Martiko eta Venta Peioren urteurrenak ospatzera, 1.400 pertsona elkartu dira Dantxarinean

Aspaldixkotik Dantxarineko Landibar bentaren azpian karpa handi bat ikusten zen eta, ekainaren 8an, karpa handi hura 1.400 pertsonekin leporaino bete…
https://erran.eus/xareta/1781089075601-peio-bentaren-urteurrenak-1400-lagun-bildu-ditu-dantxarinean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #urdazubi #ekonomia

Martiko eta Venta Peioren urteurrenak ospatzera, 1.400 pertsona elkartu dira Dantxarinean

Aspaldixkotik Dantxarineko Landibar bentaren azpian karpa handi bat ikusten zen eta, ekainaren 8an, karpa handi hura 1.400 pertsonekin leporaino bete zen. Urdazubiko herriak berak dituenak baino mila lagun gehiago elkartu ziren ospakizunean. Arrazoia: Martiko enpresak 40 urte bete dituela eta Venta Peiok 30 urte. Nahikoa motibo ospakizun handi bat egiteko Martiko enpresa-talde osoko langile, langile ohi eta gainerako gonbidatu guztiekin.

Erran.eus

«Orain ez naiz batere damutzen Euskal Ikasketetako gradua aukeratu izanaz»

Ane BALLARENA FAGOAGA, Urdazubiko gaztea.
Urdazubikoa da Ane Ballarena Fagoaga. Dena den, Gasteizen bizi da orain astetartez, Euskal Ikasketetako gr…
https://erran.eus/xareta/1780063513069-orain-ez-naiz-batere-damutzen-euskal-ikasketetako-gradua-aukeratu-izanaz?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #urdazubi #gizartea

«Orain ez naiz batere damutzen Euskal Ikasketetako gradua aukeratu izanaz» - Xareta - Erran.eus

Ane BALLARENA FAGOAGA, Urdazubiko gaztea. Urdazubikoa da Ane Ballarena Fagoaga. Dena den, Gasteizen bizi da orain astetartez, Euskal Ikasketetako gradua ikasten ari dela kontatu digu. 156 km daude Urdazubitik Gasteizera eta alderantziz, hala, bizi dituen bi bizimoduez mintzatu da; bide beretik, etorkizunera nahiko lukeenaz ere aritu da.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Aurten ere beratarrak irabazle Herri Haitadan

Eguraldi ederra lagun, Herri Haitada jendetsua eta koloretsua egin dute Beran. Etxean gelditu da garaipena, baina lehiatik haratago eta muga inposatu…
https://erran.eus/mendialdea/1779714665716-argazkiak-aurten-ere-beratarrak-irabazle-herri-haitadan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #etxalar #sara #urdazubi #zugarramurdi #gizartea

[ARGAZKIAK] Aurten ere beratarrak irabazle Herri Haitadan

Eguraldi ederra lagun, Herri Haitada jendetsua eta koloretsua egin dute Beran. Etxean gelditu da garaipena, baina lehiatik haratago eta muga inposatuen gainetik, bat direla aldarrikatu dute egun osoko bestan. 

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Mendekoste Eguna eguzkipean ospatu dute Dantxarinean

Bero sargoria izan da protagonista aurten Dantxarineko Mendekoste Egunean. Ttikienentzako txu-txu trena eta jokoekin batera, Zuraideko Alaiki dantza …
https://erran.eus/xareta/1779696629457-argazkiak-mendekoste-eguna-eguzkipean-ospatu-dute-dantxarinean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #urdazubi #bestak

[ARGAZKIAK] Mendekoste Eguna eguzkipean ospatu dute Dantxarinean

Bero sargoria izan da protagonista aurten Dantxarineko Mendekoste Egunean. Ttikienentzako txu-txu trena eta jokoekin batera, Zuraideko Alaiki dantza taldearen dantzak eta herri kirol erakustaldia izan dute, Estefi Etxebeste harri altxatzailearekin eta Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain aizkolariekin. Aizkora lehiaketa ofiziala ere izan zen, Nafarroako lehen mailako jautsiera kanporaketa eta Eneko Saralegi nagusitu zaio Joxean Etxeberriari. Dantxarineko Komertzianteen Elkarteak zozketatutako 1.500 euroko saria Landetako Dominique Hilbert andereari egokitu zaio eta hiru hilabete izanen ditu horiek gastatzeko Dantxarineko bentetan. Argazkiak: Juan Mari Ondikol eta utzitakoak

Erran.eus

Joxean Etxeberria aizkolari zigatarra bigarren mailara jautsi da

Igande eguerdian Dantxarinean jokatutako kanporaketan Eneko Saralegi nagusitu zitzaion
Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketako jautsiera kan…
https://erran.eus/xareta/1779698925725-joxean-etxeberria-zigatarra-bigarren-mailara-jautsi-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #urdazubi #kirola #pilota

Joxean Etxeberria aizkolari zigatarra bigarren mailara jautsi da - Xareta - Erran.eus

Igande eguerdian Dantxarinean jokatutako kanporaketan Eneko Saralegi nagusitu zitzaion Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketako jautsiera kanporaketa jokatu zuten igande eguerdian Dantxarinean Zigako Joxean Etxeberriak eta Eneko Saralegik. Bosna enbor moztu behar izan zituzten, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat eta Saralegi izan zen bizkorrena (19 minutu eta 33 segundo). Joxean Etxeberriak, berriz, 21 minutu eta 39 segundo behar izan zituen eta bigarren mailara jautsiko da.

Erran.eus

Joxean Etxeberria zigatarra eta Eneko Saralegi lehen mailan segitzeko aurrez aurre izanen dira Dantxarinean

Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketako jautsiera kanporaketa jokatuko dute Zigako Joxean Etxeberriak eta Eneko Saralegik maiatzaren 24an, ig…
https://erran.eus/mendialdea/1779444628383-joxean-etxeberria-zigatarra-eta-eneko-saralegi-lehen-mailan-segitzeko-aurrez-aurre-izanen-dira-dantxarinean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #xareta #ziga #urdazubi #kirola #pilota

Joxean Etxeberria zigatarra eta Eneko Saralegi lehen mailan segitzeko aurrez aurre izanen dira Dantxarinean - Mendialdea - Erran.eus

Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketako jautsiera kanporaketa jokatuko dute Zigako Joxean Etxeberriak eta Eneko Saralegik maiatzaren 24an, igandean 12:00etan Urdazubin, Dantxarineko bentetako aparkalekuan. Mendekoste eguna ospatzen dute igandean Dantxarinean, baina lehen mailari eusteko hil ala biziko lehia izanen dute bi aizkolariek. Bosna enbor moztu beharko dituzte, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat.

Erran.eus

Mendekoste Egunaren hamahirugarren edizioa ospatuko dute igandean Dantxarinean

1.500 euroko erosketa bonuaren zozketa egiteaz gain, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, tartean, Nafarroako lehen mailako aizkolarien jautsiera kanpo…
https://erran.eus/xareta/1779360351059-mendekoste-egunaren-hamahirugarren-edizioa-ospatuko-dute-igandean-dantxarinean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #urdazubi #bestak

Mendekoste Egunaren hamahirugarren edizioa ospatuko dute igandean Dantxarinean - Xareta - 2026-05-24 - Erran.eus

1.500 euroko erosketa bonuaren zozketa egiteaz gain, hainbat ekitaldi prestatu dituzte, tartean, Nafarroako lehen mailako aizkolarien jautsiera kanporaketa, Joxean Etxeberriaren eta Eneko Saralegiren artean Igande honetan, maiatzak 24, Mendekoste egunaren hamahirugarren edizioa ospatuko dute Dantxarinean, Dantxarineko Merkatarien Elkarteak antolatuta. Mendekoste eguna 1940. hamarkadakoa da, Bigarren Mundu Gerra pasatu ondotik, mugak zenbait urtez itxita gelditu zirenean. Muga soilik Mendekoste astelehenean irekitzen ziren eta egun horretan Dantxarinean, mugako bi aldeetako familiak biltzeko aukera zuten.

Erran.eus

Zer diote Herri Haitadaz parte hartzaileek?

Larunbat honetan Beran egitekoa den Herri Haitadari begira jarri da TTIPI-TTAPA, eta herri bakoitzeko parte hartzaile batengana hurbildu da. Ainhoako…
https://erran.eus/mendialdea/1779349995449-zer-diote-herri-haitadaz-parte-hartzaileek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #etxalar #sara #urdazubi #zugarramurdi #bestak

Zer diote Herri Haitadaz parte hartzaileek?

Larunbat honetan Beran egitekoa den Herri Haitadari begira jarri da TTIPI-TTAPA, eta herri bakoitzeko parte hartzaile batengana hurbildu da. Ainhoako Silvie Leizagoien, Berako Asier Calderon, Urdazubiko Jaione Perurena, Etxalarko Leire Olagarai, Sarako Lea Iralde eta Zugarramurdiko Leiane Madariaga mintzatu dira. 

Erran.eus

Herri Haitada: Muga inposatuen gainetik, batera

Larunbat honetan, maiatzaren 23an, eginen dute Herri Haitadaren laugarren edizioa Beran. Beratarrekin batera, saratarrak, urdazubiarrak, zugarramurdi…
https://erran.eus/mendialdea/1779345110327-muga-inposatuen-gainetik-batera?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #etxalar #sara #urdazubi #zugarramurdi #gizartea

Herri Haitada: muga inposatuen gainetik, batera

Larunbat honetan, maiatzaren 23an, eginen dute Herri Haitadaren laugarren edizioa Beran. Beratarrekin batera, saratarrak, urdazubiarrak, zugarramurdiarrak, ainhoarrak eta etxalartarrak elkartuko dira inposatutako mugen gainetik herritarren arteko harremanak sustatzeko asmoz.

Erran.eus

Mendialdeko Bote Luze Txapelketa maiatzaren 15ean abiatuko da Urdazubin

Iruhbi Pilota egitasmoaren baitan, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak eta Laxoa Elkarteak antolatutako Mendialdeko Bote Luze Txapelketak Baztan, Bo…
https://erran.eus/mendialdea/1778492614907-mendialdeko-bote-luze-txapelketa-maiatzaren-15ean-abiatuko-da-urdazubin?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #xareta #erratzu #bera #etxalar #sara #senpere #urdazubi #zugarramurdi #kirola #pilota

Mendialdeko Bote Luze Txapelketa maiatzaren 15ean abiatuko da Urdazubin

Iruhbi Pilota egitasmoaren baitan, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak eta Laxoa Elkarteak antolatutako Mendialdeko Bote Luze Txapelketak Baztan, Bortziriak eta Xaretako herriak bilduko ditu datozen hilabeteetan. Txapelketaren helburu nagusiak joko zuzeneko pilota plazak berreskuratzea eta bote luzea zein bestelako modalitate historikoak ezagutaraztea izanen da.

Erran.eus