Christophe Jauregik gehiengoa lortu du Senpereko bozen lehen itzulian eta bera izanen da auzapeza

Bigarren itzuliaren beharrik izan gabe, lehenbizikoan erabakia gelditu da Senpereko Herriko Kontseiluaren osaketa. Hats Berri taldeko Christophe Jaur…
https://erran.eus/xareta/1773648712511-christophe-jauregik-gehiengoa-lortu-du-senpereko-bozen-lehen-itzulian-eta-bera-izanen-da-auzapeza?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #politika

Christophe Jauregik gehiengoa lortu du Senpereko bozen lehen itzulian eta bera izanen da auzapeza

Bigarren itzuliaren beharrik izan gabe, lehenbizikoan erabakia gelditu da Senpereko Herriko Kontseiluaren osaketa. Hats Berri taldeko Christophe Jauregik bozen erdia baino gehiago bildu ditu (% 54,18). Bigarren indarra Mariana Laugierren Elgarrekin taldea izan da (% 23,74) eta hirugarrena 2023tik Senpereko auzapez izan den Bernard Elhorgaren taldea (% 22,08). 

Erran.eus

Herriko bozak izanen dituzte igandean Saran eta Senperen

Ipar Euskal Herrian sei urtetik behin egiten dituzte herriko kontseiluko ordezkariak hautatzeko bozak. Igande honetan, martxoaren 15ean, iraganen da …
https://erran.eus/xareta/1773385919898-herriko-bozak-izanen-dituzte-igandean-saran-eta-senperen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #senpere #politika

Herriko bozak izanen dituzte igandean Saran eta Senperen

Ipar Euskal Herrian sei urtetik behin egiten dituzte herriko kontseiluko ordezkariak hautatzeko bozak. Igande honetan, martxoaren 15ean, iraganen da lehen itzulia, eta 22an bigarrena, baina Saran, konparazione, ez dute bigarren itzuliaren beharrik izanen, bi zerrenda aurkeztu direlako. Senperen, ordea, hiru auzapezgai direnez, igandeko emaitzen arabera, bigarren itzulia izanen da edo ez.

Erran.eus

Hiruka'ntuz bazkari kantatua larunbatean eginen dute Senpereko Inharrian

Senpereko Ibarrun auzoko Inharria baserrian iraganen da martxoaren 14an, larunbat eguerditan, Zaldubi Ikastolak antolatzen duen Hiruka'ntuz bazkari k…
https://erran.eus/xareta/1773232899636-hirukantuz-bazkari-kantatua-larunbatean-eginen-dute-senpereko-inharrian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #kultura

Hiruka'ntuz bazkari kantatua larunbatean eginen dute Senpereko Inharrian - Xareta - 2026-03-14 - Erran.eus

Senpereko Ibarrun auzoko Inharria baserrian iraganen da martxoaren 14an, larunbat eguerditan, Zaldubi Ikastolak antolatzen duen Hiruka'ntuz bazkari kantatua. Iparraldeko hiru herrialdeak biltzen dira Kanta, kantu, kantore lemapean, aurten ere Integrazio Batzordearen alde. Liburuxka Inharrian eskura daiteke.

Erran.eus

Ane Elzaurdia beratarra bigarren izan da Senpereko Trail lasterketan

Asteburuan Senperen jokatutako probetan 2.300 korrikalari inguru bildu dira
Senpereko SPUC Lasterkak Senpereko Trail lasterketaren hamalaugarren edi…
https://erran.eus/mendialdea/1773123566138-ane-elzaurdia-beratarra-bigarren-izan-da-senpereko-trail-lasterketan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #xareta #bera #senpere #kirola #lasterketak

Ane Elzaurdia beratarra bigarren izan da Senpereko Trail lasterketan

Asteburuan Senperen jokatutako probetan 2.300 korrikalari inguru bildu dira Senpereko SPUC Lasterkak Senpereko Trail lasterketaren hamalaugarren edizioa egin dute igande honetan, 21,500 kilometro luze eta 1.050 metroko desnibeleko lasterketa. 858 kirolarik eman dute izena eta 850 helmugaratu dira. Guillaume Tiphene eta Maeva Danois nagusitu dira eta emakumeen artean Ane Elzaurdia beratarra bigarren izan da. Lasterketa horren inguruan bertze zenbait lasterketa ere egin dituzte, 85, 42, 10  eta 7,5 kilometro luzekoak. Denera, 2.300 kirolari inguru ibili dira asteburuan Senperen.

Erran.eus

Senpereko Trail mendi lasterketak asteburuan eginen dituzte

7,5 kilometrotatik hasi eta 85 kilometro bitarteko ibilbideak prestatu ditu SPUC Lasterka taldeak larunbatean eta 21 kilometroko Senpereko Trail last…
https://erran.eus/xareta/1772713346134-senpereko-trail-mendi-lasterketak-asteburuan-eginen-dituzte?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #kirola #lasterketak

Senpereko Trail mendi lasterketak asteburuan eginen dituzte

7,5 kilometrotatik hasi eta 85 kilometro bitarteko ibilbideak prestatu ditu SPUC Lasterka taldeak larunbatean eta 21 kilometroko Senpereko Trail lasterketaren hamalaugarren edizioa igandean Senpereko SPUC Lasterka taldeak mendiko lasterketen hamalaugarren edizioa antolatu du, martxoaren 7an eta 8an. 7,5 kilometroko ibilbidetik hasita 85 kilometrokora bitarte, luzera eta zailtasun guztietako probak egiteko aukera izanen dute kirolariek larunbatean eta 21 kilometroko XIV. Senpereko Trail igandean.

Erran.eus

Herriko bozetan Saran bi zerrenda eta Senperen hiru aurkeztu dituzte

Martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren herriko bozetako zerrendak argitaratu dituzte. Horren arabera, Saran bi auzapezgai izanen dira: Har Hitza ta…
https://erran.eus/xareta/1772448260683-herriko-bozetan-saran-bi-zerrenda-eta-senperen-hiru-aurkeztu-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #sara #senpere #politika

Herriko bozetan Saran bi zerrenda eta Senperen hiru aurkeztu dituzte

Martxoaren 15ean eta 22an iraganen diren herriko bozetako zerrendak argitaratu dituzte. Horren arabera, Saran bi auzapezgai izanen dira: Har Hitza tadeko Panpi Lefranc eta Lekukoa Segi taldeko Esteban Barneix. Senperen, berriz, hiru aurkeztu dira: Elgarrekin taldeko Mariana Laugier, Egin Senpererentzat taldeko Bernard Elhorga (egungo auzapeza) eta Hats Berri taldeko Christophe Jauregi. 

Erran.eus

Kantu bazkaria antolatu du Senpereko Zaldubi ikastolak martxoaren 14an

Bertze urte batez Hirukan'tuz kantu bazkaria antolatu dute Senperen. Martxoaren 14an eginen dute Inharrian 12:00etan hasita. 
https://erran.eus/xareta/1771926637049-kantu-bazkaria-antolatu-du-senpereko-zaldubi-ikastolak-martxoaren-14an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #gizartea

Kantu bazkaria antolatu du Senpereko Zaldubi ikastolak martxoaren 14an

Bertze urte batez Hirukan'tuz kantu bazkaria antolatu dute Senperen. Martxoaren 14an eginen dute Inharrian 12:00etan hasita. 

Erran.eus

‘Kaka’ antzezlana ikusgai izanen dute otsailaren 22an Senperen

Igandean 17:00etan hasiko da emanaldia Larreko kulturgunean
Korrika Kulturalaren barne, Gazte eta helduei zuzendutako ‘Kaka’ antzezlana ikusgai izan…
https://erran.eus/xareta/1771577301116-kaka-antzezlana-ikusgai-izanen-dute-otsailaren-22an-senperen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #kultura

‘Kaka’ antzezlana ikusgai izanen dute otsailaren 22an Senperen - Xareta - 2026-02-22 - Erran.eus

Igandean 17:00etan hasiko da emanaldia Larreko kulturgunean Korrika Kulturalaren barne, Gazte eta helduei zuzendutako ‘Kaka’ antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 22an, igandean 17:00etan hasita, Senpereko Larreko kulturgunean. Sarreraren prezioa 12 eurokoa (osoa) eta 8 eurokoa (murriztua) da. Hamabi urtez beheitikoek doan. Erreserba

Erran.eus

Senpereko ihauteen besta handia otsailaren 21ean eginen dute

Senpereko zakuzaharrak azken larunbatetan auzoz auzo ibili ondoan, otsailaren 21ean ihauteen bukaera izanen dute Senpereko karrika nagusian, alimalek…
https://erran.eus/xareta/1771488920403-senpereko-ihauteen-besta-handia-otsailaren-21ean-eginen-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #bestak

Senpereko ihauteen besta handia otsailaren 21ean eginen dute

Senpereko zakuzaharrak azken larunbatetan auzoz auzo ibili ondoan, otsailaren 21ean ihauteen bukaera izanen dute Senpereko karrika nagusian, alimaleko programarekin.

Erran.eus

Senpereko SPUC Kirolak taldeko kayak atala haserre dago herriko etxearekin

43 urteotan erabili duten lokala hamar urterentzat enpresa pribatu baten esku emana dela salatu dute
Berriki Senpereko jaun merak hartu erabakiek ha…
https://erran.eus/xareta/1771313987872-senpereko-spuc-kirolak-taldeko-kayak-atala-haserre-dago-herriko-etxearekin?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#xareta #senpere #gizartea

Senpereko SPUC Kirolak taldeko kayak atala haserre dago herriko etxearekin

43 urteotan erabili duten lokala hamar urterentzat enpresa pribatu baten esku emana dela salatu dute Berriki Senpereko jaun merak hartu erabakiek hautsak harrotu dituzte, bereziki Spuc Kirolak elkartean dagoen kayak sekzioko kide eta arduradunen inguruan. Hala nola, 43 urte hauetan hauek erabiltzen duten lokala enpresa pribatu baten esku emana baitago hamar urterentzat. Honen ondorioz, herriko etxe aitzineko agerraldiak bildu du jende andanaxka polita, hauetan sekzioko kide frango, oposizioko kide batzuk ere, aintzirako auzokoak eta bertze.

Erran.eus