Bisitatutako komunetan –hala nola “5 de Marzo Comandante Eterno” eta “Candelaria Heroica”– jendea harro ageri da, demokrazia komunitarioaren bidez herrialdeko erronkei erantzuten ari delako. Guztira milaka komunatan jarri dira hautesontziak, eta milioika herritarrek parte hartzen dute.

Prozesu komunalak erakusten du #burujabetza lurraldean errotutako demokraziaren bidez defendatzen dela, eta ekonomia komunitarioa demokraziaren logikarekin uztartzea posible dela.

#BurujabetzaK #KoopIntern

📣 #KoopIntern: Venezuelako brigada

#Venezuela|n 3 hilabetero egiten dira Komunetako Herri Kontsulta Nazionalak, demokrazia parte-hartzailea eta komunitarioa indartzeko.

Komuna bakoitzean auzotarrek lurraldeko beharrak aztertu eta 7 proiektu estrategiko proposatzen dituzte; ondoren, +15 urteko herritarrek bozkatzen dute, eta proiektu irabazleek estatuaren finantziazioa jasotzen dute. Dirua Banku Komunalera heltzen da, eta komunitateak berak gauzatzen ditu proiektuak, autogestioaren bidez.

Manresa eta Bartzelona artean gabiltza egunotan @TaPuntu @Lakarikoop @huhezi eta @Olatukoop kideekin batera.

Xarxa d'Ateneus Cooperatius-en neguko eskolan hartu dugu parte, balio kateen lanketan eta interkooperazio prozesuetan sakondu dugu Kataluniako kideekin batera, sareak josiz.

Gràcies @AteneusCoopCat per la invitació, continuem transformant!

#KoopMaitasuna #AmorCoop #Sareak #EkintzaKoop #KoopIntern #Manresa #Katalunia

Herri Kooperatiba Euskal Herrian sortutako proposamen politiko eta praktikoa da, mugaz gaindi ere oihartzuna duena, bereziki despopulazioa eta zailtasun sozioekonomikoak dituzten eremuetan. Kataluniako kooperatibismoarekin elkarlanean gabiltza, eta bat gatoz erreleboa, interkooperazioa, lurralde garapena eta herrigintza eraldatzailea bezalako arloetan.

@[email protected] fundazioak erreportajea argitaratu du #CooperacióCatalana aldizkarian: https://www.rocagales.cat/cooperacio-catalana-503/

#Katalunia #KoopIntern #HerriKoop

@txerren @Olatukoop Plazera da ikustea #Koopenhage|ra egindako bidai kooperatiboak harremanak (eta seguru mozkinak) ematen jarraitzen duela ikustea.

#KoopIntern 🌈

‘Koopenhageko fabrikatik’ dator notizia

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2941/koopenhageko-fabrikatik-dator-notizia

@argia aldizkarian idatzi dut Koopenhagera egin genuen bidaia kooperatiboaz.

«Beti da sorpresa gure lurraldeetatik urrun berdinen artean gaudela sentitzea, baina inoiz ez da kasualitatea»

#ESE #Koop #Koopenhage #KooperativtKobenhavn #KoopIntern

‘Koopenhageko fabrikatik’ dator notizia

Argia

Kopenhageko #Fabrika bisitatu genuen egunetako bideo-kronika txikia:

https://peertube.eus/w/amwkY2PvVoDeSGaJAvYkR6

Gozatu genuen harreman bidaia bat.
@Olatukoop @Talaioskoop

#Koopenhage #KoopIntern #ESE #KooperativtKobenhavn #Peertube

Kooperativt København Olatukoop Sarea. Fabrika festibalera egindako bisitaren kronika.

PeerTube

🌍 Kopenhageko bidaia, nazioarteko harremanak indartzen!

Duela aste batzuk Kopenhagen izan ginen Fabrika festibalean. Bertako ekonomia eraldatzaileko eragileak ezagutzeko eta gure arteko loturak sendotzeko aukera bikaina izan zen.

🎞 https://peertube.eus/w/amwkY2PvVoDeSGaJAvYkR6

Esperientziak erakutsi digu kanpo-harremanak lantzea ez dela turismo hutsa: beste lurraldeetan ikasitakoa gure testuingurura ekartzea.

#Olatukoop #KoopIntern #ESE #KooperativtKobenhavn

Kooperativt København Olatukoop Sarea. Fabrika festibalera egindako bisitaren kronika.

PeerTube

Kopenhagen egon da @birasuegi gure kidea @Olatukoop sarearekin harreman kooperatibo internazionalistak egiten.

#ESE ikuspegi politikoak batzen gaitu, eta formakuntza eta bidelaguntza kooperatiboaren ardatzak oinarri hartuta, kooperatibismoan erreferentzia berriak topatzeko aukera bikaina izan da: Logik&Co, ReSew, Kitchen Colective eta beste. Elkartrukerako aukera paregabea izan dugu, #Fabrika festibalean anfitrioi bikainekin: https://www.kooperativtkoebenhavn.dk/

#KoopIntern #KooperativtKobenhavn #CoopLove🌈

#Kopenhage 4. eta azken eguna: Lan-bidaia eder honetan gure anfitrioi izan den Logic&Co kooperatibaren bulego eta tailerrak ezagutu ditugu Balder burkidearekin, eta Christianian bazkari eta paseo politikoarekin amaitu dugu eguna.
https://logik.dk

Hurrengo #KoopIntern topaketa Euskal Herrian!

Tak Balder, Maria, Anne, Maja, Maia, Mia eta #KooperativtKøbenhavn sareko lagun guztiak!
@Olatukoop @Talaioskoop

#KoopMaitasuna!✊🏾🌈