Mitoak birpentsatzea
https://etzi.pm/mitoak-birpentsatzea/

«Odiseoren itzulerako bidaia barne-bidaiaren alegoria bihurtu da, eta Itaka ezin atzemandako helburutzat jotzen ohi da, bizitzaren beraren metafora»

Ideia sakonak, baina zenbait irakurketa eta komiki gomendio bitartez.
@raki bidez.

#Etzi #Odisea #Komikia #HarritarronHistoria

Mitoak birpentsatzea - etzi.pm

Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan. Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako […]

etzi.pm

Mitoak birpentsatzea

Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan.

Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako bidaia barne-bidaiaren alegoria bihurtu da, eta Itaka ezin atzemandako helburutzat jotzen ohi da, bizitzaren beraren metafora. Kavafisen poema da horren gailurra; gurera Muguruzak Itaka berriro ekarri zuen. Jean Harambatek hara abiatu zen ere Ulysse: les chants du retour (Actes Sud, 2014) komikian.

Historia eta mitoa erkatu dituzten lanak kontaezinak dira. Schliemann horretaz baliatu zen Ilion zaharra topatzeko; eta lan berri bi baino ez aipatzearren Robin Lane Fox (2024) edo John Freely (2014) ekarriko ditugu gogora. Oso berezia da, era berean, Mediterraneoko zibilizazio zaharrari buruzko Pedro Olallaren Palabras del Egeo (Acantilado, 2022) maisu lana.

Alabaina, abenturak, metaforak nahiz Historiak , gehien bat Odiseo izan dute hizpide: haren zuhurtzia Troiaren harresiaren parean, haren sufrikarioa Itakarako bidean. Kontakizun odoltsu eta gordin hauetan zehar, ordea, badago ezinbesteko osagaia usu aipatzen ez dena, begi bistakoa bada ere: emakumea. Dela indarrez ezarritako modu pasiboan dela modu aktiboan, ezin ulertu kontakizun hauek emetasunik gabe. Galdetu bestela Odiseori berari. Emakumeen laguntzarik gabe nekez Itakaratuko zen hura. Emakume klasikoa argitara ekartzeko bidean ditugu Carmen Estradaren Odiseicas (Seix Barral, 2021) nahiz Iliadaren eta Odisearen Blackie books etxearen bertsioetan Eurípides, Alessandro Baricco, Marina Garcés eta Margaret Atwoodek plazaratu iruzkinak.

Abiapuntu berria jarri du orain Emily Hauser doktoreak. Bere lan berrian, Mythica: the bestselling story of the real women of the Iliad and Odyssey delakoan (Penguin, 2025), aztarna arkeologikoak darabilzki hala Iliadan nola Odisean agertzen diren Brontze Aroko emakumezkoen rol historikoa argitzeko. Aho bete hortz irakurtzen den alimalezko Historia lana da, inolako zalantzarik gabe kalitate handiko “History from bellow”. Jakina hau da inoiz euskaraz irakurriko ez dugun liburu horietako bat.

Azkenik, mito klasikoen ikuspegi berritzaile horren baitan, beste bi komiki aipatuko dugu. Lehena, Frissen eta Trifogliren El feu de Thesée (Les Humanoïdes associés, 2019). Komiki zoragarri honetan, autoreek Homeroren ala Teseoren identitateak jartzen dituzte ezbaian. Hau irakurtzean Erdi Aroko Ahaide Nagusien gerrak eta mendekuak kantatu eta gauzatu zituzten euskal koblakariak emakumeak zirela ezin ahaztu.

Bigarrena Petruccioliren Medea da (BAO, 2026). Komikitzar honetan Petrucciolik duintasuna itzultzen dio Medeari, behar bada inoiz traizio handiena jasan duen heroia. Horretarako, Ulisse 31ko animearen traza errekuparatzen du, haien handi batean.

Iragana balore eta ideologia atzerakoiren ongarria bihurtu den honetan, mitoak pentsatzeko modu berriak guztiz beharrezkoak ditugu.

#emakumeak #HerritarronHistoria #komikia #Mitoak #RaKi

https://etzi.pm/mitoak-birpentsatzea/

Gaur Irakurtzen hasi eta gaur amaitu dut 'Odol guztiak burdin gustua du' #komikia.

Komikizaleok hainbat komiki erreferentzia topatuko ditugu Euskal Herrian kokatutako komiki beltz historiko honetan. Harriet eta Carlos Varela oso ongi.

Info gehiago laister #Paperjale komunitatean.

2026ko 16. #Komikiaeuskaraz :
🗨️GAU LUZE BAT💭
🌳Orekako Basoa Sailaren lehen liburukia
📝 ✍️🖍 Paco Sordo
📚 Argitalpena: #Astiberri/#Txikiberri
http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Gau_luze_bat
#komikia #euskaraz #haurrak #hauretagazteliteratura
2026ko 15. #Komikiaeuskaraz :
🗨️ODOL GUZTIAK
BURDIN GUSTUA DU
📝 Gregorio Muro "Harriet'"
✍️ Carlos Varela
📚 Argitalpena:
#HarrietEdiciones
http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Odol_guztiak_burdin_gustua_du
#komikia #euskaraz
GAUR Maiatzak 21 #Donostia-n
@ategorrietanfisterra
#komikia-ri buruzko solasaldia
Groseko @marrumakultural 19:00etan
@argia-ren eskutik
Gaur
🟢Maiatzak 21 osteguna, 19:00etan.
#Gasteiz-ko #Zuloa Espazioan
Gregorio Muro "Harriet"-ek eta Carlos Varelak
💬'Odol guztiak burdin gustua du '
💬 'Toda la sangre sabe a hierro'
#komikia aurkeztuko dute.
Paul Urkijoren eskutik
Gaur,
🔴Maiatzak 20 asteazkena
Gregorio Muro "Harriet"-ek eta Carlos Varelak
'Odol guztiak burdin gustua du '
'Toda la sangre sabe a hierro'
#komikia aurkeztuko dute.
🔴#Donostia-ko Elkarren
Harkaitz Canoren eskutik
2026ko 14. #Komikiaeuskaraz:
🗨️ @ategorrietanfisterra 💭
📝 GIDOIA 6 eskutara
🔴Markel Ormazabal
🟣Beñat Apalategi
🟢 Lander Arbelaitz
✏️🖍️ Malen Gainzarain Sarasola
📚 Argitalpena: @argia
http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Ategorrietan_Fisterra
#komikia #euskaraz #komikiak #memoriahistorikoa
2026ko 13. #Komikiaeuskaraz:
🗨️ SKINWALKER 💭
📝 Gabriel Katz
🖍️ Steven Dhondt
📚 Argitalpena: #HarrietEdiciones http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Skinwalker
#komikia #euskaraz #komikiak