Euphorbia characias honekin 100. espezie behaketara Iritsi naiz #iNaturalist bidez.
https://www.inaturalist.org/observations/347079877

Pixkanaka ikasten.

#Bidean #Botanika #Okzitania #EuphorbiaCharacias #flaneurgintza

Bi albo erraldoi hauek 1792an landatu zituzten, Errepublikaren plaza berrian, Abadiaren aurrean, Caunas de Menerbés herrian.

Danton da hemengoa eta Robespierre hangoa. Bai, izena dute, eta #OSM mapan jasota daude.
https://www.openstreetmap.org/?#map=19/43.326031/2

#Bidean #Okzitania #CaunasDeMenerbes #Flaneurgintza #Zuhaitzak #Danton #Robespierre

Bukinista* bati, Sena ibaiko kaietako postuetan bigarren eskuko liburuak saltzen dituztenak, Deleuzeren eta Guattariren 'Rhizome' liburuaren Minuit argitaletxeko lehen edizioa erosi diot. 10 euro. Pagotxa fetitxista.

+ @Talaioskoop liburutegian egongo da.
+ @teketen|i gustatuko zaio erosketa.
+ *Bukinista @euwikipedia|n: https://eu.wikipedia.org/wiki/Bouquiniste
+ Interneten begiratu dut eta liburu hau ondo ordaintzen da.
+ Sanchez-Ostiz bidez ezagutu nuen kirol hau.
#Bidean #Paris #Liburuak #flâneurgintza

Gaurko #flaneurgintza saioan 4 irudi igo ditut wikimedia #commons-era.
Tartean hau:
Ozentziyo arrantza-ontzia
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AOzentziyo_arrantza-ontzia.jpg
#omniasuntcommunia
File:Ozentziyo arrantza-ontzia.jpg - Wikimedia Commons

Oporretako lehen goizeko freskura #flâneurgintza praktikatzeko aprobetxatu nahi nuen baina, honezkero, 23°C egiten du Gasteizko erdialdean... Gutxienez, Errementari kaleko txoko kuttun honen gustoko irudi batekin itzuli naiz etxera :-)

#Rosko herri ederra da, historia luze eta benetan interesgarria duena, frantsesezko Wikipedian oso zabal jasoa:

https://fr.wikipedia.org/wiki/Roscoff

#Flaneurgintza momentuan 30. oharrarekin topo egin, eta portuaren bila abiatu ginen. Konfirmaziorik gabe, Rosko hegoaldean 'Porz ar Vascoun' (euskaldunen portua) deitzen zena aurkitu genuen, eta tipula more zaku bat erosi, honek ere #LangileonHistoria portzio ederra du eta, ikusi 'Johnnies':

https://fr.wikipedia.org/wiki/Johnnies

#bidean #Breizh #Bretainia #Roscoff

Perigord aldean #flaneurgintza betean ibili gara, eta #matxinada batekin egin dugu topo, okzitanieraz 'Susmauta deus Crocants':

https://oc.wikipedia.org/wiki/Susmauta_deus_Crocants

Haririk tiraka, hauen buruetako bat, Julien Buffarot ezagutu eta jaio zen herrira, Cap Drop (argazkian Buffarot eta crocanten omenezko eskulturan) eta exekutatu zutenera Mont Pasier, bisitak egin ditugu.

@euwikipedia|n informaziorik ez. Etxeko lana.

Matxino crocantei ohore, #OmniaSuntCommunia!

#HerritarronHistoria
#OparotasunarenAstea🌾

Helburu frikiak jartzeak #flaneurgintza|ren gozamena biderkatzen du. Laster ikusiko dugu elkar Couto Mixto!

https://eu.wikipedia.org/wiki/Couto_Mixto

#Bidean #CoutoMixto

Couto Mixto - Wikipedia, entziklopedia askea.

Eta kitto. Lizarra lehen eta orain. 12 puntu gorri gutxiago Mañerun eta Lizarran. 40 irudi igota wikimediara eta ustu dut beste 10 bat igokotzeko aukera izango dudala
23 km oinez bi egunetan, burua despejatuta, gorputza primeran... Ezin da gehiago eskatu. Asteburu aparta Lizarrerrian konpainia bikainean. #omniasuntcommunia #commons #flaneurgintza