Bo, irakurtzeko ordua.
Pierre Lemaitrerekin jarraituko dut gaur. Aitortu behar dut bere liburuek murgiltzen nautela erabat kontakizunean. Hiru gau daramatzat 1948ko Saigonekin ametsetan.
Bo, irakurtzeko ordua.
Pierre Lemaitrerekin jarraituko dut gaur. Aitortu behar dut bere liburuek murgiltzen nautela erabat kontakizunean. Hiru gau daramatzat 1948ko Saigonekin ametsetan.
Irakurle eklektikoa eta gai batzuekin pixka bat obsesiboa naizela ulertzeko irudi bat, gure salako mahaia (liburuak pilatuta egoten dira normalean).
Hauek berreskuratu, berrirakurri eta azken hilabeteetan erositako liburu eta altxor batzuk, «Paris eta Iraultzak» gaiari lotuak denak.
Irakurketa proposamenik?
😊
#Irakurketak #Paperjale #Paris #Iraultzak #PariskoKomuna #LuxuKomunala #GerezienDenbora 🍒
@kakapo @theklan @josebagabilondo @etzipm @desertorea
Egunez proiektugintzan nabil lanean, gauez Louise Michelek sugarra hauspotzen du nire pentsamenduan.
Blanqui-ren oinarrizko testuak irakurtzen ari naiz egunotan. Oso oso indartsuak eta egokiak gaur egunerako.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Louis_Auguste_Blanqui
Artikulua hobetzeko probestuko dut.
Otsaila abiatu dugu eta hilabetea hastearekin batera argitaratu dugu fanzinea! Otsailaren 11a Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna izanik, emakume zientzialarien inguruan jardun gara eta bestelako hausnarketak ere partekatu ditugu.
Fanzinea osorik irakurtzeko: https://www.ekion.eus/fanzinea/2026ko-otsaila/
Nire obsesio intelektual eklektikoen artean, aurtengoak forma argia hartu du: Pier Paolo Pasolini
Izaera barbaro, antimoderno eta eraldatzaileak erakartzen nau, asko.
Iritsi da paperezko 'Independentziarako dekalogoa' liburua @josebagabilondo
Mila esker! 😘
Iruzkin osatu bat zor dizut ipuinez eta #ErrealismoAlternatibo kontzeptuaz, @etzipm blog kolektiboan izango da.
Azkar batean irakurri dut @hedoi_etxarte burkidearen 'izen baten promesa' liburua, eta iruzkina idatzi dut #Paperjale|n
Komiki hauek, hamarnaka aldiz irakurriak, nire irakurzaletasuna piztu zuten, haurtzarotik nirekin datoz.
Gora euskarazko komikia! 🚀