Kaixo!

EmariAppek hiru urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, hilabete honetako irabazleak eta zozketa bidez ateratako beste EmariApp zaleak opari bana jasoko dute.

Anima zaitez eguneroko emakume erreferenteez ikastera eta zabaldu jolasa lagun eta etsaien artean 😍👏🔥

#3urteurreuna #emariapp #jolasa #zozketa #oparia

Zein jolas mota nahiago duzu?

Emakume baten gainean egindako galderak erantzutea helburu duena edo bi pisten artean goian aipatzen den emakumeari dagokiona aukeratzea helburu duena?

🎉💯

#emariapp #jolasak #aukeran #emakumeerreferenteak #erreferenteak

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Lillebonne-n (Frantzia), 1940an, Annie Ernaux, idazle frantsesa. Haren obra autobiografikoa da, eta beste hainbat sariren artean, 2022ko Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #idazleak #emariak #emariapp

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Bilbon (Bizkaia), 1942an, Asun Balzola, ilustratzaile eta idazlea.

1976an idazteari eta ilustratzeari ekin zion. Berak idatzi eta ilustratutako lehen liburua, "Historia de un erizo" (1978) izan zen.

Euskal ilustrazioak eman duen ilustratzaile handienetarikoa da.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #ilustratzaileak #emariak #emariapp

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Tafallan (Nafarroa), 1963an, Miriam García Pascual, alpinista eta eskalatzailea.

Yosemiten 7 aldiz egon zen "El Capitán" mendian eskalatzen eta aitzindaria izan zen emakume moduan.

1986an, AEBetara joan zen The Nose eskalatzera, Mari Carmen Magdalena "Coco"rekin batera. Espainiako lehen emakumezko kordada izan zen horma mitiko horretan.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #alpinistak #emariak #emariapp

Noizbait proposatu ahal duzu jolasean topatu ez duzun emakumerik?

Ziur ezagutzen duzula zure herrian/hirian edo nazioartean eremuren batean erreferente izan den emakumeren bat.

Hala bada, anima zaitez horren berri ematera! Era horretan, EmariAppen datu basea era kolektiboan handitzen joango gara ;)

#emariapp #emakumeproposamenak

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Donostian (Gipuzkoa), 1898an, Felisa Martin, fisikari eta meteorologoa.

Espainian, Fisikan doktoratu zen lehen emakumea eta Meteorologiako Goi Mailako Kidegoan sartu zen lehen emakumea izan zen.

1937ko azaroan Igeldoko (Donostia) Meteorologia Behatokiko zuzendari “akzidentala” izendatu zuten.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #fisikariak #emariak #emariapp

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Donostian (Gipuzkoa), 1898an, Felisa Martin, fisikari eta meteorologoa.

Espainian, Fisikan doktoratu zen lehen emakumea eta Meteorologiako Goi Mailako Kidegoan sartu zen lehen emakumea izan zen.

1937ko azaroan Igeldoko (Donostia) Meteorologia Behatokiko zuzendari “akzidentala” izendatu zuten.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #fisikariak #emariak #emariapp

Emari: erreferenteak diren emakumeen inguruan ikasteko jokoa

Egunero, emakume baten izena asmatu behar dute erabiltzaileek, eta horretarako bost arrasto izanen dituzte.

Berria