⚙️ 🔨 Bideojokoen mod edo eraldatze tailerra antolatu dute Talaios|eko lagunek ostegunerako!
Izen ematea eta informazio guztia, beheko estekan🔽
https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/bideojoko-garapena-2026-05
⚙️ 🔨 Bideojokoen mod edo eraldatze tailerra antolatu dute Talaios|eko lagunek ostegunerako!
Izen ematea eta informazio guztia, beheko estekan🔽
https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/bideojoko-garapena-2026-05
📢 Komunikazio plan bat garatzeko gakoak.
📆 Apirilak 16 (9:30-13:30)
Komunikazio plan bat osatzeko landu beharreko atalak ezagutzeaz gain, hau martxan jartzeko gakoak ikasiko dituzu ikastaro honetan. Osatu zure erakundearen estrategiarekin koherentzia duen komunikazio plan bat eta hasi hobeto komunikatzen!
✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/komunikazio-plan-bat-garatzeko-gakoak-2026/
🫂 Zaintza espazioa lan esparruan barneratuz.
📆 Apirilak 15 (9:30-13:30)
Proiektuetan pertsonok erdigunean gaudela diogunean zer esan nahi dugu? Zaintzaren kontzeptua zabala izanik ere TaPuntun sortu ginenetik ari gara esparru hau lantzen, eta horregatik gure lan egiteko modua ez dugu ulertzen elkar-zaintzarik gabe. Gure esperientzian oinarrituta zaintzaren mundu transbersalean murgilduko gara, lan bizigarrieranzko bidean.
✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/zaintza-espazioa-lan-esparruan-barneratuz/
🎥 Ikasi sareetan arrakasta duten bideoak egiten.
📆 Apirilak 14 (9:30-13:30)
Gaur egun sare sozialetan arrakasta eta oihartzun gehien duten bideoak aztertzen eta sortzen ikasiko dugu. Bideoen joerak, teknika berritzaileak eta bideo biralen ezaugarriak ikusiko ditugu. Era berean, bideo horiek sortu ahal izateko mugikorrarekin grabatzen eta editatzen ikasiko dugu.
✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/ikasi-sareetan-arrakasta-duten-bideoak-egiten-2026/
🕸 Erabiltzailearen esperientzia hobetu zure webgunean.
📆 Apirilak 13 (9:30-13:30)
Webgune batean kontatzen duguna bezain garrantzitsua da nola kontatzen dugun. Gure webgunean sartzen den erabiltzailea ezagutu behar dugu eta bilatzen duen hori argi izan behar dugu. Ikastaro honetan teoria eta praktika orekatuz webgune batean kontuan izan beharreko gako nagusiak ikasiko ditugu.
✔️Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/erabiltzailearen-esperientzia-hobetu-zure-webgunean/
#AdimenArtifiziala
#Publizitatea egiteko
#GoogleAds eta #Saresozialak euskarrietan.
#EnpresaDigitala
#DiruPublikoa
#BertakoEnpresak
Euskal erakunde publikoak Euskal Herriko komunikazio ekosistema lurperatzen tematzen, ikastaroz ikastaro.
Euskal komunikazio eta publizitate agentziak eta euskal hedabideak sustatu ordez, akritikotasun absolututik Silicon Valleyko soziopaten negozioa sustatzen gure zergen diruarekin.
2026ean ere Aisialdiko begirale ikastaroa eskainiko dugu.
Urtarrilean hasi eta maiatzean atal teorikoa bukatzeko aukera izango duzue.
Izena emateko azken eguna abenduaren 30a izango da.
Animatu eta eman izena berandu baino lehen!
IKASTAROA!
Sare sozial pribatiboetan zaude eta ez dakizu nola egin aldaketa? Fedibertsora salto egiteko lehen urratsak
Eguna:2025ko irailak 26 (ostirala)
Ordutegia: 9:30-13:30
Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/saltofedibertsora/
IKASTAROA!
Zer da marka irudi bat? Zure marka irudia egunerokoan erabiltzeko gakoak
Eguna:2025ko irailak 25 (osteguna)
Ordutegia:9:30-13:30
Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/markaerabiltzekogakoak/
IKASTAROA!
WordPress-en egindako webgunea kudeatzen ikasi nahi? Sortu eta ezagutu webgune baten barrualdea
Eguna:2025ko irailak 24 (asteazkena)
Ordutegia:9:30-13:30
Eman izena: https://www.tapuntu.eus/ikastaroak/wordpressoinarrizkoikastaroa/