· efemerideak ·
Gaurko egunez jaio zen Donostian (Gipuzkoa), 1898an, Felisa Martin, fisikari eta meteorologoa.
Espainian, Fisikan doktoratu zen lehen emakumea eta Meteorologiako Goi Mailako Kidegoan sartu zen lehen emakumea izan zen.
1937ko azaroan Igeldoko (Donostia) Meteorologia Behatokiko zuzendari “akzidentala” izendatu zuten.
#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #fisikariak #emariak #emariapp

