Joseba Arizmendi oronoztarra eta Ane Casillas iruritarra txapeldun izan dira Oiartzungo pala txapelketan

Girizia Elkarteak antolatutako Oiartzungo 32. pala txapelketako finalak jokatu dituzte igande honetan eta gizonezkoen maila nagusian, Oronozko Joseba…
https://erran.eus/baztan/1780915268129-joseba-arizmendi-oronoztarra-eta-ane-casillas-irurtarra-txapeldun-izan-dira-oiartzungo-pala-txapelketan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #irurita #oronozmugairi #kirola

Joseba Arizmendi oronoztarra eta Ane Casillas iruritarra txapeldun izan dira Oiartzungo pala txapelketan

Girizia Elkarteak antolatutako Oiartzungo 32. pala txapelketako finalak jokatu dituzte igande honetan eta gizonezkoen maila nagusian, Oronozko Joseba Arizmendi eta Jon Arriega bizkaitarra suertatu dira txapeldun, hirugarren urtez segidan. Finalean 25-19 irabazi zieten Perezi eta Seoaneri. Arizmendiren kasuan, gainera, bi astez bigarren txapela jantzi du, Labianokoaren ondotik. Emakumezkoen txapelketa nagusian, Ane Casillas iruritarra eta Soraurengo Leire Artazkoz izan dira txapeldun, finalean Balerdiri eta Aranbururi 25-10 irabazita.

Erran.eus

Lekarozko irakasleak A ereduko postuak erdaldun elebakarrekin betetzeko erabakiaren kontra agertu dira

Heldu den ikasturtera begira, Hezkuntza Departamentuak erabaki du A ereduan aritzeko bortz irakasle A ereduko plazatik aterako dituztela, hau da, ira…
https://erran.eus/baztan/1780930912104-lekarozko-irakasleak-a-ereduko-postuak-erdaldun-elebakarrekin-betetzeko-erabakiaren-kontra-agertu-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #lekaroz #hezkuntza

Lekarozko irakasleak A ereduko postuak erdaldun elebakarrekin betetzeko erabakiaren kontra agertu dira

Heldu den ikasturtera begira, Hezkuntza Departamentuak erabaki du A ereduan aritzeko bortz irakasle A ereduko plazatik aterako dituztela, hau da, irakasle erdaldun elebakarrek eginen dutela gaur egun D ereduko irakasle elebidunek egiten duten lana, lanaldi osoak zirenak lanaldi erdi bihurtuz. Institutuko irakasleak erabakiaren kontra agertu dira, eta arrazoiak azaltzeko agerraldia egin dute gaur goizean.

Erran.eus

Udako Jostaldia Euskaraz eginen dute Elizondon abuztuaren 3tik 28ra

Gaur ireki dute izena emateko epea ekainaren 12ra arte
https://erran.eus/baztan/1780912286925-udako-jostaldia-euskaraz-eginen-dute-elizondon-abuztuaren-3tik-28ra?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #gizartea

Udako Jostaldia Euskaraz eginen dute Elizondon abuztuaren 3tik 28ra

Gaur ireki dute izena emateko epea ekainaren 12ra arte

Erran.eus

Arizkungo bestetako banderatxoak auzolanean egin dituzte aurten

Joan den urteko bestetan plastikozko banderak ez zirela gehiago paratuko erabaki zuten Arizkungo besta antolatzaileek. Horren harira, proposamen bere…
https://erran.eus/baztan/1780908648148-arizkungo-bestetako-banderatxoak-auzolanean-egin-dituzte-aurten?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #arizkun #bestak

Arizkungo bestetako banderatxoak auzolanean egin dituzte aurten - Baztan - Erran.eus

Joan den urteko bestetan plastikozko banderak ez zirela gehiago paratuko erabaki zuten Arizkungo besta antolatzaileek. Horren harira, proposamen berezia egin zuten herritarrek: elkarrekin bandera sortak josi eta etxez etxe banatuko zituztela. Argazkiak eta testua: Elurre Iriarte

Erran.eus

Zigako eskolari azken agurra egin diote zigatarrek

Zigako eskolak azkeneko ikasturtea du aurtengoa, eta herriak eta eskolako komunitateko kideek besta goxo eta hunkigarria antolatu zuten atzo eskolari…
https://erran.eus/baztan/1780907158574-zigako-eskolari-azken-agurra-egin-diote-zigatarrek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #ziga #gizartea

Zigako eskolari azken agurra egin diote zigatarrek - Baztan - Erran.eus

Zigako eskolak azkeneko ikasturtea du aurtengoa, eta herriak eta eskolako komunitateko kideek besta goxo eta hunkigarria antolatu zuten atzo eskolari agurra emateko. Tristura eta esker ona nahasi ziren egun osoko egitarauan, eta herritarrek bertze behin erakutsi zuten beren herriarekiko duten lotura eta inplikazio sendoa. Argazkiak: Mikel Hualde eta utzitakoak / Testua: Mirian Barberena

Erran.eus

Plazara Dantzara taldeak Hondarribia Berdintasun Hiria saria lortu du

«Mutil dantzetan emakumeen parte hartzea bermatzeko egindako borrokagatik» omendu dute taldea
https://erran.eus/baztan/1780904686046-plazara-dantzara-taldeak-hondarribia-berdintasun-hiria-saria-lortu-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #gizartea

Plazara Dantzara taldeak Hondarribia Berdintasun Hiria saria lortu du

«Mutil dantzetan emakumeen parte hartzea bermatzeko egindako borrokagatik» omendu dute taldea

Erran.eus

Musika, elkartasuna eta giro polita Berroetan minbiziaren kontra

Joan den larunbatean, arratsalde freskoa eta Baztango langar tipikoa egin bazuen ere, 260 bat lagun bildu ziren Berroetako elizan hain garrantzitsua …
https://erran.eus/baztan/1780899827230-musika-elkartasuna-eta-giro-polita-berroetan-minbiziaren-kontra?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #berroeta #kultura

Musika, elkartasuna eta giro polita Berroetan minbiziaren kontra - Baztan - Erran.eus

Joan den larunbatean, arratsalde freskoa eta Baztango langar tipikoa egin bazuen ere, 260 bat lagun bildu ziren Berroetako elizan hain garrantzitsua den arrazoi baten alde. Kontzertu solidarioak arrakasta handia izan zuen eta 3.745,46 euro bildu ziren; diru hori guztia minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko da, Navarrabiomed Fundazioaren bitartez. Argazkiak: Josu Inziarte / Testua: Andion Iriarte

Erran.eus

Baztan Futbol Taldeak bana berdindu du hirugarren mailara igateko joaneko partidan

Errugbian, berriz, Sarako Izarra Frantziako hirugarren mailako finalerdietarako sailkatu da Lit-et-Mixeko partida lehiatua irabazi ondotik
Partida g…
https://erran.eus/mendialdea/1780895982050-baztan-futbol-taldeak-bana-berdindu-du-hirugarren-mailara-igateko-joaneko-partidan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #xareta #elizondo #sara #kirola #errugbia

Baztan Futbol Taldeak bana berdindu du hirugarren mailara igateko joaneko partidan - Mendialdea - Erran.eus

Errugbian, berriz, Sarako Izarra Frantziako hirugarren mailako finalerdietarako sailkatu da Lit-et-Mixeko partida lehiatua irabazi ondotik Partida garrantzitsuak zituzten asteburuan Baztan Futbol Taldeak eta Sarako Izarra errugbi taldeak. Baztandarrek, hirugarren mailarako igoera faseko joaneko partida jokatu zuten larunbatean Giltxaurdin Cantolaguaren kontra. Zangozakoak aitzineratu ziren bigarren zati erditsuan, baina baztandarrek berdinketa lortu zuten, Mikel Sansiñenak ia partidako azken jokaldian lortutako golari esker. Bera, datorren larunbatean 18:00etan Zangozan jokatuko den itzulerako partidan erabakiko da Doneztebe eta Gazte Berriak Ansoain taldeekin batera, hirugarren mailara igoko den taldea. Partida horretara joateko autobusak antolatuko dituzte Elizondotik. Sarako Izarra errugbi taldeak, berriz, Frantziako hirugarren mailako final laurdenetako parida lehiatua irabazi zuen igandean Landetako Lit-et-Mixen, Rugby Club Pomarez-Amou taldearen kontra (24-22).

Erran.eus
Nik ere Gure Moneta erabiliko dut - Egin bazkide orain!

PeerTube

«Banekien Elizondon gelditzea erabakitzen banuen, arras zaila izanen zela nutrizioarekin zerikusia duen lanposturen bat lortzea»

Miriam MITXELENA IPARRAGIRRE, Bartzelonan bizi den elizondoarra. 
https://erran.eus/baztan/1780567876516-banekien-elizondon-gelditzea-erabakitzen-banuen-arras-zaila-izanen-zela-nutrizioarekin-zerikusia-duen-lanposturen-bat-lortzea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #elizondo #gizartea

«Banekien Elizondon gelditzea erabakitzen banuen, arras zaila izanen zela nutrizioarekin zerikusia duen lanposturen bat lortzea»

Miriam MITXELENA IPARRAGIRRE, Bartzelonan bizi den elizondoarra. 

Erran.eus