Duela 20 urte hasi nuen #Euskargazki, #euskara-ren historia argazkietan biltzeko lana.

Orain 700 argazkiak Wikimedia Commons-en daude, geolokalizatuak eta CreativeCcommons lizentziapean, Uxue Cárdenasen lanari esker.

https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Images_from_Euskargazki

Eskerrak hari, eta @euwikipedia-koei! #pozik

Gaur konturatu naiz duela bi aste #MalaReputacion|ek abesti berria atera duela. Eta horrek disko edota bira berria etorriko direla ekarri dit burura.

#pozik egoteko beste arrazoi bat 🥹

https://www.youtube.com/watch?v=hW_Ee3RYtAw

#GoraRokAnRola

Mala Reputación - El Hilo (videoclip oficial)

YouTube
Gaur, Aitzulo argazki honengatik, laneko lehiaketa irabazi dut eta saski hau eman didate

#Pozik 😄

Gaur nire gorputza (gihar, koipea, etab) neurtu didan makina batek 15 urte kendu dizkit.

#Pozik 😄

Hona hemen baratzeko    bi tomate (atzo eta gaur uztatutakoak). Ez dira handienak, ederrak arren

Bi urte tomaterik ez jaso eta gero, azkenik dauzkagu tomateak!!!!

#Pozik

Hilabete bakarrean nire Blackberry Key2 telefonoari (2018koa da) pantaila puskatu zaio eta komuneko zulora erori zait.

Pantaila berria lokalizatu nuen Interneten (eta jartzea lortu) eta ondo sikatzea lortu dut.

Bizirik dago.

#NireSakelekoHilezkorra
#Pozik

Oraingoan errezeta berri batekin nator. Olo intgrala eta garia. Aspaldian ama orea deskantsuan egon eta gero, merezi izan du. Oso goxua urten da.

It's been a while since I don't bake a loaf, but It has worth it. New recipe. Oat and wheat.🤍

#bake #bread #art #cooking #ogia #breadbaking #lovebaking #sukaldean #pozik