Mitoak birpentsatzea - etzi.pm

Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan. Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako […]

etzi.pm

Mitoak birpentsatzea

Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan.

Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako bidaia barne-bidaiaren alegoria bihurtu da, eta Itaka ezin atzemandako helburutzat jotzen ohi da, bizitzaren beraren metafora. Kavafisen poema da horren gailurra; gurera Muguruzak Itaka berriro ekarri zuen. Jean Harambatek hara abiatu zen ere Ulysse: les chants du retour (Actes Sud, 2014) komikian.

Historia eta mitoa erkatu dituzten lanak kontaezinak dira. Schliemann horretaz baliatu zen Ilion zaharra topatzeko; eta lan berri bi baino ez aipatzearren Robin Lane Fox (2024) edo John Freely (2014) ekarriko ditugu gogora. Oso berezia da, era berean, Mediterraneoko zibilizazio zaharrari buruzko Pedro Olallaren Palabras del Egeo (Acantilado, 2022) maisu lana.

Alabaina, abenturak, metaforak nahiz Historiak , gehien bat Odiseo izan dute hizpide: haren zuhurtzia Troiaren harresiaren parean, haren sufrikarioa Itakarako bidean. Kontakizun odoltsu eta gordin hauetan zehar, ordea, badago ezinbesteko osagaia usu aipatzen ez dena, begi bistakoa bada ere: emakumea. Dela indarrez ezarritako modu pasiboan dela modu aktiboan, ezin ulertu kontakizun hauek emetasunik gabe. Galdetu bestela Odiseori berari. Emakumeen laguntzarik gabe nekez Itakaratuko zen hura. Emakume klasikoa argitara ekartzeko bidean ditugu Carmen Estradaren Odiseicas (Seix Barral, 2021) nahiz Iliadaren eta Odisearen Blackie books etxearen bertsioetan Eurípides, Alessandro Baricco, Marina Garcés eta Margaret Atwoodek plazaratu iruzkinak.

Abiapuntu berria jarri du orain Emily Hauser doktoreak. Bere lan berrian, Mythica: the bestselling story of the real women of the Iliad and Odyssey delakoan (Penguin, 2025), aztarna arkeologikoak darabilzki hala Iliadan nola Odisean agertzen diren Brontze Aroko emakumezkoen rol historikoa argitzeko. Aho bete hortz irakurtzen den alimalezko Historia lana da, inolako zalantzarik gabe kalitate handiko “History from bellow”. Jakina hau da inoiz euskaraz irakurriko ez dugun liburu horietako bat.

Azkenik, mito klasikoen ikuspegi berritzaile horren baitan, beste bi komiki aipatuko dugu. Lehena, Frissen eta Trifogliren El feu de Thesée (Les Humanoïdes associés, 2019). Komiki zoragarri honetan, autoreek Homeroren ala Teseoren identitateak jartzen dituzte ezbaian. Hau irakurtzean Erdi Aroko Ahaide Nagusien gerrak eta mendekuak kantatu eta gauzatu zituzten euskal koblakariak emakumeak zirela ezin ahaztu.

Bigarrena Petruccioliren Medea da (BAO, 2026). Komikitzar honetan Petrucciolik duintasuna itzultzen dio Medeari, behar bada inoiz traizio handiena jasan duen heroia. Horretarako, Ulisse 31ko animearen traza errekuparatzen du, haien handi batean.

Iragana balore eta ideologia atzerakoiren ongarria bihurtu den honetan, mitoak pentsatzeko modu berriak guztiz beharrezkoak ditugu.

#emakumeak #HerritarronHistoria #komikia #Mitoak #RaKi

https://etzi.pm/mitoak-birpentsatzea/

Kasketa: “adimen artifiziala”, arrakasta, errentagarritasuna, produktibitatea, osasun mentala eta kanido biolinistak

Adimen artifizialaren inguruan asteon ikusitako zenbait kontu: produktibitatea, errentagarritasuna, osasun mentala, arrakasta...

https://teknopata.eus/2026/05/kasketa-adimen-artifiziala-arrakasta-errentagarritasuna-produktibitatea-osasun-mentala-eta-kanido-biolinistak/

"[...] en lugar de dejarnos seducir por mitos y disparates, deberíamos intentar entender por qué hay estudiantes de filosofía que no quieren leer ni escribir, en informática no quieren programar y depurar código, o a una parte del profesorado le gustaría que “una IA” le planificara e impartiera las clases y pusiera notas".

https://elpais.com/tecnologia/2026-02-09/simular-conversaciones-no-es-suficiente-sobre-mitos-y-los-limites-de-la-ia-en-la-vida-cotidiana.html?event_log=oklogin

#AA #mitoak #gezurrak

Simular conversaciones no es suficiente: sobre mitos y los límites de la IA en la vida cotidiana

Toda tecnología trae consigo efectos imprevistos, pero no hay evidencia de que haya aprendido a mentir o que pueda tomar decisiones

El País
La ciencia ha desmentido el último mantra matutino de los gurús de la productividad: la ducha fría es tan inútil como el madrugón

En los últimos años, algunos de los gurús del bienestar y la productividad parecen haberse propuesto torturar a sus seguidores con los más inhumanos...

Mitologia berria: “Nire Xko kontua”

Musk ahoberoak egunetik egunera garbiago uzten digu zer eta nolakoak diren ‘sare sozialak’ deitzen ditugun horiek.

https://teknopata.eus/2024/11/mitologia-berria-nire-xko-kontua/

Mitologia berria: "Nire Xko kontua" | teknopata.eus

Musk ahoberoak egunetik egunera garbiago uzten digu zer eta nolakoak diren 'sare sozialak' deitzen ditugun horiek.

teknopata

Adimen artifizialaren mitologia: ez adimen, eta ez artifizial

Adimen artifiziala saltzen duten enpresak mitologia oso bat hedatzen ari dira euren produktua errazago saltzeko. Izenetik bertatik hasita: AA delakoa ez da ez adimena, ez artifiziala.

https://teknopata.eus/2024/09/adimen-artifizialaren-mitologia-ez-adimen-eta-ez-artifizial/

#aa #adimenArtifiziala #akatsak #haluzinazioa #haluzinazioak #mitoak #mitologia #techpolicy

Adimen artifizialaren mitologia: ez adimen, eta ez artifizial | teknopata.eus

Adimen Artifiziala saltzen duten enpresak mitologia oso bat hedatzen ari dira, izenetik bertatik hasita. AA delakoa ez da ez adimena, ez artifiziala.

teknopata

Uste dut Kimikako karreran entzun nuela Erdi Aroko katedraletako beirak beheko aldean lodiagoak direla denbora luzea igarotzean solidoek, likidoen antzera, grabitatearen eraginez beheranzko jarioa dutelako.

Ez omen da egia. Erdi Aroko beirak beheko aldean lodiagoak izatea ekoizpen prozesuaren ondorioa da. 2017an Westminster abadiako beiren biskositatea kalkulatu zuten: 1 nm-ko jarioa 1.000 milioi urteko. Beherantz jariatzen da, baina oso mantso.

https://ceramics.org/ceramic-tech-today/glass-viscosity-calculations-definitively-debunk-the-myth-of-observable-flow-in-medieval-windows

#Zientzia #Mitoak

Glass viscosity calculations definitively debunk the myth of observable flow in medieval windows | The American Ceramic Society

Glass scientists have taken a closer look at the urban legend of glass flow in medieval windows—combining theory and experimental techniques, the results definitely bust the myth and indicate the highest ever direct measurement of glass viscosity at low temperatures.

The American Ceramic Society