Ekion

@ekion
12 Followers
26 Following
88 Posts
Emakume ekintzaileen bidelaguna, euskaraz. Ekintzailetzaren inguruko informazioa eta ekintzaileen berri izateko gunea da.
Webgunea:www.ekion.eus
Instagram:https://www.instagram.com/ekion_

"Inspirazioa, non topatzen da? Sormena edozein lanetan garrantzitsua da, excel dokumentua oinarri duen lanetan ere. Inspirazioak lan egiteko modu berriak topatzera bideratzen gaitu"

Irakurtzen jarraitu nahi baduzu: https://www.ekion.eus/inpirazioa-topatzeko-moduak/

#inspirazioa #ekintzaileak #emakumeekintzaileak #euskarazegunero #euskarazlanegin

Luz Zalduegi Gabilondo mallabiar albaitaria. Ikasketetan ohorezko matrikulak aterata, eta lan-ibilbide oparoa eginda, "izerdi franko botata" gainditu behar izan zituen emakume izateagatik jarritako oztopo ugari.

https://www.ekion.eus/luz-zalduegi-gabilondo/

Ekintzaile moduan lan-baldintza duinak izateko borrokatzen dugu, baita, enplegatu izanda ere.

Erosketak egiten ditugunean eta hornitzaileak aukeratzean, izaten ditugu kontuan euren lan-baldintzak eta irizpide etikoak?

https://www.ekion.eus/erosketarako-irizpide-etikoak-digitalizazioaren-aroan/

· e f e m e r i d e a ·

Josefa Cruz de Gassier (1821-Madril, 1870) gaurko egunez jaio zen Bilbon.

Londresen egin zuen debuta bizkaitar sopranoak, 25 urte besterik ez zituela, eta Bilboren izena mundu osoko agertokietara eraman zuen (Frantzia, Espainia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Kuba…).

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteak #sopranoak #musikariak

Maiatza heldu da, eguraldi ona ere hortxe degu eta guk, horrekin guztiarekin batera, maiatzeko alea osatu berri dugu! 😉

Irakurketa arina eta interesgarria izatea espero dugu.

https://www.ekion.eus/fanzinea/eguraldi-onarekin-goxatzeko-alea/

#ekion #fanzinea #irakurketak #maiatza

Nondik abiatzen gara ekiten dugunean? Ekintzailetzan klaseak ere eragina du, gure gaitasun ekonomikoak, alegia. Edo eraginik ez duela esango zenuke?

Horretaz aritu gara gaurko Korapilatzen saioan. Entzun nahi baduzu, hemen duzu aukera: https://www.ekion.eus/korapilatzen/maiatza-nondik-abiatzen-gara/

#ekonomia #ekintzailetza #korapilatzen #podcasta

Oporrak eta lana, lana eta oporrak… Ze zaila den ekintzaile txikia izanez gero, oporren kudeaketa nola egin erabakitzea, ezta?

Honetaz idatzi dugu gaurkoan: https://www.ekion.eus/oporren-kudeaketa/

#oporrak #ekintzailetza #euskarazbeti #kudeaketa

· e f e m e r i d e a ·

Virginia Imaz Quijera (Donostia, Gipuzkoa, 1962) gaurko egunez jaio zen.

Pailazo profesionala da; Jose Carmelo Muñozekin batera, Oihulari Klown taldearen sortzailea. Antzerki zuzendari eta ipuin kontalari lanetan ere aritzen da.

2017an Emakunde Saria jaso zuen "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartagatik".

#ekion #efemerideak #pailazoak #emakumeerreferenteak #erreferenteak

Jone Uria Albizuri algortarra, 1990ean jaio zen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, matematikaria eta bertsolaria.

Ezagutu gehiago:
https://www.ekion.eus/jone-uria-albizuri/

· e f e m e r i d e a ·

Patri Espinar (Usansolo, Bizkaia 1985) gaurko egunez jaio zen. Esku pilotako munduko txapelduna da banaka eta binaka.

17 urterekin pilota utzi behar izan zuen, duela gutxira arte ez baita emakumeen pilota ligarik izan. 2018an pilotara itzuli eta Emakume Master Cup txapelketan lau t'erdiko irabazlea izan zen.

#emakumeak #kirolariak #erreferenteak #efemerideak #emakumeerreferenteak