Lauko finala Doneztebera ekartzeko bertze urrats bat eman nahi du Errekak ortzeguneko partidan
Futbolean ere, Beti Gaztek gaur jokatuko du partida Urolaren kontra Mastegin
Martxoaren 19ko besta eguna baliatuz jardunaldia izanen dute eskualdeko…
https://erran.eus/mendialdea/1773827591142-lauko-finala-doneztebera-ekartzeko-bertze-urrats-bat-eman-nahi-du-errekak-ortzeguneko-partidan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bortziriak #malerreka #bera #lesaka #doneztebe #kirola #futbola

Lauko finala Doneztebera ekartzeko bertze urrats bat eman nahi du Errekak ortzeguneko partidan - Mendialdea - Erran.eus
Futbolean ere, Beti Gaztek gaur jokatuko du partida Urolaren kontra Mastegin Martxoaren 19ko besta eguna baliatuz jardunaldia izanen dute eskualdeko kirol talde bakan batzuk. Futbolean, Gipuzkoako ohorezko mailan jardunaldia izanen da egun horrekin eta Beti Gaztek martxoaren 18an, asteazkenean 20:30ean jokatuko du Mastegin Urolaren kontra. Doneztebeko mutiko kadeteek eta Gure Txokoako eta Aurrerako neska kadeteek ere partida jokatuko dute ortzegunean. Eskubaloian, Errekako gizonezkoen txapeldunen faseko partida jokatuko dute ortzegun eguerdian Donezteben. Lau partida falta dituzte eta horietatik bi irabaztea aski izanen dute lauko finala Doneztebera ekartzeko.