[ARGAZKIAK] Nafarroako harizko musika tresnen topaketa egin dute Beran

Harizko musika tresnen topaleku bihurtu zen joan den ortziralean Bera, Nafarroako musika eskolek 'Fernando Remacha' Harien Topaketaren borzgarren edi…
https://erran.eus/bortziriak/1779090338357-argazkiak-nafarroako-harizko-musika-tresnen-topaketa-egin-dute-beran?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura

[ARGAZKIAK] Nafarroako harizko musika tresnen topaketa egin dute Beran

Harizko musika tresnen topaleku bihurtu zen joan den ortziralean Bera, Nafarroako musika eskolek 'Fernando Remacha' Harien Topaketaren borzgarren edizioa egin baitzuten Ricardo Baroja eskolako frontoian. 125 biolin, biola, biolontxelo eta kontrabaxu jotzaile elkartu ziren.

Erran.eus

Gure Txokoa 0-Oiartzun B 3

Erregionaleko lehen mailara goitzeko fasea jokatzen ari den  Gure Txokoak 0-3 galdu zuen ortziralean Matzadan, Oiartzun B-ren kontra
https://erran.eus/bortziriak/1779086918529-gure-txokoa-0-oiartzun-b-3?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kirola #futbola #xorroxin #irratia

Gure Txokoa 0-Oiartzun B 3

Erregionaleko lehen mailara goitzeko fasea jokatzen ari den  Gure Txokoak 0-3 galdu zuen ortziralean Matzadan, Oiartzun B-ren kontra

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Berako Abesbatzaren eskutik Kantuz Kalean jardunaldia izan dute igandean

Auzoz auzo ibili da kantuan, Maitagarria txarangarekin batera
Berako Abesbatzak Kantuz Kalean jardunaldia ospatu du maiatzaren 17an, igandean, herri…
https://erran.eus/bortziriak/1779090950999-argazkiak-berako-abesbatzaren-eskutik-kantuz-kalean-jardunaldia-izan-dute-igandean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura

[ARGAZKIAK] Berako Abesbatzaren eskutik Kantuz Kalean jardunaldia izan dute igandean - Bortziriak - Erran.eus

Auzoz auzo ibili da kantuan, Maitagarria txarangarekin batera Berako Abesbatzak Kantuz Kalean jardunaldia ospatu du maiatzaren 17an, igandean, herrian barna. Auzoz auzo ibili dira kantuan goiz osoan, errepertorio handiagoarekin eta kanta baten estreinaldiarekin, Maitagarria txarangarekin batera. San Jose Zahar Etxetik abiatu eta Agerran, Euskalduna parean, Iturlandetan, Kanttonberrin, Illekuetan eta Uraldean (Ikullu, Bidaxka eta Kataku inguruan) bukatu dute ibilbidea.

Erran.eus

Errekako emakumeek kopa ere irabazi dute ‘doblete’ historikoa lortzeko

Futbolean, oraindik ez du ligako txapeldun izatea segurtatu Doneztebek eta promozio postutik atera da Baztan eta errugbian, Frantziako txapelketako f…
https://erran.eus/mendialdea/1779083254084-errekako-emakumeek-kopa-ere-irabazi-dute-doblete-historikoa-lortzeko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #xareta #elizondo #bera #lesaka #leitza #doneztebe #sara #kirola

Errekako emakumeek kopa ere irabazi dute ‘doblete’ historikoa lortzeko - Mendialdea - Erran.eus

Futbolean, oraindik ez du ligako txapeldun izatea segurtatu Doneztebek eta promozio postutik atera da Baztan eta errugbian, Frantziako txapelketako final zortzirenetara sailkatu da Sarako Izarra taldea Landetan lortutako garaipen garbi batekin Maiatzaren 3an liga irabazi zuen Errekako emakumeen eskubaloi taldeak historian lehen aldiz, eta bi aste beranduago, kopa ere irabazi dute, berriz ere BM Ardoi taldearen kontra, baina oraingoan, zailagoa oraindik, Zizur Nagusian. Beraz, asteburu honetan Errenterian jokatuko duten sektoreko txapelketaren atarian, doblete historikoa lortu dute. Futbolean, Nafarroako lehen maila autonomikoan berri txarrak, Doneztebek berdindu eta Baztanek galdu egin baitute. Honela, doneztebarrek oraindik ez dute ligako txapeldun izatea segurtatu eta baztandarrak bosgarren dira orain, promozio postutik kanpo. Doneztebek Gazte Berriak Ansoain izanen du arerio datorren asteburuan Donezteben, final kutsuko norgehiagokan. Izan ere, hiru puntura bigarren postuan dago Antsoaingo taldea, baina oraindik igoera matematikoki segurtatu gabe du. Berdinketa aski luke Doneztebek, oraingoan bai, partida baten faltan ligako txapeldun izateko. Baztanek, berriz, nahitaezkoa du garaipena promozio postuetatik ez urruntzeko. Gipuzkoako ligan, Beti Gaztek berdindu egin zuen Zumaian eta Gure Txokoak galdu egin zuen etxean. Errugbian, Frantziako txapelketako final zortzirenetara sailkatzea lortu du Sarako Izarra errugbi taldeak, Landetan garaipen garbia lortu eta gero.  

Erran.eus

Manttaleko udalekuetan apuntatzeko epea astelehenean irekiko dute

Gaztetxoentzako udako proposamenak ugaritzen ari dira, eta Berako Manttale Mendi Taldeak ere egin du bere eskaintza.
https://erran.eus/bortziriak/1778843592545-manttaleko-udalekuetan-apuntatzeko-epea-astelehenean-irekiko-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kirola

Manttaleko udalekuetan apuntatzeko epea astelehenean irekiko dute

Gaztetxoentzako udako proposamenak ugaritzen ari dira, eta Berako Manttale Mendi Taldeak ere egin du bere eskaintza.

Erran.eus

Berako Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeak airetik

Larhun gainean hartutako irudiekin batera, mendiaren magalean dauden Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeko irudiak dituzue hemen. Berako inguru at…
https://erran.eus/bortziriak/1778598010829-mendialdea-airetik-berako-kaule-garaitarreta-eta-lizuniaga-aldeak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #ondarea

Berako Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeak airetik

Larhun gainean hartutako irudiekin batera, mendiaren magalean dauden Kaule, Garaitarreta eta Lizuniaga aldeko irudiak dituzue hemen. Berako inguru atsegina, Sarako bidean, belai eta baserri ederrez zipriztindua.

Erran.eus

Valentin Larrearen omenezko zikloa maiatzaren 22an abiatuko da

Maiatzaren 22an abiatuko da Valentin Larrea musikariaren omenezko zikloa, bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko. Valentin zenaren biloba den Elen…
https://erran.eus/bortziriak/1778749398337-valentin-larrearen-omenezko-zikloa-eginen-da-maiatzaren-22an-hasiko-dena?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura #xorroxin #irratia

Valentin Larrearen omenezko zikloa maiatzaren 22an abiatuko da

Maiatzaren 22an abiatuko da Valentin Larrea musikariaren omenezko zikloa, bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko. Valentin zenaren biloba den Elena Berazadi beratarrarekin egon gara

Erran.eus

Ribera Beka irabazi dute Jon Abril eta Asier Gogortza beratarrek

Ribera Beka Irungo Udalak Bidasoa Ibaiaren eta memoria historikoaren eta mugaren inguruko ikerketa ekintza proiektuak garatzeko ematen du. Bi beka em…
https://erran.eus/bortziriak/1778839703931-ribera-beka-irabazi-du-jon-abril-eta-asier-gogortza-beratarren-lanak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #kultura

Ribera Beka irabazi dute Jon Abril eta Asier Gogortza beratarrek

Ribera Beka Irungo Udalak Bidasoa Ibaiaren eta memoria historikoaren eta mugaren inguruko ikerketa ekintza proiektuak garatzeko ematen du. Bi beka eman ditu eta horietako bat bi beratarren Bidasoko Toponimia ttikia lanarentzat izan da. 

Erran.eus

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketako lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira

Aurtengo bestetako azal lehiaketaren deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak. Lanak Berako besta giroa islatu beharko du. Nahi duten guziek parte h…
https://erran.eus/bortziriak/1778839389745-berako-bestetako-egitarauaren-azal-lehiaketako-lanak-ekainaren-2ra-arte-aurkezten-ahal-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #bera #bestak

Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketako lanak ekainaren 2ra arte aurkezten ahal dira

Aurtengo bestetako azal lehiaketaren deialdia egin du Berako Kultur Batzordeak. Lanak Berako besta giroa islatu beharko du. Nahi duten guziek parte hartzen ahal dute eta bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal ditu.

Erran.eus

Hemeretzi herrik eta ia 500 pilotarik parte hartuko dute Nafarroako 56. Herriarteko pilota txapelketan

Txapelketa txikian Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka izanen dira eskualdeko ordezkariak eta txapelketa handian Leitza bakarrik
Na…
https://erran.eus/mendialdea/1778824039807-hemeretzi-herrik-eta-ia-500-pilotarik-parte-hartuko-dute-nafarroako-56-herriarteko-pilota-txapelketan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bortziriak #leitzaldea #malerreka #bera #lesaka #goizueta #leitza #doneztebe #kirola #pilota

Hemeretzi herrik eta ia 500 pilotarik parte hartuko dute Nafarroako 56. Herriarteko pilota txapelketan - Mendialdea - Erran.eus

Txapelketa txikian Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka izanen dira eskualdeko ordezkariak eta txapelketa handian Leitza bakarrik Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketaren 56. edizioaren aurkezpena egin dute maiatzaren 14an Iruñean. Nafarroako Pilota Federazioko eta parte hartuko duten zenbait herrietako ordezkariak bertan izan ziren. Txapelketa txikian Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza eta Lesaka izanen dira eskualdeko ordezkariak eta txapelketa handian Leitza bakarrik. Denera hemeretzi herrik eta 487 pilotarik hartuko dute parte, maiatzaren 23-24ko asteburutik aitzinera. Finalak uztailaren 4an jokatuko dituzte Iruñeko Labrit pilotalekuan.  

Erran.eus