Kriptomoda eta diru digitala 🤑

Diru digitala egunero erabiltzen dugu, baina ezezaguna da. Askok kriptotxanponekin nahasten dute, baina horien %99a espekulazio hutsa da. %1ak, ordea, helburu sozial eta funtzionalak ditu. Horri buruz hitz egingo dugu #ekhilur eko #AlexLopez en laguntzarekin.

Izena emateko edo/eta eskolako beste saioak ikusteko ➡️ https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/

#AdiSeinaleari
#izarkomeskola
#telekomunikazioburujabetza
#kripto
#guremoneta
#eusko
@HamaikaTb
@enpresabidea
@reaseuskadi

Nik ere Gure Moneta erabiliko dut - Egin bazkide orain!

PeerTube

@birasuegi @guremoneta Ez dakit #Irati txanponaren berri duzuen.

Iruñerrian lan egiten nuenean, Agoitz eta Elo-Monreal herrietako lankideek erabiltzen zuten. Irati mankomunitateak bultzatutako proiektu honek izugarrizko arrakasta zuen.

Akaso #GureMoneta proiektuaren zabalkundean Nafarroa Garaiko mankomunitateren bat bidelagun izan dezakezue.

Ze ondo, @birasuegi ! Ea @guremoneta proiektua gorpuzten den eta Oarsoaldean eta Baztan - Bidasoa bailaretan erabiltzeko aukera dugun.

Nik egia esan, oso gustora nabil Hernani aldean #Ekhi erabiltzen. Oraindela pare bat hilabete bazkidetu nintzen #Ekhilur kontsumo kooperatiban, eta #Clickoin aplikazioa erabiltzen ibili naiz.

Uste dut #GureMoneta proiektuak baduela etorkizun oparoa.

Gure Monetaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 19an Baztango eragile eta elkarteendako

Arizkuneneko hirugarren solairuan bilduko dira eta bi aurkezpen eginen dituzte, 17:30ean kirol elkarteei eta 19:00etan kultura eta gizarte arloko era…
https://erran.eus/baztan/1778824712434-gure-monetaren-aurkezpena-eginen-dute-maiatzaren-19an-baztango-eragile-eta-elkarteendako?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #elizondo #ekonomia #guremoneta

Gure Monetaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 19an Baztango eragile eta elkarteendako

Arizkuneneko hirugarren solairuan bilduko dira eta bi aurkezpen eginen dituzte, 17:30ean kirol elkarteei eta 19:00etan kultura eta gizarte arloko eragileei

Erran.eus

📣 GURE MONETA — Tokiko moneta berria aurkeztu da!

Errenteriako Lekuona Fabrikan aurkeztu zen @guremoneta Ekitaldian eskualdeko eragile, hautetsi eta herritarrak elkartu ginen, proiektuaren oinarriak eta helburuak partekatzeko.

Tokiko ekonomia indartzeko tresna da: dirua bertan zirkularaztea, tokiko merkataritza eta ekoizleak babestea eta komunitatea ahalduntzea du xede.

🙌🏼 Olatukoop jada bazkide da.

Animatu, egin bazkide!
https://nirekontua.guremoneta.eus/moneta/ui/users/registration)

#GureMoneta #Oarsoaldea #ESE #TokikoEkonomia

#GureMoneta proiektuarekin banan banako gonbidapen asko (benetan asko 😅) bidali ditut azken egunetan, etorri zaretenoi mila esker, eta balorazioak ongi etorriak.

Askok esan didazue gustora etorriko zinetela baina ezin zenutela, ulergarria, mila esker ere.

Hemen duzue gaurkoaren lehen albiste bat @berria egunkarian:
https://www.berria.eus/ekonomia/gure-moneta-udazkenean-iritsiko-da-baztanera-eta-oiartzualdera_2154605_102.html

Bi eskaera:
+ Jarraitu @guremoneta Mastodonen.
+ Egin bazkide laguntzaile: https://guremoneta.eus/

Bihartik aurrera gonbidapen zuzenak 😊

#ESE

Gure Moneta udazkenean iritsiko da Baztanera eta Oiartzualdera

Hurrengo urteetan Hego Euskal Herriko beste eskualdeetara zabaltzea da asmoa, eta ondoren euskoarekin bat egitea. 'Herriz herri, moneta bat' kanpaina abiatu dute, mila laguntzaile aurkitzeko.

Berria

📣 Oarsoaldeko tokiko moneta osagarriaren aurkezpena

Gaur, 18:00etan, Oarsoaldeko tokiko moneta osagarria @guremoneta aurkeztuko da Lekuona Fabrikan (Errenteria).

Proiektuaren antolaketan eta garapenean arlo ezberdinetan parte hartzen ari gara, eta tokiko ekonomia indartzeko urrats garrantzitsua dela uste dugu.

💸Tokiko ekonomia sustatzeko tresna
🤝Lurraldeko eragileen arteko lankidetza
🌱Ekonomia eraldatzailearen aldeko apustua

Animatu eta etorri!
#GureMoneta #ESE #TokikoEkonomia #Oarsoaldea

[Hitza]

Tokiko moneta osagarria asteazkenean aurkeztuko dute

https://oarsoaldea.hitza.eus/2026/02/20/oarsoaldea-tokiko-moneta-osagarria3/

Monetaren berri emateko ekitaldia eskualde mailakoa izango da. Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan izango da, 18:00etan.

#Hitza #Orereta #Errenteria #Oarsoaldea #GureMoneta #AniztasuneanBat
@guremoneta

Tokiko moneta osagarria asteazkenean aurkeztuko dute

Monetaren berri emateko ekitaldia eskualde mailakoa izango da. Errenteria-Oreretako Lekuona Fabrikan izango da, 18:00etan.

Oarsoaldeko Hitza
Badator #GureMoneta