Orthezeko astearteko merkatua
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AOrthezeko_astearteko_merkatua.jpg
Orthezeko astearteko merkatua
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AOrthezeko_astearteko_merkatua.jpg
Etxera #bidean Orthezeko merkatuan geldialdia egin eta La Maison jatetxean ederki bazkaldu dugu.
Hurrengorako utzi dugu Albreteko Joana protestantismoaren museoa. Egia esan azken asteetan irakurri eta ikusitako guztiagatik, Erlijio Gerren inguruan ikasteko gogoz nago (bai, beste untxi-zulo eder bat).
Tolosako deriban 'Tacos français' kontzeptuaren existentziaz abertitu naute seme-alabek.
https://fr.wikipedia.org/wiki/Tacos_fran%C3%A7ais
Deriben oinarrietako bat da ikasitakoa gorpuztea, beraz gaur bazkaltzeko 'Tacos' jan ditugu 'Les Abattoirs' pareko belardi ederrean, Garonaren ertzean.
'Canal du Midi' kromoetan Tolosako Saint Sauveur portua falta zitzaidan.
Tolosan sagardoatekin eta oranginarekin aberria etxekoekin ospatzen 🌾
Goiza Revel herrian pasa dugu, larunbateko merkatuan gora eta behera, erosketak elkarrekin egiteaz gozatzen.
Sagar zukua, saltxitxoia, gazta ederrak, piku marmelada, esparrago berdeak, Canal du Midiren ur horniketari buruzko liburu bat, bertan prestatutako pizzak (lakuan jateko), 'aligot' pixka bat afaltzeko, vienoseriak.... Denetik aurkitu dugu.
Batzuetan gauza ederrenak sinpleenak dira, goiz bat merkatuan eta bazkaria lakuko belardian, adibidez.
Beste Euphorbia bat, Euphorbia serrata:
https://www.inaturalist.org/observations/347306165
Erresilientzia dirudi...
Okzitaniako Saint Ferreol lakuan irekitzen dut alkandora koloretsuen nire denboraldia.