· e f e m e r i d e a ·

Alfonsa Rosa María Morini, Alfonsina Strada goitizenarekin ezaguna (1891 - 1959) Italiako txirrindularia izan zen.

Gizonezkoen probetan lehiatu zen lehen eta azken emakumea izan zen, esate baterako, 1917ko Lonbardiako Giroan eta 1924ko Italiako Giroan parte hartu zuen.

Emakumezkoen kirolean aitzindaria izan zen.

#emakumeak #kirolariak #erreferenteak #efemerideak #emakumeerreferenteak

RE: https://mastodon.eus/@birasuegi/116193141042664552

Bide batez, erakundearen sortzaileetako bat Elizabeth Dmitrieff aurkezten dizuet, komuneroa, kooperatibista, feminista, sozialista... Intersekzionalitatearen eta gorpuztutako ekintzaren antzindari bat:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Elisabeth_Dmitrieff

(Artikulua osatzen)

#Martxoak8 #Erreferenteak #Koop #ESE #GerezienDenbora 🍒

Zein jolas mota nahiago duzu?

Emakume baten gainean egindako galderak erantzutea helburu duena edo bi pisten artean goian aipatzen den emakumeari dagokiona aukeratzea helburu duena?

🎉💯

#emariapp #jolasak #aukeran #emakumeerreferenteak #erreferenteak

Ez ahaztu EmariAppeko sailkapena hilerokoa dela, beraz, denbora duzula partidaren bat ez asmatuta ere, hilabetean zehar postuetan gora egiteko ;) Ez etsi eta segi emakume erreferenteak aireratzen!

#emariak #jolasa #erreferenteak #emakumeerreferenteak #arlodesberdinak

Emakume Idazleen Egunaren harira, urria emakume idazleei eskaintzea erabaki dugu. Hilabete berezi honetako azken idazlea aurkezten dizuegu gaurkoan: Karmele Jaio.

2020an euskarazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan "Aitaren etxea" nobelagatik.

2022an, Korrikaren 22. edizioaren azken mezuaren egilea izan zen eta irudian duzuen esaldia bertako zatitxo bat da.

#emakumeidazleeneguna2025 #emakumeerreferenteak #emariak #erreferenteak #idazleak

Urria emakume idazleei eskaintzea pentsatu dugula aipatu genuen ;)

Hori horrela, gaurkoan, Eider Rodriguez-en "Dena zulo bera zen" ipuin bilduma gomendatzen dizuegu. Eskuratzeko aukera izan al duzue?

#emakumeidazleeneguna2025 #emakumeerreferenteak #emariak #erreferenteak #idazleak

Emakume Idazleen Egunaren harira, urria emakume idazleei eskaintzea pentsatu dugu.

Gaurkoan, Alfonsina Storni ekarri dugu hona. Latinoamerikako poesia modernistaren ordezkari bihurtu zen Juana de Ibarbourou, Delmira Agustini (Uruguai) eta Gabriela Mistral (Txile) poetekin batera. Ba al zenekien?

#emakumeidazleeneguna2025 #emakumeerreferenteak #emariak #erreferenteak #idazleak

Emakume Idazleen Egunaren harira, urria emakume idazleei eskaintzea pentsatu dugu.

Gaurkoan, Bizenta Mogel ekarri dugu hona. Euskaraz argitaratu zuen lehen emakume idazlea izan zen, ba al zenekien?

#emakumeidazleeneguna2025 #emakumeerreferenteak #emariak #erreferenteak #idazleak

Emakume Idazleen Eguna, urriaren 15etik gertuen dagoen astelehenean ospatzen da, eta guk urria emakume idazleei eskaintzea pentsatu dugu.

Gaurkoan, Itxaso Martin Zapirainen "Punto bobo" eleberria gomendatzen dizuegu.

Irakurri al duzue? Hala bada, gustatu zaizue? Oraindik irakurri gabekoen zerrenda baduzue, animatu! ;)

#emakumeidazleeneguna2025 #emakumeerreferenteak #emariak #erreferenteak #idazleak