Egunotan Pariseko teilatuetako buhardilei begira asko gogoratu naiz gure amaz, bertara etorri baitzen lanera 14 urte (!) zituela.

Familia burges baten zerbitzu arduradunaren haurren zaintzaile moduan etorri zen, berez Getarian lan egin behar zuen, baina familia hark Parisera joan behar izan zuen planak aldatuta.

Beti dio asko ikasi zuela, beti ondo zaindu zutela, baina oso bakarrik sentitu zela. Euskal Herrira itzultzean fabrikan lanean hasi zen.
#Bidean #Paris #Lana

Jean Jaures hil zuten jatetxeak Croissant izena du, Rue du Croissant kalean dagoelako.

Ilgoropileko hilketa erreakzionarioak XX.mendeko Frantzian eragin handia izan zuen, eta besteak beste #GerraHandia izan zen basakeria hura erraztu zuen.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Jaur%C3%A8s?wprov=sfla1

CC/ @joxe

#Bidean #ilgoropila #JeanJaures #Paris #GerraHandia

'Paris'

Izaroren abestia okasiorako moldatua, eta Kontari-Landarbaso abesbatzak Aisnieres sur Seineko kontserbatorioko aretoan abestua.

#Bidean #AisnieresSurSeine #Landarbaso #Kontari #Musika #Paris #Izaro

Krabelin gorriak jarri dizkiegu Louise Michel eta Maurice Ravel erreferente estimatuei Levallois-Perret hilerrian.

https://fr.wikipedia.org/wiki/Cimeti%C3%A8re_de_Levallois-Perret

Atzo Aisnieres sur Seinen seme-alabek eman zuten kontzertuaren aurretik, metroko bi geltoki aurretik gelditu, postu batean klabelinak erosi eta errespetuzko bisita egin genien etxekoen panteoi komuneko kideei.

Agur eta ohore!

#Bidean #Paris #LevalloisPerret #MauriceRavel #LouiseMichel #GerezienDenbora🍒

Gure Eneko eta Iratik kontzertu bikaina eman dute Kontari-Landarbaso abesbatzako lagunekin Aisnieres-sur-Seine hirian, Paris ondoan.

Publikoa oso pozik ikusi dugu emanaldiarekin, hori esan digute amaieran.

Hau izan da azken astea Parisen egon izanaren aitzakia eta arrazoietako bat 😊, bestea ia badakizue, #GerezienDenbora🍒

#Bidean #Kontari #AisnieresSurSeine #Paris

Bally Bagayoko Saint Deniseko auzapez berria agurtu eta zoriontzeko aukera berezia izan dugu gaur.

PSko aurreko alkatea gainditu du LFIko hautagaiak lehen itzulian, herri langilearen babes handia lortuz.

https://www.lemonde.fr/politique/article/2026/03/21/a-saint-denis-ou-l-insoumis-bally-bagayoko-a-ete-elu-des-le-premier-tour-un-conseil-municipal-d-installation-houleux_6673297_823448.html

#Bidean #SaintDenis #BallyBagayoko

Bally Bagayoko Commune Nouvelle de Saint Denis hiriko auzapez kargua hartu berrietan.
https://fr.wikipedia.org/wiki/Bally_Bagayoko

#Bidean #SaintDenis #HerrikoBozak #BallyBagayoko

Saint-Denisera Iritsi eta bozken %50,77arekin lehen itzulia alkatetza lortu duen Bally Bagayoko (LFI - Ensemble, retrouvons l'Espoir) auzapezaren kargu hartzearekin topo egin dugu.

https://www.lemonde.fr/resultats-municipales-2026/saint-denis-93066/

Barruan hautetsiak eta kanpoan udaberriko eguzkitan pantaila eta herritarrak. Diskurtsoetan langile herriaren aniztasuna, feminismoa, klima aldaketari aurre egitea eta komunalismo berri baten aldarrikapena.

Ni ere txaloka 😂

#Bidean #SaintDenis #Paris #LFI #BallyBagayoko ##HerrikoBozak

Ezagutzen nauenak, badaki kanalak eta esklusak direla munduan gehien gustatzen zaidan gauzetako bat.

Parisen Ourq kanalaren berri nuen, literatura erreferentziengatik, baina ez nintzen kontziente hirigintza sarean duen garrantziaz.

Bastille-Sena lotura eta tunela, San Martin kanala eta esklusak eta La Villeteko portua ezagutzea plazera izan da.

#Bidean #kanalak #esklusak #Paris

sacre cœur erreakzioaren omenez eraikitako monumentu bat izateaz gain, eraso estetikoa iruditzen zait.

#Bidean #sacrecoeur #Montmartre #Paris