Penaz hiltzea... errekurtso literario bat dirudi.
Nire amona Mari penaz hil zen, eta nire haurtzaroa egun hartan amaitu zen.
Penaz hiltzea... errekurtso literario bat dirudi.
Nire amona Mari penaz hil zen, eta nire haurtzaroa egun hartan amaitu zen.
Gaur (hurbileko) futboleroekin oso haserre. Badirudi edozein konpromiso baino garrantzitsuagoa dela ohiko futbol partidu ziztrin bat.
2026 denboraldiko alkandora koloretsu antifaxisten erosketa egikaritu dut.
Outfit berria laster zuekin.
Ateook heriotzaren aurrean, bizi direnen gatik bada ere, erritu kolektiboen garrantziari hobeto erreparatu beharko genioke.
Bueno, bueno, gaur duela 28-32 urteko argazki lote bat berreskuratu dut, altxor bat.
Adibidez #IraupenEskia konpetizio moduan egiten nuen garaiko bat, zehazki 31 urte ditu argazkiak.
Trintxerpe - Touring, gure Eneko kapitain lanetan gorriekin.
Furbol eguna probestuko dugu Pasaiako Badia ederrari buelta emateko.
17 urte bete dira,
bizitza erabat aldatu zitzaigun,
eta konplexutasuna besarkatu genuen.
Aunitz urtez Irati! ❤️
Alkandora koloretsu antifaxisten denboraldia abiatu nuen duela bi aste. Gaur, apirilak 19 samdalien nire denboraldia irekitzat ematen dut.
Goiza Revel herrian pasa dugu, larunbateko merkatuan gora eta behera, erosketak elkarrekin egiteaz gozatzen.
Sagar zukua, saltxitxoia, gazta ederrak, piku marmelada, esparrago berdeak, Canal du Midiren ur horniketari buruzko liburu bat, bertan prestatutako pizzak (lakuan jateko), 'aligot' pixka bat afaltzeko, vienoseriak.... Denetik aurkitu dugu.
Batzuetan gauza ederrenak sinpleenak dira, goiz bat merkatuan eta bazkaria lakuko belardian, adibidez.