Egunotan 30 urte beteko dira Ruth bizikideak eta biok elkar hobeto ezagutzeko lehen zita egin genuenetik.

Ordutik gauza asko gertatu zaizkigu, gehienak onak, baina elkar zaintzeko konpromisoa iruditzen zait garrantzitsuena.

Ospatzeko planen artean, asteazkenean Miarritzera joango gara Benjamin Biolay entzutera, abesti hau adibidez gure etxeko soinu bandaren parte da:

https://youtu.be/Ba7TB4QXzmU?si=3t5ZoZJElcl0tqw_

#Egunerokoak #Bizikideak #SoinuBanda #BenjaminBiolay

Benjamin Biolay - Comment est ta peine ? (Clip officiel)

YouTube

'Metro 2033' irakurtzeko soinu banda moduan #Xostakovitx aukeratu dut, mix bat. Ondo?

#irakurketak #mix #Metro2033 #SoinuBanda

Dejabu konpainiaren "Itzulera" antzerki-road movie- texmex-erako sortutako soinu bandarekin diska osatu det. Ikuskizuneko musikak, giroak eta dialogoak uztartu ditut 36 minutuko albumean. Datorren astetik aurrera emanaldietan eskuragarri, edo bestela eskatuta! #dejabu #antzerkia #musika #soinubanda