Senpereko plazako Akerreta errota ezagutzeko jardunaldia eginen dute asteburuan
Asteburu honetan Herrialdeen eta Erroten Ondarearen Jardunaldiak izanik, Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzen ahalko da, larunbatean eta igan…
https://erran.eus/xareta/1781173925483-senpereko-plazako-akerreta-errota-ezagutzeko-jardunaldia-eginen-dute-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Senpereko plazako Akerreta errota ezagutzeko jardunaldia eginen dute asteburuan
Asteburu honetan Herrialdeen eta Erroten Ondarearen Jardunaldiak izanik, Senpereko plazako Akerreta errota bisitatzen ahalko da, larunbatean eta igandean. Joanes Etxeberri eiherazainak garia eta artoaren mundu paregabea, bihiak porroskatzeko bi eihera harriak, gari eta arto irina, ogi beltz eta zuria, ogiaren bilakaera egun arte… aurkeztuko ditu. Eta bisitaren atsegina luzatzeko, sagarnoa, garagarnoa, euskal pastiza eta taloak izanen dituzte bisitariek.