#Oparia Etxetik atera, eta korridorean: saguzarra! Hegan atera da gero
Gozatu ederra hartu dugu Oiartzunen, aurtengo "Literatura plazara" edizioa ixteko antolatu duten saioarekin. Manuel Lekuona liburutegiaren kaperan, poesia, musika eta marrazkiak eskaini dizkigute Castillo Suarezek, Peru Galbetek eta Udane Ansak. Bihotza beteta eta bihotzez betetako poema-liburu ederrarekin itzuli naiz etxera #oparia
Postontzian aurkitutako #oparia : hil honetako #Irria, Enrique Morenteren azal zoragarriarekin, eta, erdiko bi orrietan, zientziako infografia, Ane Arzelusen marrazkiekin: "Txoriak txoriburuak dira?"
#kulturazientifikoa #haurrak

Kaixo!

EmariAppek hiru urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, hilabete honetako irabazleak eta zozketa bidez ateratako beste EmariApp zaleak opari bana jasoko dute.

Anima zaitez eguneroko emakume erreferenteez ikastera eta zabaldu jolasa lagun eta etsaien artean đŸ˜đŸ‘đŸ”„

#3urteurreuna #emariapp #jolasa #zozketa #oparia

Eneko Sagardoy eta Vito Rogadoren #oparia jaso berri dugu Viktoria Eugeniako dantza-aretoan: "Emakume baten borroka eta metamorfosia". Gizarteak ezarritako genero- eta klase-arauei ezin uko egiteaz, "normala" izan beharraren minaz, familiaren barruko eta kanpoko botere-harremanen ondorioez... Lan mardula, aktoreek erabat sinesgarri eskainia, eszenaratze soil eta eraginkor baten bidez #plazerhutsa #antzerkia #munstroak
@berria Izugarrizko #oparia izan da proiektuan parte hartzeko aukera izatea. Bihotzez eskertuta @susa

Franz Kafka gaurko egun batez jaio zela gogorarazi dit @argia k.

Ospatu nahi izanez gero, @Xerezade n haren lan ezagunenaren, Metamorfosia ren, irakurketa duzu entzungai, 3 ataletan, eta, azkenbururako, @Gailetagilearen_Alaba ren interpretazioa: Trans Kafka

🎧https://xerezade.org/irakurketa/trans-kafka-metamorfosiarako-hitzoste-bat

https://mastodon.eus/@argia/114787575666809304

#oparia #Kafka #trans #literatura

Ana Morales: Trans Kafka: Metamorfosiarako hitzoste bat

Entzuteko literatura

Xerezaderen Artxiboa
@izarobasurko @elhuyar Ene! Ze poza!! Ez dago sari hoberik, norbaiti zure ahalegina zerbaitetarako balio izan diola jakitea baino. Mila esker kontatzeagatik! #oparia
Liburuaren Eguna ospatzeko, @Xerezade biluztu dute @Gailetagilearen_Alaba k eta Jasone Larrinagak, @GoizaldeLandabaso ren eskutik. Tartean, Sojourner Truthmen 'Ez naiz emakumea ala?' atalaren zati bat eskaini digute. Hemen dago atal osoa entzungai, beste hamaika perlarekin batera: https://xerezade.org/irakurketa/ez-naiz-emakumea-ala
#literatura #oparia
Sojourner Truth (Frances Gage-ren bidez): Ez naiz emakumea ala?

Entzuteko literatura

Xerezaderen Artxiboa
#oparia: @Petti k Martin Larralderen bertsioa egin berri du Euskadi Irratian