Okzitaniako Saint Ferreol lakuan irekitzen dut alkandora koloretsuen nire denboraldia.

#Bidean #Okzitania #AlkandoraKoloretsuenLiga #Antifaxismoa

ARRAZAKERIAREN ETA FAXISMOAREN AURKA, KLASE BATASUNA

Clara Campoamor, martxoa 20(a), ostirala (18:30 CET)

https://www.lubakiagenda.net/event/arrazakeriaren-eta-faxismoaren-aurka-klase-batasuna

MUNDUKO ARROZAK

Mariaren Bihotza plazan, sábado, 13 de junio, 12:00 CEST

https://www.bilbi.info/event/munduko-arrozak

Sugegorrien zuloan

Zerocalcareren liburu berria itzultzeko asmoa bagenu horra hor izenbururako aukeretako bat. Alta, Farmazia Beltza argitaletxe arraroa izanagatik, lan honen itzulpena guri dagokigunik ez du ematen.

Bi zati ditu lan berri honek, biak ardatz beraren inguruan biraka: Europan handitzen ari den nazismoa. Ta inor berdela estutzera etorri baino lehen, nazismoa da tebeoan finkatu hitza, kitto. Horrela, ale honetara bi kontakizun independiente batu dira, protagonista nagusi bana. Lehendabizikoan, Ilaria Salis italiarra dugu; bigarrenean, Maja T. alemaniarra. Bi pertsona hauek lotzen dituen gertakizuna, 2023ko otsailean Budapesten izandako erakustaldi nazi ospetsu bat da: bertan, Armada gorriaren setioari aurre egin izana harro ospatzen dute naziek. Urteurren hau Europa osoko nazi- topaketa bihurtu da. Harrotasunaren eguna deitzen diote. Bai, hori bera, bai.

Ilariaren afera entzutetsu bihurtu zen, izan ere hauteskunde europarretan zerrendaburu bihurtu eta 175.000 botok Hungariako ziega batetik atera zuten. Maja T.rena, ordea, ez da hain ezaguna, nahiz eta Alemaniatik Hungariara modu “xelebrean” estraditatua izan. Arestian aipatu Budapesteko testuinguruan nazi batzuk kolpatu izana leporatzen diete biei, espetxe-zigor handiak tartean.

Salisi dagokionez, haren epaiketaren ingurukoak kontatzen ditu Zerok, bai eta presoaren bizi-baldintzak ere. Epaiketa horretan izan zen Zero, Internazionale egunkarirako lanean. Epaiketa hori 3 ataletan kontatu zuen egunkari horretan bertan. Gerora, Momo argitaletxeak karrikaratu zituen ale bakar batean.

Maja T.ri dagokionez, haren bizigiro eta bizi-aukerak, bere ingurune militantea azaltzen du Calcarek. Kontakizun hau, ordea, argitaratu gabekoa zen. Maja T. Jena hirikoa da. Bere haurtzaroan naziek egindako hilketa selektiboek sortu arranguran hezi zen. Hilketa hauek ere ez ziren ezagun egin gurean. Funtsean, nazi talde batek Alemanian integratu eta bizitza erabat normalizatua egiten zuten migranteak hiltzen zituen, bai eta hura ulertu eta ikertu zuen polizia bakarra bera ere. Izan ere, fikziozko trama bat ematen du horrek guztiak. Aitzitik, epaiketa fartsak, prentsaren hizkera, muturreko espetxe-zigorrak, isolamendua, senideen eta lagunen sustengua… tortura sistematikoa agertzen ez bada ere, istorioa ezaguna zaigu.

Maja T eta beste lagun batzuk mailuaren bandakidetzat jo dituzte prentsan. Horren ingurukoak ere agertzen dira erreportajean. Honi buruzko informazio fidagarria sarean topatzea lan nekeza da.

Bestalde, bortizkeriari buruzko hausnarketak toki berezia du kontakizunean. Hausnarketa baino, Zerocalcareren ikuspuntua da agertzen zaiguna, beti ere prentsa edo tertulietan garatzen den diskurtsoa errealitatearekin alderatuta.

Azken batean, egungo faxismoaren osagaiak aurkeztu eta horren aurrean nola jokatu da Zerok buruan duena. Alegia, sugegorrien zuloan nola iraun.

Edizioari buruz, Zerocalcareren ohiko argitaletxe BAOren eta Momo argitaletxearen arteko edizioa dela aipatu behar dugu. BAO-ren ohiko moldean argitaratuta, baina Momoren beraren katalogoa ere aurkezten duena. Irabazien zati bat Budapesteko gertakariengatik auzipetutakoak laguntzeko izango dira.

Horiek horrela, zeini dagokio liburu hau argitaratzea? Ez al du erantzunak kolektiboa izan behar?

ZEROCALCARE

Nel nido dei serpienti

BAO, Momo; 2025

#Antifaxismoa #FarmaziaBeltza #komikia #politika #Zerocalcare

https://etzi.pm/sugegorrien-zuloan/

Gurutze frankista bat eraitsi dute Elgoibarren. Eskerrik beroenak lan hori egin dutenei.

#Antifaxismoa #Memoria #Duintasuna #Borroka

#NoKings eguna AEBtan.

Elkartasuna estatubatuar herritar duinei.

From the Basque Country, my full support to the mobilization of the People.

#operationinflation #antifa #Antifaxismoa #uspol

Itzulera kostalde eder eta tragikotik: Portbou > Coitllure > Argelès-sur-mer.

Etxekoekin #memoria eta #antifaxismoa lantzea ezinbestekoa da.

#bidean #Mediterraneoa

Liburu batek gidatuta egin dugu gaurko Izaba-Bidarte bidea.
Zero sarea ezagutu nuen Meg Ostrum-en "El cirujano y el pastor"-i esker (@katakrak54 Liburuak) eta gertakari haien paisaiak ezagutu ditugu gaur.
Pasatu gara Salbatore kaperatik, Jean Saroxar artzainaren Gaineko Ofizialdegia etxetik, Perot Jaunaren zerrategia zegoen tokitik, Perot eta familia bizi izan ziren Pédelucq etxetik.
Agur eta ohore Charles Schepens, Jean Saroxar eta faxismoari aurre egin zioten guztiei. #Antifaxismoa

Iritzia ematen, udarako alkandora kode egokiarekin.

#UI53 #Antifaxismoa #AlkandoraKoloretsuak

Argazkia: @badalab