Ikusi NOAUAn BETERRI SARETUZ dela eta egin diguten elkarrizketa.

TaPuntu: "Ekonomia Sozial Eraldatzaileak balio pilo bat ditu".

👉 https://noaua.eus/usurbil/1777994432699-tapuntu-ekonomia-sozial-eraldatzaileak-balio-pilo-bat-ditu

#TaPuntu #BeterriSaretuz

📣 LAN ESKAINTZA: Komunikazio estrategikoko proiektuen arduraduna.
TaPuntuko proiektuetan komunikazio estrategikoa indartzeko komunikazio arduraduna bilatzen ari gara.

Gurekin lan egin nahi duzu?
👉 https://www.tapuntu.eus/laneskaintza

#TaPuntu

Gaur Danimarkatik Kooperativt København-eko lagunak izan ditugu Usurbilen, herria eta gure etxea ezagutzen. Tak! Eskerrik asko! #TaPuntu

📢 Komunikazio plan bat garatzeko gakoak.
📆 Apirilak 16 (9:30-13:30)
Komunikazio plan bat osatzeko landu beharreko atalak ezagutzeaz gain, hau martxan jartzeko gakoak ikasiko dituzu ikastaro honetan. Osatu zure erakundearen estrategiarekin koherentzia duen komunikazio plan bat eta hasi hobeto komunikatzen!

✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/komunikazio-plan-bat-garatzeko-gakoak-2026/

#komunikazioa #KomunikazioPlana #ikastaroa #TaPuntu

🫂 Zaintza espazioa lan esparruan barneratuz.
📆 Apirilak 15 (9:30-13:30)
Proiektuetan pertsonok erdigunean gaudela diogunean zer esan nahi dugu? Zaintzaren kontzeptua zabala izanik ere TaPuntun sortu ginenetik ari gara esparru hau lantzen, eta horregatik gure lan egiteko modua ez dugu ulertzen elkar-zaintzarik gabe. Gure esperientzian oinarrituta zaintzaren mundu transbersalean murgilduko gara, lan bizigarrieranzko bidean.

✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/zaintza-espazioa-lan-esparruan-barneratuz/

#zaintza #ikastaroa #TaPuntu

EUSKARA GARA!

Mugimenduan gaudelako gara euskara. Aritzen garelako, ahalegintzen garelako, egiten dugulako, zirikatzen dugulako, saiatzen garelako, gaudelako, nahi dugulako, beharrezkoa delako, beharrezkoa dugulako, eta gu geu garelako.

 https://www.tapuntu.eus/euskara-gara

#Korrika #TaPuntu @AEK_eus @KorrikaBot

🎥 Ikasi sareetan arrakasta duten bideoak egiten.
📆 Apirilak 14 (9:30-13:30)
Gaur egun sare sozialetan arrakasta eta oihartzun gehien duten bideoak aztertzen eta sortzen ikasiko dugu. Bideoen joerak, teknika berritzaileak eta bideo biralen ezaugarriak ikusiko ditugu. Era berean, bideo horiek sortu ahal izateko mugikorrarekin grabatzen eta editatzen ikasiko dugu.

✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/ikasi-sareetan-arrakasta-duten-bideoak-egiten-2026/

#sareak #bideoak #arrakasta #ikastaroa #TaPuntu

🕸 Erabiltzailearen esperientzia hobetu zure webgunean.
📆 Apirilak 13 (9:30-13:30)
Webgune batean kontatzen duguna bezain garrantzitsua da nola kontatzen dugun. Gure webgunean sartzen den erabiltzailea ezagutu behar dugu eta bilatzen duen hori argi izan behar dugu. Ikastaro honetan teoria eta praktika orekatuz webgune batean kontuan izan beharreko gako nagusiak ikasiko ditugu.

✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/erabiltzailearen-esperientzia-hobetu-zure-webgunean/

#wordpress #webgunea #web #ikastaroa #TaPuntu

Korrikaren lekukoa hartuko dugu gaur 1790. kilometroan @elhuyar eta @noaua rekin batera.

TaPuntun ere EUSKARA GARA! Maitasun eskutitz horren bide luzean, bidai berri baten bila goaz!
KO! RRI! KA!

#TaPuntu