[BIDEOA] Baztango bazterrak eta kaxkoak bisitatu dituzte Arkupeak elkarteko mendizaleek

Hilabeteroko martxarekin segituz, martxoko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Baztango mendietan ibili zire…
https://erran.eus/baztan/1773830296013-bideoa-baztango-bazterrak-eta-kaxkoak-bisitatu-dituzte-arkupeak-elkarteko-mendizaleek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #arraioz #gartzain #lekaroz #ziga #gizartea

[BIDEOA] Baztango bazterrak eta kaxkoak bisitatu dituzte Arkupeak elkarteko mendizaleek

Hilabeteroko martxarekin segituz, martxoko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Baztango mendietan ibili ziren ehun bat lagun. Lekaroz eta Arraioz barna bide berdea erabiliz hasi ziren lainopean, baina eguna argitu eta altuera hartzen zuten neurrian, eguzki ederra lagun izan zuten ibilbidean. Ziga aldera jo zuten, Egozkueko jauregitik barna. Zigako eliza dotorearen atarian argazkia atera eta goitik beheiti abiatu ziren berriz ere, Zigaurren barna, ibilbidea Gartzainen burutzeko. Baztan hotelean jatetxean ederki bazkaldu zuten. Apirileko irteera Etxalarren eginen dute Irudiak: Joxe Zubieta

Erran.eus

Aritz Elizegi gartzaindarrak Nafarroako lehen mailako paleta goma kopa irabazi du

Nafarroako paleta gomako kopa txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan. Igandean, Iruñeko Lopez frontoian jokatutako lehen mailako finale…
https://erran.eus/baztan/1772450446282-aritz-elizegi-gartzaindarrak-nafarroako-lehen-mailako-paleta-goma-kopa-irabazi-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #berroeta #gartzain #irurita #kirola #pilota

Aritz Elizegi gartzaindarrak Nafarroako lehen mailako paleta goma kopa irabazi du

Nafarroako paleta gomako kopa txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan. Igandean, Iruñeko Lopez frontoian jokatutako lehen mailako finalean, San Juan taldeko Gartzaingo Aritz Elizegik eta Xabier Legarrak 25-14 irabazi zieten Urtasun eta Tapia taldekideei.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Giro ederra Gartzaingo inauteetan

«Eguraldi kaskarra arras, toki guzietan bezala, baina giro ederrean eta kontent», halaxe pasatu dituzte inauteak gartzaindarrek. Eskerrak eman dizkio…
https://erran.eus/baztan/1771227269141-giro-ederra-gartzaingo-inauteetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #gartzain #gizartea

[ARGAZKIAK] Giro ederra Gartzaingo inauteetan

«Eguraldi kaskarra arras, toki guzietan bezala, baina giro ederrean eta kontent», halaxe pasatu dituzte inauteak gartzaindarrek. Eskerrak eman dizkiote Izaskun Iparragirre akordeoilariari, eta heldu den urtekoei begira gelditu dira herriko gazteak, eguraldi hobea eginen duelakoan. Argazkiak: Aritz Elizegi

Erran.eus

Herri Txiki Infernu Handi saioa Gartzainen

Herri Txiki Infernu Handi telebista saioak 12. Denboraldia estreinatu berri zuen pasa den igandean. Denboraldi berria hasteko leku ezin hobera etorri…
https://erran.eus/baztan/1770804586989-herri-txiki-infernu-handi-saioa-gartzainen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #gartzain #gizartea #xorroxin #irratia

Herri Txiki Infernu Handi saioa Gartzainen

Herri Txiki Infernu Handi telebista saioak 12. Denboraldia estreinatu berri zuen pasa den igandean. Denboraldi berria hasteko leku ezin hobera etorri ziren Mikel Pagadi eta Miren Nogales aurkezleak, Gartzainera.

Erran.eus

Euskal Ligako lehen mailan BRT Menditarrak errugbi taldea lehiakor

BRT Menditarrak errugbi taldearen aurtengo denboraldia hasita dago dagoenekoz. Euskal Herriko Rugby Ligako lehen mailan urte honetan hamar talde ari …
https://erran.eus/baztan/1766054523451-euskal-ligako-lehen-mailan-brt-menditarrak-errugbi-taldea-lehiakor?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #almandoz #amaiur #aniz #arizkun #arraioz #azpilkueta #berroeta #elbete #elizondo #erratzu #gartzain #irurita #lekaroz #oronozmugairi #ziga #kirola #errugbia

Euskal Ligako lehen mailan BRT Menditarrak errugbi taldea lehiakor

BRT Menditarrak errugbi taldearen aurtengo denboraldia hasita dago dagoenekoz. Euskal Herriko Rugby Ligako lehen mailan urte honetan hamar talde ari dira lehian. Joan den urtean kategorian ziren Elorrio, Bilbo, Getxo, Gipuzkoa Sortzen, Arrasate, BRT menditarrak, Atletico San Sebastian eta Durango. Zortzi talde hauekin batera Ohorezko B Mailatik jautsitako Uribealdea eta Euskal Ligako bigarren mailatik igotako Rioja ari dira. Aurtengo aldaketa hauek ligako maila igotzeak ekarri du, ondorioz, inoiz baino liga berdintsuagoa izaten ari da.

Erran.eus

Baztan Futbol taldea berritua eta gaztetua

Emozioz betetako urte berezia izan zen azkenekoa Baztan Futbol Taldearendako: ekainean hirugarren mailara igateko promozioa galdu, abuztuan Superkopa…
https://erran.eus/baztan/1765963994164-baztan-futbol-taldea-berritua-eta-gaztetua?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #almandoz #amaiur #aniz #arizkun #arraioz #azpilkueta #berroeta #elbete #elizondo #erratzu #gartzain #irurita #lekaroz #oronozmugairi #ziga #kirola #futbola

Baztan Futbol taldea berritua eta gaztetua

Emozioz betetako urte berezia izan zen azkenekoa Baztan Futbol Taldearendako: ekainean hirugarren mailara igateko promozioa galdu, abuztuan Superkopako titulua, kopa jokatzeko eskubidea emanen liokeen partida Giltxaurdin, mendeurrena… «Jokalariek atseden hartzeko denborarik ez zuten izan –dio Josema Osacar entrenatzaileak– eta hori nabaritu genuen liga bukaeran, luze egin zitzaigun, neke fisikoa eta mentala… Behin maila mantenduko genuela eta goitiko postuetarako aukerarik ez genuela ikusi genuenean, lasaiago hartu eta jokalari gazteagoei minutu gehiago ematen hasi ginen».

Erran.eus

Eskualdeko ordezkaritza zabala izan da Nafarroako paleta goma txapelketako finaletan

Ohorezko mailan David Albiasu narbartearra suertatu da txapeldun, laugarren mailan Amaiurko Beñat Etxebere eta Oronozko Txomin Altxu txapeldun izan d…
https://erran.eus/mendialdea/1766394189575-eskualdeko-ordezkaritza-zabala-izan-da-nafarroako-paleta-goma-txapelketako-finaletan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bertizarana #elizondo #gartzain #irurita #oronozmugairi #narbarte #kirola #pilota

Eskualdeko ordezkaritza zabala izan da Nafarroako paleta goma txapelketako finaletan

Ohorezko mailan David Albiasu narbartearra suertatu da txapeldun, laugarren mailan Amaiurko Beñat Etxebere eta Oronozko Txomin Altxu txapeldun izan dira finalean Elizondoko Aingeru Olabe eta Asier Bertizi irabazita; hirugarren mailan, Oronozko Mattin Apezetxea eta Narbarteko Egoitz Gamio txapeldunorde eta bosgarren mailan ere, Iruritako Manuel Casillas eta Gartzaingo Jon Maritorena txapeldunorde.

Erran.eus

Baztango Kirol Taldeak jokatzen gozatu nahi du

Zazpi taldetan banatutako ehun bat jokalari ditu aurten Baztango BKT eskubaloi taldeak. Talde nagusia gidatzen, berriz, lau laguneko lantaldea hasi d…
https://erran.eus/baztan/1765453123153-baztango-kirol-taldeak-jokatzen-gozatu-nahi-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #almandoz #amaiur #aniz #arizkun #arraioz #azpilkueta #elbete #elizondo #erratzu #gartzain #irurita #lekaroz #oronozmugairi #ziga #kirola #eskubaloia

Baztango Kirol Taldeak jokatzen gozatu nahi du

Zazpi taldetan banatutako ehun bat jokalari ditu aurten Baztango BKT eskubaloi taldeak. Talde nagusia gidatzen, berriz, lau laguneko lantaldea hasi da. Totu Iturzaeta jokalari ohia da horietako bat. «Zuzendaritza batzordetik deitu ziguten aipatuz talde seniorrak aldaketa bat behar zuela, entrenatzailea aldatuko zutela eta ez zutela entrenatzaile berririk eta ea bizpahiruren artean taldea hartzera animatuko ote ginen. Bata bertzearen arrimuan, azkenean, Joxe [Iturzaeta], Itsaso [Salaburu] eta hiruak animatu ginen eta lehenagotik neskekin zegoen Guru [Gurutze Aizpuru] ere gurekin gelditu zen».

Erran.eus

[ARGAZKIAK]Lehenengo Baztandarren Biltzarra ospatu dute Bakersfielden

Azaroaren 1ean berrehun lagun baino gehiago bildu ziren AEBko Kaliforniako hirian, giro ederrean
 
Baztandarren Biltzarra Bakersfielderaino (Kalifo…
https://erran.eus/baztan/1764314419787-argazkiaklehenengo-baztandarren-biltzarra-ospatu-dute-bakersfielden?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #almandoz #amaiur #aniz #arizkun #arraioz #azpilkueta #berroeta #elbete #elizondo #erratzu #gartzain #irurita #lekaroz #oronozmugairi #ziga #gizartea

[ARGAZKIAK]Lehenengo Baztandarren Biltzarra ospatu dute Bakersfielden

Azaroaren 1ean berrehun lagun baino gehiago bildu ziren AEBko Kaliforniako hirian, giro ederrean   Baztandarren Biltzarra Bakersfielderaino (Kalifornia) iritsi da aurten. Bailarako seme-alaba aunitz joan ziren lur haietara lanera, eta aurten erabaki dute baztandarrak lehenengo aldiz elkartzea. Azaroaren 1ean zuten hitzordua eta. Bertaratutakoek, denbora luzez elkar ikusi gabe egon ondotik, aukera ederra izan zuten elkarren berri hartzeko, mintzatzeko eta egun eder bat pasatzeko. Argazkiak: San Francisco Basque Cultural Center

Erran.eus

San Martin egunaren seinale gisa bildu dira gartzaindarrak bi asteburutan

Herritarren konpainian sanmartinak ospatu dituzte gartzaindarrek asteburu honetan eta aitzinekoan
Argazkiak: Kattalin Arraztoa.
https://erran.eus/baztan/1763401966639-san-martin-egunaren-seinale-egin-dute-gartzainen-bi-asteburuz?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #gartzain #gizartea

San Martin egunaren seinale gisa bildu dira gartzaindarrak bi asteburutan

Herritarren konpainian sanmartinak ospatu dituzte gartzaindarrek asteburu honetan eta aitzinekoan Argazkiak: Kattalin Arraztoa.

Erran.eus