Zigako eskolari azken agurra egin diote zigatarrek

Zigako eskolak azkeneko ikasturtea du aurtengoa, eta herriak eta eskolako komunitateko kideek besta goxo eta hunkigarria antolatu zuten atzo eskolari…
https://erran.eus/baztan/1780907158574-zigako-eskolari-azken-agurra-egin-diote-zigatarrek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #ziga #gizartea

Zigako eskolari azken agurra egin diote zigatarrek - Baztan - Erran.eus

Zigako eskolak azkeneko ikasturtea du aurtengoa, eta herriak eta eskolako komunitateko kideek besta goxo eta hunkigarria antolatu zuten atzo eskolari agurra emateko. Tristura eta esker ona nahasi ziren egun osoko egitarauan, eta herritarrek bertze behin erakutsi zuten beren herriarekiko duten lotura eta inplikazio sendoa. Argazkiak: Mikel Hualde eta utzitakoak / Testua: Mirian Barberena

Erran.eus

Zigako eskolako azken egunak, ospakizun batean bueltan eginen dituzte igandean

Duela bizpahiru urte Zigako eskola hesteko Nafarroako gobernuko aginduak, eskola komunitateaz gain, herria ere aztoratu zuen. Azkenean ez zen horrela…
https://erran.eus/baztan/1780399742536-zigako-eskolako-azken-egunak-ospakizun-batean-bueltan-eginen-dituzte-igandean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #ziga #gizartea #xorroxin #irratia

Zigako eskolako azken egunak, ospakizun batean bueltan eginen dituzte igandean

Duela bizpahiru urte Zigako eskola hesteko Nafarroako gobernuko aginduak, eskola komunitateaz gain, herria ere aztoratu zuen. Azkenean ez zen horrelakorik izan...baina oraingoan albistea behin betikoa da, Zigako eskolan ikasturte akabailan daude, baita historiaren azken egunetan ere. Haur gutti daude heldu den ikasturterako eta Baztango zenbait herri ttikietako eskolan susperraldian dauden bezala, Zigan ez da horrelakorik aurrikusten. Elkarttze besta goxo bat eginen dute heldu den igandean, ekainaren 7an.Joan den ortziralean saio polita eskaini ziguten eskolako lau ikasleek...Aditzen aritu zen gure hurrengo gonbidatua ere. Eskolako amatxo da, ikasle izana ere eta gaur egun Zigako alkatea ere bai.Gurekin dugu Mirian Barberena Ibarra.

Erran.eus

Beti Gazte hirugarren izan da Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoan

Kadete mailan, berriz, Baztango Basaburua txapeldun suertatu da
Nafarroako launakako sokatira txapelketako azken txapelketa, txapelketa mistoa, joka…
https://erran.eus/mendialdea/1780313511670-beti-gazte-hirugarren-izan-da-nafarroako-launakako-sokatira-txapelketa-mistoan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #almandoz #aniz #berroeta #ziga #lesaka #kirola #na

Beti Gazte hirugarren izan da Nafarroako launakako sokatira txapelketa mistoan - Mendialdea - Erran.eus

Kadete mailan, berriz, Baztango Basaburua txapeldun suertatu da Nafarroako launakako sokatira txapelketako azken txapelketa, txapelketa mistoa, jokatu dute larunbatean San Martin Unxen, 280 kiloko kategorian. Txantrea izan da txapeldun, Berriozar A bigarren eta Beti Gazte hirugarren. Podiumetik kanpo gelditu dira Berriozar B laugarren, Txantrea B bosgarren, Araxes seigarren eta Antsoain zazpigarren.

Erran.eus
Zigako eskolako ikasleen irratsaioa

Erran.eus

Joxean Etxeberria zigatarra eta Eneko Saralegi lehen mailan segitzeko aurrez aurre izanen dira Dantxarinean

Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketako jautsiera kanporaketa jokatuko dute Zigako Joxean Etxeberriak eta Eneko Saralegik maiatzaren 24an, ig…
https://erran.eus/mendialdea/1779444628383-joxean-etxeberria-zigatarra-eta-eneko-saralegi-lehen-mailan-segitzeko-aurrez-aurre-izanen-dira-dantxarinean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #xareta #ziga #urdazubi #kirola #pilota

Joxean Etxeberria zigatarra eta Eneko Saralegi lehen mailan segitzeko aurrez aurre izanen dira Dantxarinean - Mendialdea - Erran.eus

Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketako jautsiera kanporaketa jokatuko dute Zigako Joxean Etxeberriak eta Eneko Saralegik maiatzaren 24an, igandean 12:00etan Urdazubin, Dantxarineko bentetako aparkalekuan. Mendekoste eguna ospatzen dute igandean Dantxarinean, baina lehen mailari eusteko hil ala biziko lehia izanen dute bi aizkolariek. Bosna enbor moztu beharko dituzte, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

Erran.eus

LTD telebista kanalen eskaintza zabaltzeko ekipamenduak berritu ditu Nafarroako Gobernuak 107 udalerritan

Martxotik hasi eta datozen sei hilabeteetan zortzi telebista kate berri sartuko dira eta bereziki landa eremuetako 33.500 biztanleren ikus-entzunezko…
https://erran.eus/baztan/1775650304074-ltd-telebista-kanalen-eskaintza-zabaltzeko-ekipamenduak-berritu-ditu-nafarroako-gobernuak-107-udalerritan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #arraioz #elbete #elizondo #irurita #lekaroz #ziga #gizartea

LTD telebista kanalen eskaintza zabaltzeko ekipamenduak berritu ditu Nafarroako Gobernuak 107 udalerritan

Martxotik hasi eta datozen sei hilabeteetan zortzi telebista kate berri sartuko dira eta bereziki landa eremuetako 33.500 biztanleren ikus-entzunezko zerbitzua hobetuko da, tartean Baztango zenbait herri eta auzotan

Erran.eus

«Herri kirolak probatzeko aukera eman nahi diogu jendeari»

2020an abiatu zuen Joxean ETXEBERRIA aizkolari zigatarrak Gure Kirolak proiektua. «Herri kirol erakustaldiak egiten ditugu herriz herri: aizkora, har…
https://erran.eus/baztan/1775031759671-herri-kirolak-probatzeko-aukera-eman-nahi-diogu-jendeari?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #ziga #kluba

«Herri kirolak probatzeko aukera eman nahi diogu jendeari»

2020an abiatu zuen Joxean ETXEBERRIA aizkolari zigatarrak Gure Kirolak proiektua. «Herri kirol erakustaldiak egiten ditugu herriz herri: aizkora, harri altxatzea, Iparraldeko jokoak… eta jendeak parte hartzeko aukera ere ematen dugu, adibidez trontzarekin aritzeko edo lehiaketa ttikiak egiteko bertako herritarren artean».

Erran.eus

[BIDEOA] Baztango bazterrak eta kaxkoak bisitatu dituzte Arkupeak elkarteko mendizaleek

Hilabeteroko martxarekin segituz, martxoko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Baztango mendietan ibili zire…
https://erran.eus/baztan/1773830296013-bideoa-baztango-bazterrak-eta-kaxkoak-bisitatu-dituzte-arkupeak-elkarteko-mendizaleek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #arraioz #gartzain #lekaroz #ziga #gizartea

[BIDEOA] Baztango bazterrak eta kaxkoak bisitatu dituzte Arkupeak elkarteko mendizaleek

Hilabeteroko martxarekin segituz, martxoko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Baztango mendietan ibili ziren ehun bat lagun. Lekaroz eta Arraioz barna bide berdea erabiliz hasi ziren lainopean, baina eguna argitu eta altuera hartzen zuten neurrian, eguzki ederra lagun izan zuten ibilbidean. Ziga aldera jo zuten, Egozkueko jauregitik barna. Zigako eliza dotorearen atarian argazkia atera eta goitik beheiti abiatu ziren berriz ere, Zigaurren barna, ibilbidea Gartzainen burutzeko. Baztan hotelean jatetxean ederki bazkaldu zuten. Apirileko irteera Etxalarren eginen dute Irudiak: Joxe Zubieta

Erran.eus

Nafarroako Herri Kirol Jokoak igandean abiatuko dira Berriozarren

Basaburua eta Igantzi izanen dira eskualdeko ordezkariak eta finala martxoaren 29an jokatuko dute Baztanen
Aurten ere dozenaka haur eta gaztetxo bil…
https://erran.eus/mendialdea/1772014460562-nafarroako-herri-kirol-jokoak-igandean-abiatuko-dira-berriozarren?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #almandoz #aniz #berroeta #ziga #igantzi #kirola

Nafarroako Herri Kirol Jokoak igandean abiatuko dira Berriozarren

Basaburua eta Igantzi izanen dira eskualdeko ordezkariak eta finala martxoaren 29an jokatuko dute Baztanen Aurten ere dozenaka haur eta gaztetxo bilduko dituzte igandean Berriozarren hasiko diren Nafarroako Herri Kirol Jokoek. Hogeita hemeretzigarren edizioa izanen da eta ohi bezala, lau jardunaldi eta finala eginen dituzte, martxoko bortz igandetan. Eskualdeko ordezkaritza Baztango Basaburuko eta Igantziko taldeek osatuko dute.

Erran.eus

Zigako eskolak Orakunde ospatu du bere azkeneko ikasturtean

Orakunde haur, guraso, irakasle eta herritarrendako egun berezia da. Etxeetan herriko ttikienen bisita hartu, jostetak, lagunekin jatordua, kantu eta…
https://erran.eus/baztan/1770641587424-zigako-eskolak-orakunde-ospatu-du-bere-azkeneko-ikasturtean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #ziga #gizartea

Zigako eskolak Orakunde ospatu du bere azkeneko ikasturtean

Orakunde haur, guraso, irakasle eta herritarrendako egun berezia da. Etxeetan herriko ttikienen bisita hartu, jostetak, lagunekin jatordua, kantu eta dantza… aurtengoa Zigan, ordea, bereziki berezia izan dugu: eskolak ateak hetsiko ditu heldu den ikasturtean. Argazkiak eta testua: Arantxa Gamio

Erran.eus