezkariek lan bilera egin dute egoera aztertzeko.
Antxetamedia.eusAntzerkiaren Maiatza festibalaren motorrak berotuta, espektakulua hasteko prest da Hendaian
Joan den asteburuan 41. Antzerkiaren Maiatza festibalaren karietara, Chimeres antzerki taldeak Itsas Ospitaleko erabiltzaileekin elkarlanean sortutak…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1779177187594-antzerkiaren-maiatza-festibalaren-motorrak-berotuta-espektakulua-hasteko-prest?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #kultura

Antzerkiaren Maiatza festibalaren motorrak berotuta, espektakulua hasteko prest da Hendaian
Joan den asteburuan 41. Antzerkiaren Maiatza festibalaren karietara, Chimeres antzerki taldeak Itsas Ospitaleko erabiltzaileekin elkarlanean sortutako obra taularatu zuten. Hiru emanaldi antolatu zituzten eta denak bete ziren. Baina aperitifa besterik ez da izan, maiatzaren 21etik 24ra arte eszenikoek hartuko baitute Hendaia, 25 konpainia eta kaleko 40 ikusgarri baino gehiago izango dira kitorik.
Antxetamedia.eusObesitatearen eta zahartzaro aktiboaren unitateak irekiko ditu Hendaiako Itsas Ospitaleak
Obesitatea duten pertsonentzat nutrizioa, jarduera fisikoa eta laguntza psikologikoa emango duen “Unité Basque Nutrition” izango da zerbitzu berrieta…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1778576223439-obesitatearen-eta-zahartzaro-aktiboaren-unitateak-irekiko-ditu-hendaiako-itsas-ospitaleak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #osasuna

Obesitatearen eta zahartzaro aktiboaren unitateak irekiko ditu Hendaiako Itsas Ospitaleak - Hendaia - Antxetamedia.eus
Obesitatea duten pertsonentzat nutrizioa, jarduera fisikoa eta laguntza psikologikoa emango duen “Unité Basque Nutrition” izango da zerbitzu berrietako bat. Bestea, aldiz, 70 urtetik gorako adineko pertsonei zuzendutakoa izango da, autonomia hobetzeko arreta mediko eta fisikoa "Ariketan" izeneko unitatea. Aipatutako zerbitzu berriak maiatzean zehar jarriko dituzte martxan, eta Doctolib plataformaren bidez hitzorduak eskatzen ahalko dira.
Antxetamedia.eusAurelie Pousset: «Ederra da arte eszenikoak kalean eta urririk jendeari erakustea, eta 40 urtez filosofia hori atxiki du Antzerkiaren Maiatzak Hendaian»
Maiatzaren 21etik 24ra Antzerkiaren Maiatza festibalak 25 konpainia eta 40 ikusgarri baino gehiago proposatuko ditu Hendaiako kale eta plazetan urrir…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1778152719352-aurelie-pousset-ederra-da-arte-eszenikoak-kalean-eta-urririk-jendeari-erakustea-eta-40-urtez-filosofia-hori-atxiki-du-antzerkiaren-maiatzak-hendaian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #kultura

Aurelie Pousset: «Ederra da arte eszenikoak kalean eta urririk jendeari erakustea, eta 40 urtez filosofia hori atxiki du Antzerkiaren Maiatzak Hendaian»
Maiatzaren 21etik 24ra Antzerkiaren Maiatza festibalak 25 konpainia eta 40 ikusgarri baino gehiago proposatuko ditu Hendaiako kale eta plazetan urririk. Lau hamarkadako ibilbidea egin duen jaialdiak Euskal Herriko eta Frantziako goi mailako kale-antzerki, zirku, dantza eta musika performance ibiltariak jasotzen ditu urtero, «arte bizia eta herritarren parte-hartzea uztartuz». Aurelie Pousset festibaleko zuzendari artistikoak eman dizkigu aurtengo programazioaren berri.
Antxetamedia.eusIrati Alcantarilla nagusi Hernandorena bertso sariketaren bigarren saioan
Joan den larunbatean Hendaiako Emnata gaztetxean iragan zen Hernandorena bertso sairketaren bigarren saioa. Eta Irati Alcantarilla urruñarra izan zen…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1777389305294-irati-alcantarilla-nagusi-hernandorena-bertso-sariketaren-bigarren-saioan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #kultura

Irati Alcantarilla nagusi Hernandorena bertso sariketaren bigarren saioan
Joan den larunbatean Hendaiako Emnata gaztetxean iragan zen Hernandorena bertso sairketaren bigarren saioa. Eta Irati Alcantarilla urruñarra izan zen garaile. Maiatzaren 9an finala jokatuko du Uztaritzen.
Antxetamedia.eusHendaia hutsik diren etxebizitzen aurkako nazioko sarean sartu da
Herriko Etxeak jakinarazi duenez, ekimen horren bidez beste tokiko erakunde batzuekin batera lan egingo du etxebizitza hutsen arazoari aurre egiteko.…
https://antxetamedia.eus/hendaia/1776681898922-hendaia-hutsik-diren-etxebizitzen-aurkako-nazioko-sarean-sartu-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hendaia #etxebizitza

Hendaia hutsik diren etxebizitzen aurkako nazioko sarean sartu da
Herriko Etxeak jakinarazi duenez, ekimen horren bidez beste tokiko erakunde batzuekin batera lan egingo du etxebizitza hutsen arazoari aurre egiteko. Helburua da etxebizitza horiek berriz merkatura ekartzea eta biztanleentzako eskaintza handitzea. Hendaian bizitokien %36 bigarren etxebizitza, eta %5 inguru hutsa da INSEEk egindako azken inkesten arabera. Herriko etxeak identifikatu dituen mila etxe hutsen jabeei gutuna bidali die, urte osorako aloka dezaten animatuz.
Antxetamedia.eus