https://peertube.eus/videos/watch/337c2b99-c5d3-47d5-a235-34e4ccb31be6


🌊 Gaur Olatukoop sarearen 2025/2026 Ikasturteko II. Batzar Orokorra ospatu dugu Mimukaien, Leitzan.
Batzar Orokorrak beti dira egun handiak, gaurkoan gaik ere handiak izan dira!
Bertan Mimukai (https://mimukai.eus/) Garapenerako agentzia eta Zaindu Leitzaldea (https://zaindu.info/index.html) ezagutu ditugu.
Sareak indartzen gaitu eta Euskal Herriko eraldaketa ekonomikorako indarrak biltzen jarraitzen dugu!! 💪🏽
Manresa eta Bartzelona artean gabiltza egunotan @TaPuntu @Lakarikoop @huhezi eta @Olatukoop kideekin batera.
Xarxa d'Ateneus Cooperatius-en neguko eskolan hartu dugu parte, balio kateen lanketan eta interkooperazio prozesuetan sakondu dugu Kataluniako kideekin batera, sareak josiz.
Gràcies @AteneusCoopCat per la invitació, continuem transformant!
#KoopMaitasuna #AmorCoop #Sareak #EkintzaKoop #KoopIntern #Manresa #Katalunia
Gizartearen Moneta proiektuaren berri izateko Telegram kanala ere sortu dugu.
Harpidetu!
>
https://t.me/gizartearenmoneta
👩🏽🌾🧺[Topaketa]🧺👩🏽🌾
📌Atzo EHUko Hegoa Institutuaren eskutik, Ekuador, Bolivia, Peru eta Kolonbiako emakume ekoizleen eta merkatari txikien bisita izan genuen Lakarin.
🌈Elkar-ikasketarako eta saretzeko aukera paregabea izan zen.
#lakaritarrak #bizigarritasuna #emakumeak #sareak #ESE #zarautz
Nork Nori Noiz? 07 Jokin Pedreño x Iruñe Astiz

Bihar, Donostian, @TaPuntu|k antolatutako #NortasunaSarean mahai-inguruan hartuko dugu parte. Bertan, KomunikaziOna zer den landuko dugu. Honekin lotuta, @berria|k elkarrizketa egin dio @mattin_su kideari.
"Komunikazio modu burujabean sustatzea da gure hautua, tresna propioak lehenestea."
https://www.berria.eus/bizigiro/komunikazio-burujabea-sustatzea-da-gure-hautua_2139347_102.html
Etorri San Telmora!
#NortasunaSarean #Fedibertsoa #Teks #GoazenLagunok #Sareak @Talaioskoop @Torrekua
💬 Zergatik egin fedibertsoaren aldeko hautua? Nola egin sare pribatiboetatik libreetarako trantsizioa?
🗣 Mattin Solis Uitzi @mattin_su (Teks elkartea @Teks
ℹ️ Eman izena: NortasunaSarean.eus
#NortasunaSarean
#Komunikazioa #Fedibertsoa #Teks #GoazenLagunok #Sareak @Talaioskoop
Idiotak
Egun gutxi falta dira Trumpek Kaliforniako sugarren artean kargua hartzeko. Kargua hartu baino lehen, Silicon Valleyko idiotek ere posizioak hartu dituzte. Mugimendu esanguratsuenak Metako buruak, Mark Zuckerbergek, eta X-ko Elon Muskek egin dituzte.
«Idiota hitza grezierazko ἰδιώτης-etik dator, gai publikoez arduratu ez eta bere interes pribatuez soilik arduratzen zenari erreferentzia egiteko erabiltzen zen.»
X-ekin gertatu bezala, orain Metako produktuetan ere edukien kontrola gehiegizkoa dela iritzita, kontrol gehienak kenduko dituela adierazi du Zuckerbergek. Benetan, fake news delakoen eta gezurren hedapena ahalbidetzera doala esan nahi du horrek. Adierazpen-askatasunaren izenean, beren interesen alde eta zapalduen kontra doan zaborra hedatzeko makina bihurtu nahi dituzte Interneteko sare sozialak. Enpresetan energia maskulino gehiago beharrezkoa dela ere esan du idiotak.
Elon Musk idiota handiak pauso bat gehiago ere eman du. Sareetan ez ezik, arlo politikoan ere eragin nahi du modu zuzenago batean. Aukeratua izan ez bada ere, Trumpen administrazioan paper garrantzitsu bat izango du eta Europako ultraeskuinari bere babesa adierazi dio. Helburu argia dauka, bere azpiegiturak Europako zenbait estatutan kokatzea, hauen kontrola eskuratzeko. Estatuek azpiegitura kritikoen gaineko kontrola gutxi zutela bazirudien, orain gutxiago izango dute. Burujabetza teknologikoari beste eraso bat den honetan, albiste ontzat saldu nahi duenik aurkituz gero, jakin ezazu seguruenik beste idiota baten aurrean zaudela.
Trump idiota bat da, arreta jaso nahi duen inutil bat dirudien arren. Botatzen dituen barbaridadeek —Kanada AEBetako estatu bihurtzea, Groenlandia bereganatzea, Panamako kanala kontrolpean hartzea…— marko bat eraikitzen dute, eta denak berari begira jartzen gara. Esaten dituen gauza horiek ez ditu egingo, baina aurreikusi ezin denaren zalantza sortzen du. Esandako guztiaren gainean pausorik emango balu, txikiagoak izango liratekeenez, onarpen errazagoa lortuko luke horrela.
X-en eta orain Metaren mugimenduek gizartean eta politikan ultraeskuinak eragiteko gaitasuna areagotuko dute. Neoliberalismoaren amaiera bada, autoritarismo teknokratiko eta ultraeskuin berrien arteko aliantza batek kapitalismoaren mutazio berri baten promesa dirudi. McKenzie Warkek, Capital is Dead: Is This Something Worse? liburuan, klase berri baten jaiotza aipatzen zuen: informazioaren eta datuen kontrolaren bidez gobernatuko lukeen “klase bektorialista” berria.
Arreta bereganatuz estrategia partekatu bat duten pertsonaia hauek elkarlanean ari dira, bakoitza beren interesei begira ari badira ere. Ez dute sareen kontrola eskuratu nahi soilik; beren eragina eta kontrola ahalik eta esparru gehienetara hedatzea da beraien benetako helburua. Ezin dute onartu Venezuela bezalako estatu baten existentzia, eta, horregatik, erasotzen saiatuko dira. Gutxiago Txina bezalako erraldoi batek hegemonia lehiatzea, helburu hau zailagoa izango duten arren.
Gure garunak ere aldatzen ari dira? Oxfordeko 2024ko hitza brainrot izendatu dute, honela definituz: «Pertsona baten egoera mentalaren edo intelektualaren ustezko okertzea, bereziki Internet bidez ikusitako materialaren gehiegizko kontsumoaren ondorioz». Hau benetan gertatzen ari bada, gure sozializazioaren aldaketa geldiezina dela onartu beharko dugu.
Sozializazio sintetiko baterako prestatzen ari gaituzte? Marta G. Francok aipatzen dituen hiru lapurreten ondorioz, Internet apurtu bat dugu, baina ez da edozein zentzutan apurtu. AAn oinarritutako aplikazio-laguntzaileak publiko handiak hain azkar seduzitu izanaren arrazoia da gure harreman gehienak jada telefono bidez soilik gertatzen direla.
Sare sozial toxiko hauetan jendeak beren pultsio batzuk askatzeko bidea topatzen du oraindik, baina ez dute harremanen eraikuntzan gehiegi laguntzen. Jariotasun horrek erabiltzaileei zerbait ematen diela argi dago eta horregatik erabiltzen ditugu, baina elkarrekintza eskasa da eta kakaztea gero eta handiagoa. Ultraeskuinak izan duen arrakastaren parte handi bat sare sozial hauetako publiko-gatibuan dago. Bertan egon nahi ez duen jendea ere bertan mantentzea alegia, horietako batzuek ultraeskuinaren mezua bereganatzen dutelako nahigabe ere.
Sareak berreskuratu eta berrasmatu beharko ditugu horretarako. Orain ez dira Interneteko sare sozialak bakarrik izango, baina hortik has gaitezke. Alde batetik, ideia berriak sortuko dituzten pertsonak behar ditugu, baina baita elkar-sorkuntzaren bidez ideia horiek garatuko dituzten komunitateak ere. Komunitate eta norbanako horien artean sortutako sareek eta elkarrekintzek ideiak sozializatuko dituzte, eta azkenik, sinkronizazio-mekanismo konplexuen bidez, meta-komunitate zabalagoak eraikitzeko.
Hau guztia posible egiteko, norbanako konprometitu eta sortzaileak behar ditugu, ez kontsumitzaile hutsak. Elkarlana sustatzeko komunitateak behar dira, eta espazio horiek usteldu gabe egon daitezen diseinatu behar dira. Hau dena, mugimendu efektibo eta antolatua izan dadin, hori den sinkronizatzen lagunduko duten prozesu sozialak gauzatuko dituzten pertsonak eta mekanismoak ere beharko ditugu. Zehatzago, borroken aliantzak, federazioak, konfederazioak… beharko ditugu. Greba mota hauek eta beste hauek ere beharko ditugu bidean eta guzti horietan teknologiak paper garrantzitsu bat bete dezake.
Oso abstraktua dirudi, baina has gaitezke Interneteko sare sozialekin horietatik ateratzen. Horretarako estrategia desberdinak egon daitezke: RAP neurri pragmatikoetatik hasi, Goazenlagunok.eus ekimenaren antzekoak antolatzetik pasa edo sabotaiekin amaitzeraino.
Interneteko sare sozialen gaia halere txiki geratzen da datorkigun erronkarako. Presentzialera jauzi bat eman behar dugu: digitala bakarrik dena lurraldetu. Sortuko ditugun harremanak eta komunitateak gorpuztu beharko ditugu. Oker ez banago, software eta protokolo libreen gisara, espazio komunalak eraikitzea eta defendatzea tokatuko zaigu.
Marxek eta Engelsek “solidoa den guztia, airean desagertzen da” zioten. Garai hauetan ausartuko nintzateke esatera informazioan bihurtzen dela. Hori da ulertu behar duguna, informazio eta datu horiek duten garrantzia. Datu, informazio eta elkarrekintza guzti horien formak aldarazten gaitu eta beraz oso materiala da. Akaso hori da kapitalismoa etengabe mutatzen jarraitzeko urgentziaz aztertzeko gakoetako bat (jabetza da beste bat, baina hau beste egun baterako).
Eguneraketa: idiota berriak apuntatzen ari dira egunero, orain Jeff Bezos.
#brainrot #burujabetzaTeknologikoa #ElonMusk #fakenews #goazenlagunok #MarkZuckerberg #sareSozialak #sareToxikoak #sareak #Trump
446K likes, 75K comments - zuck on January 7, 2025: "It's time to get back to our roots around free expression. We're replacing fact checkers with Community Notes, simplifying our policies and focusing on reducing mistakes. Looking forward to this next chapter.".
Bizitza berreskuratzeko eta berrasmatzeko garaia
Solstizio garai hauetan Jano eguna eta horren aurrekoak markatzen ditugu Talaiosen egutegian. Jano trantsizioen jainko erromatar bat zen, trantsizioak markatzen zituenez, alde banatara begiratzen zuten bi buru edo bi atez irudikatzen zen.
Urtarrila (january) dena gurean, berari eskaintzen zitzaion. Etxanoko ermita erromanikoan adibidez badugu horren adibide bat. Bertan Jano agertzen da, mahai baten bueltan, ospakizun batean, musika eta maskarak tarteko, oparotasuna ospatzen edo hori pentsatu nahi dugu guk.
Janoren tenplua garrantzitsua izan ohi zen, eta hiriaren erdigunean kokatu ohi zen. Tenpluaren ezaugarri nabarmenetako bat bere ateak ziren. Ateek aukera berrietara irekiera eta ziklo zaharren itxiera sinbolizatzen zuten. Tenpluaren ateak gerrako garaian irekita mantentzen ziren, eta horrek adierazten zuen Erroma gatazkan zegoela; aldiz, bake garaian itxi egiten ziren. Ateak irekita zeudenean, Jano aldaketa eta egoera berriak onartzeko prest zegoela uste zen. Aldaketa eta aukeren momentu bat zen. Ateen itxierak bestalde, egonkortasuna eta bakea sinbolizatzen zuen. Erromak lasaitasun eta segurtasunaz goza zitzakeen, mehatxuetatik urrun.
Gerra eta gatazka bereizi nahi ditugu. Eta bai, badakigu gerra egon badagoela, bakea deitzen den horretan ere, eta akaso bereziki hor. Honi buruz ari gara baina gaur, Gerra estatu neoliberalek, kolonialek eta patriarkalek beren azpikoak mobilizatu eta eliteen mesedetan jartzeko eta hiltzeko teknologia den horretaz. Guda horien kontra jarraituko dugu lanean eta espero dugu jende gehiago biltzea ere horren bueltan. Mundura balizko gerra batean hiltzaile ez izateko umerik ekarri ez dituztenak, baina baita hurrengo belaunaldiak mundura ekarri dituztenak, beren haurrak ez hiltzeko esperantzan ekarri dituztela sinesten dugulako. Gure gogoan ditugu bereziki Palestinako eta Kurdistango biztanleak, baita hildako guztiak ere. Eta, Gerrarako prestatuko gara, baina egitura kolektiboak indartzen.
Gatazkak suntsiketarekin batera, produkziotik ere badaukala badakigu eta bestela Jule Goikoetxea jainkosak ere noizean behin gogorazten digu. Gatazkak sortzen, bizitzen eta gorpuzten jarraituko dugu edo gure lema zaharrak esaten zuen moduan sortzen, eraldatzen eta elkarbanatzen. Hori posible egiteko baina, egonkortasun eta bake zikloak ere beharrezkoak ditugu. Horregatik gure sare afektibo, komunitario eta kooperatibo guztiak zaintzen eta bereziki hauek zaintzen dituztenak laguntzen jarraitu nahi dugu.
Errizomak bizi dezan, errizoman bizi gaitezen, lurra zaintzen eta kolektibizatzen dutenekin lanean jarraituko dugu, ezinbestekoa baita, zizare, onddo eta intsektuek egiten duten moduan lurra ongarritzea. Ereiten ere jarraituko dugu, lanaren burujabetza helburu duten proiektu kooperatiboak ereiten. KoopFabrikarekin 8. urte luzez jardun dugu honetan eta aurten 9. izango da, aldundiaren sostengu osoa kentzea erabaki duen arren; inoiz baino autonomoagoa, autoeratuagoa eta kooperatiboagoa izango den interkooperazio sinbiotiko batek egingo du posible.
Aurten beraz, Janoren tenplua irekita edo itxita egon beharko lukeen ez dakigu; eta ondo dago.
[Erreferentzia kuantiko bat erabili genezake hemen, baina aspertuta gaude, uste baitugu hurrengo hype hiperkapitalista hortik ere badatorrela. Aurten gainera, kuantikaren urtea edo Q urtea omen da; guk onartzen dugun Q bakarra Wu Ming-ena da].Akaso beste erreferentzia bat balia genezake. Jano izeneko ezohiko izar nano zuri bat aurkitu dute, ezohiko ezaugarriak dituena: bi aurpegi ezberdin ditu izar berean. Hemisferio batean hidrogenoa da nagusi, eta bestean helioa. Kosmosean topa daitezkeen aukera aniztasuna islatzen du, denak du tokia, arraroenak ere, eta guk arrarotasunaren aldeko militante izaten jarraituko dugu hurrengo urtean ere. McKenzie Wark jainkosak gure panteoian dantzatzen jartzen ikusi dugu aurten eta ezin dugu burutik kendu, berak lagunduko digu bide horretan hackerrago (aker gutxiago eta oker gehiago akaso) izaten.
Sareak berreskuratzen eta berrasmatzen jarraituko dugu, baina bizitza sareak direla jakitun, artikulu hartan idatzitako azken pasartea ekarri nahi dugu berriro, apur bat moldatua:
«Denontzat bizitza bizigarriak nahi baditugu, desiratzea ez da nahikoa, baina desiratzea ezinbestekoa da. Elkar zainduz eta gozatuz bizitza berriak irudikatu, gauzatu eta egonkortzea lortu behar dugu, diziplinaz. Ez dago alternatibarik!»
Bukatzen joanez (edo berriro hasiz), gorrotoaren kontra, indar kolektiboaz jarduten direnei omenaldia egitea ezinbesteko deritzogu. Faxismoak hartzen dituen forma ezberdinen aurrean, forma anitzekin egin beharko diogu aurre; ez dago sobran dagoenik. Bat ekartzearren baina, Kaleko Afari Solidarioen inguruan sortutakoari garrantzia berezia eman nahi diogu aurten. Doaz beraientzat gure besarkadarik beroenak.
Jarrai dezagun beraz urte bat gehiagoz hackerrarena, piratarena egiten, ozeano eta desertu zabalak zeharkatzen 60 urte beteko lituzkeen Iñigo Muguruza jainkoak gogorarazten zigun moduan. Orain atsedena gaurtik eta urte berriko zazpira arte.
https://www.youtube.com/watch?v=jqfhR6BGKxo
#goazenlagunok #Jano #kooperatibak #politeismoa #sareak #talaios #urteberria
https://etzi.pm/bizitza-berreskuratzeko-eta-berrasmatzeko-garaia/