Egunotan 30 urte beteko dira Ruth bizikideak eta biok elkar hobeto ezagutzeko lehen zita egin genuenetik.

Ordutik gauza asko gertatu zaizkigu, gehienak onak, baina elkar zaintzeko konpromisoa iruditzen zait garrantzitsuena.

Ospatzeko planen artean, asteazkenean Miarritzera joango gara Benjamin Biolay entzutera, abesti hau adibidez gure etxeko soinu bandaren parte da:

https://youtu.be/Ba7TB4QXzmU?si=3t5ZoZJElcl0tqw_

#Egunerokoak #Bizikideak #SoinuBanda #BenjaminBiolay

Benjamin Biolay - Comment est ta peine ? (Clip officiel)

YouTube

Bizikideen genealogia osatzeko eguna, Nuez de Aliste, San Martin del Pedroso, Trabazos...Muga arraro honetan. Zantzu guztiek diote muga honetako karabineroa zela Ruth bizikidearen birraitona, eta hemendik emigratu zuela bere amona Rafaelak haurra zela Pasai Antxora.

Lehen aldiz etorri dira Rafaelaren ondorengoak bisitan.

#Bidean #Migrazioak #Zamora #Portugal #Bizikideak