Goiza Revel herrian pasa dugu, larunbateko merkatuan gora eta behera, erosketak elkarrekin egiteaz gozatzen.
Sagar zukua, saltxitxoia, gazta ederrak, piku marmelada, esparrago berdeak, Canal du Midiren ur horniketari buruzko liburu bat, bertan prestatutako pizzak (lakuan jateko), 'aligot' pixka bat afaltzeko, vienoseriak.... Denetik aurkitu dugu.
Batzuetan gauza ederrenak sinpleenak dira, goiz bat merkatuan eta bazkaria lakuko belardian, adibidez.










